• Hasiera
  • Taldea
  • Zerbitzuak
    • Enpresa berrien sorrera
    • Enpresei zerbitzuak
    • Behatokia
  • Programak
  • Lea-Artibai
    • Lea-Artibai
    • Enpresa ehuna
    • Eskualde estrategia
  • Bezeroak
  • Kontaktua
  • Berriak
  • Dirulaguntzak
    • Industria & B2B dirulaguntzak
    • Txikizkako merkataritza dirulaguntzak
    • Turismoa dirulaguntzak
    • Ekintzailetza dirulaguntzak
    • Udalen dirulaguntzak
  • es
Denak ikusi
Euskararen Erabilera Sustatu, Hedatu eta Normalizatzeko Dirulaguntzak 2024
Dirulaguntza mota:
Bestelako laguntzak
Eskatzeko epea:
2024/01/15 - 2024/02/12

Foru-dekretu honen arabera, Bizkaiko Lurralde Historikoan euskararen erabilera sustatu, zabaldu edo normalizatzeko egiten diren proiektu eta jarduera hauek jaso dezakete dirulaguntza:

  • Toki-eremuko kultur, kirol, aisia eta astialdiaren arloko elkarteetan zein mugimenduetan euskararen erabilera sustatzen duten programak eta jarduerak, bereziki haur eta gazteen arlokoak, eta, oro har, HAKOBA Herri Aginteak Koordinatzeko Batzordeak eta/edo Bizkaiko Euskara Bizia batzordeak lehentasunezkotzat jotakoak, Euskara, Kultura eta Kirolaren Foru Saileko Euskara Zuzendaritza Nagusiak bere gain hartu dituenean. Horiez gainera, berariaz hartuko dira kontuan  Euskararen Ingurune Digitala: gomendioak 2021-2024 dokumentuan adierazitako lan-lerro estrategikoetako lehen eta bigarren gomendioak, Euskararen Aholku Batzordeko barruko Ingurune Digitalean Batzorde-atal Bereziak eginak eta 2021ean argitaratuak.
  • Hizkuntza sustatzeko estrategikoak diren toki-eremuko kolektiboetan euskararen erabilera sustatzen duten programak eta jarduerak, edo bereziki eragin nahi den sektore jakinetan erabilera sustatzen dutenak, hala nola lan-munduan, etorkinen artean edo sare sozialetan.
  • Toki-eremuko herritarrek euskara teknologia berrietan erabil dezaten sustatzeko programak eta toki erakundeetako ezagutzari buruzko edukiak sarean jartzea xede duten Herripedia proiektuak.
  • Tokian tokiko euskararen ondarea jaso, zaindu eta berreskuratu nahi duten programak, ondare hori gizartearen barruan erabili ahal izateko (kantuak, bertsoak, euskalkiak, etab.).
  • Deialdi hau izapidetzean indarrean dagoen Eusko Jaurlaritzaren Euskara Sustatzeko Ekintza Plana (ESEP) edo euskararen erabilera sustatzeko plan estrategikoa (kasu bakoitzean dagokiona) entitate eskatzailearen lurralde-eremuan egiteko eta ezartzeko programak.

Diruz Lagundu Daitezkeen Gastuak

Diruz lagundu daitezkeen gastutzat hartuko dira diruz lagundutako jardueraren izaerari zalantzarik gabeko garrantzia diotenak, behar-beharrezkoak direnak eta ezarritako epean egiten direnak, eta diruz lagundu daitezkeen gastuak eskuratzeko kostua ezingo da izan, inola ere, merkatuko balioa baino handiagoa.

Entitate Onuradunak

Bizkaiko Lurralde Historikoko udalak, udal erakunde autonomoak eta mankomunitateak izan daitezke foru dekretu honetan araututako dirulaguntzen onuradun, baldin eta Foru Administrazioak ematen dituen dirulaguntzen araubide juridiko orokorra arautzen duen 2005eko maiatzaren 31ko 5/2005 Foru Arauaren 12. artikuluan jasotako egoeretako batean sartuta ez badaude.

Zenbatekoa

Deialdi honetako dirulaguntzak emateko 2024. urtean indarrean dagoen aurrekontu muga zortzirehun mila (800.000,00) eurokoa da.

Beste Dokumentu Interesgarri Batzuk

Laburpena: I-1593_eus.pdf (bizkaia.eus)

Udalerriaren tamaina
< 5000 biztanle
> 5000 biztanle
Erakundea
Bizkaiko Foru Aldundia
Udalerriaren kokapena
Kostaldea
Landa eremua
Buletina ikusi
Gurekin hitzegitea gustatuko litzaizuke?
Xemein Etorbidea, 12-A
Lea-Artibai Berrikuntza Gunea
Markina Xemein (BIZKAIA)
946169172
kaixo@leartibaifundazioa.eus
© Leartibai Fundazioa 2025 | All Rights Reserved