• Hasiera
  • Taldea
  • Zerbitzuak
    • Enpresa berrien sorrera
    • Enpresei zerbitzuak
    • Behatokia
  • Programak
  • Lea-Artibai
    • Lea-Artibai
    • Enpresa ehuna
    • Eskualde estrategia
  • Bezeroak
  • Kontaktua
  • Berriak
  • Dirulaguntzak
    • Industria & B2B dirulaguntzak
    • Txikizkako merkataritza dirulaguntzak
    • Turismoa dirulaguntzak
    • Ekintzailetza dirulaguntzak
    • Udalen dirulaguntzak
  • es
Denak ikusi
Euskararen Erabilera Sustatzeko, Zabaltzeko edo Normalizatzeko Jarduerak Egiteko Laguntzak 2025
Dirulaguntza mota:
Bestelako laguntzak
Eskatzeko epea:
2025/01/13 - 2025/02/10

Foru dekretu honen arabera diruz lagundu daitezkeen proiektu eta jarduerak, Bizkaiko Lurralde Historikoan eus kera -ren erabilera sustatu, zabaldu edo normalizatzeari buruzkoak, honako hauek dira:

  • Tokiko kultur, kirol, aisia eta denbora libreko elkarte eta mugimenduetan euskararen erabilera sustatzen duten programak eta jarduerak, bereziki haur eta gazteen arloan.
  • Toki-eremuko herritarren kolektiboetan euskararen erabilera sustatzen duten programak eta jarduerak, hizkuntza sustatzeko estrategikoak direnak, edo euskara erabiltzea sustatzen dutenak arreta berezia jarri nahi den sektore jakin batzuetan, hala nola lan-munduan, biztanleria etorkinean edo gizarte-harremanetan.
  • Tokian tokiko herritarren artean teknologia berrietan euskararen erabilera sustatzeko programak, bai eta Herripedia proiektuak ere. Horien helburua da sarean jartzea tokiko teen ezagutzari buruzko edukiak.
  • Tokiko euskararen ondarea (abestiak, bertsoak, euskalkiak, etab.) bildu, babestu eta erabilera zialerako berreskuratzeko programak.
  • Erakunde eskatzaileak bere lurralde-eremuan euskara sustatzeko plan bat egin eta ezartzeko programak, Aroa esparru estrategikoaren ardatz, erronka, lan-ildo eta ekimenetan oinarrituta.

Erakunde Onuradunak

Foru dekretu honek arautzen dituen dirulaguntzen onuradun izan daitezke Bizkaiko Lurralde Historikoko udalak, udal erakunde autonomoak eta mankomunitateak.

Diruz Lagun daitezkeen Gastuak

Diruz lagundu daitezkeen gastutzat hartuko dira diruz lagundutako jardueraren izaerari zalantzarik gabe erantzuten diotenak, behar-beharrezkoak direnak eta ezarritako epean egiten direnak, eta diruz lagundu daitezkeen gastuak eskuratzeko kostua ezin izango da inola ere merkatuko balioa baino handiagoa izan.

Gauzatze Epea

Jarduera osoa 2025eko ekitaldian egitea.

Justifikazio Epea

Erakunde onuradunak 2026ko otsailaren 26a baino lehen eman beharko du dirulaguntza.

Beste Dokumentu Batzuk

Laburpena: I-1332_eus.pdf

Udalerriaren tamaina
< 5000 biztanle
> 5000 biztanle
Erakundea
Bizkaiko Foru Aldundia
Udalerriaren kokapena
Kostaldea
Landa eremua
Buletina ikusi
Gurekin hitzegitea gustatuko litzaizuke?
Xemein Etorbidea, 12-A
Lea-Artibai Berrikuntza Gunea
Markina Xemein (BIZKAIA)
946169172
kaixo@leartibaifundazioa.eus
© Leartibai Fundazioa 2025 | All Rights Reserved