Agindu honen xedea da Euskal Kultura Ondarea balioesteko eta zabaltzeko jarduerak sustatzeko dirulaguntzak arautzea eta horietarako deialdia egitea.
Onuradunak
Ondasunen jabe diren pertsona fisiko eta juridikoak, eta irabazi-asmorik gabeko pertsona juridikoak, publikoak eta pribatuak; toki-administrazioa osatzen duten erakundeak edo horien mendeko organoak, dirulaguntzen xede diren ondasunak edo lurrak eskuratzen dituztenak; birgaitzeko hirigintza-sozietateak.
Diruz Lagun daitezkeen Jarduerak
Hauek dira diruz lagundu daitezkeen jarduerak:
a) Kultura-ondarea balioestea, kultura-ondasunak ezagutu, balioetsi, aintzatetsi eta erabileraz hornitzera bideratutako jardueratzat hartuta, eta, bereziki, honako hauek:
- Kultura-ondasunaren ondare-balioekin bateraezinak diren elementuak, zatiak edo, are, eraikinak ezabatzea, eraistea eta/edo kentzea.
- Hirigune Historikoetan dauden jabetzen lotizazio-erregimenari eustea.
- Higiezinak berrerabiltzea, hau da, birgaitzea erabilera nagusirako edo beren ondare-balioekin bateragarria den erabilera berri baterako.
- Arkeologia-aztarnategietan arkeologia-egitura garrantzitsuak finkatzea, balioa emateko proiekturik ez dutenak kanpo utzita.
- Ondasunaren eta/edo orubearen aurretiazko azterlanak (arkeologikoak, dokumentalak, historikoak, erabilerei buruzkoak, diagnostikatzekoak, etab.), betiere horien helburua kultura-ondasunari balioa ematea bada eta esku hartzeko proiektuan sartuta geratzen badira.
b) Kultura-ondarea zabaltzea. Ondare horren ondare-balioak zabaltzeko jarduerak dira, ondarearen sentsibilizazioaren, sozializazioaren eta interpretazioaren bidez.
c) Babes bereziko edo ertaineko kultura-ondasun higiezinen eta/edo dagokien ingurunearen desjabetzeak finantzatzea. Honako kategoria hauek lagundu ahal izango dira diruz: Ondare Arkeologikoa eta Ondare Eraikia.
Dirulaguntzaren Gehieneko Zenbatekoa
Agindu honetan aurreikusitakoaren arabera ematen diren dirulaguntzen gehieneko muga honako zenbateko hauetatik txikiena izango da: 250.000 euro edo diruz lagun daitekeen zenbatekoaren % 100, hirigune historikoetako jabetza-loteen erregimenari eusteko izan ezik, orduan % 15ekoa izango baita.
Dirulaguntzaren Ordainketa
Agindu honen kontura emandako dirulaguntzak zatika ordainduko dira, honela:
- Lehenengo ordainketa emandako dirulaguntzaren herena izango da.
- Gainerako bi herenak dirulaguntza emateko ebazpenean ezarritakoaren arabera ordainduko dira, gastua justifikatu ondoren.
Gauzatze Epea
Diruz lagundu daitezkeen jarduerak 2023ko urtarrilaren 1etik 2025eko azaroaren 30era bitartean gauzatu beharko dira.
Gastuen Aldi Hautagarria
Diruz lagunduko diren jarduerak hasita egon beharko dira, edo 2024ko ekitaldian hasi beharko dira, eta, gehienez ere, 2026ko azaroaren 30ean amaitu beharko dira.
Justifikatzeko Epea
Diruz lagundutako jarduerak justifikatu beharko dira, gehienez ere:
- 2024an egin beharreko jardueren kasuan: 2024ko abenduaren 15era arte, egun hori barne.
- 2024-2025 aldian egin beharreko jardueren kasuan: 2024ko abenduaren 15era arte, 2024an gauzatutako jarduerak barne, eta 2025eko abenduaren 15era arte, 2025ean gauzatutako jarduerak barne.
- 2024-2026 aldian egin beharreko jardueren kasuan: 2024ko abenduaren 15era arte, 2024an gauzatutako jarduerak barne; 2025eko abenduaren 15era arte, 2025ean gauzatutako jarduerak barne, eta 2026ko abenduaren 15era arte, 2026ko azaroaren 30era arte gauzatutako jarduerak barne.
Beste Dokumentu Interesgarri Batzuk
Laburpen Fitxa: Ficha_v2 (eudel.eus)