
La presente convocatoria tiene por objeto abrir la convocatoria a instituciones y empresas para acoger a personas en prácticas en el marco del «XLVIII (48) Curso de Urbanismo y Estudios Territoriales», organizado por la Escuela Vasca de Estudios Territoriales y Urbanos (EVETU) para el curso académico 2022-2023; y dar a conocer a las instituciones y empresas las características de estas prácticas, el marco en que se insertan, y establecer las bases de su formalización y desarrollo.
Honako hauek dira borondatezkoak diren praktika profesional horien ezaugarriak:
a) Lurralde eta Hiri Ikasketetarako Euskal Eskolak antolatutako «XLVIII (48) Hirigintza eta Lurralde Ikasketei buruzko Ikastaroa» (700 orduko iraupena).
(LHIEE) 2022-2023 ikasturterako. Sei eskola-moduluak gainditu dituzten ikasleentzat bakarrik.
b) Azken 8 urteetan hirigintza-arloan 48 hilabete baino gehiagoko lan-esperientziarik ez duenak eskatu ahal izango ditu.
c) Praktika-aldiak 300 orduko iraupena du eta urteko azken hiruhilekoan egiten da, LHIEEk eta praktikak egingo diren erakundeak/enpresak 2023ko abenduaren 31 baino lehen adierazten dutenaren arabera, eta amaiera, berriz, erakundearen/enpresaren lan-ordutegiaren arabera, betiere horrek aukera ematen badu praktikak osorik egiteko, gutxienez lau orduko eta, gehienez, egunean sei orduko nahitaezko lanaldiarekin.
d) Praktiken helburua ikastaroan eskuratutako ezagutzak eta trebetasunak aplikatzea da, praktikak egiteko hartzen duen enpresaren edo erakundearen lanetan lagunduz.
e) Praktikak IVAPek diruz laguntzen ditu. 2023ko ekitaldian, 22.000 euro bideratuko dira gehienez. Praktiketako pertsonen Gizarte Segurantzako kotizazioa eta Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren konturako atxikipenak eta ordainketak ordaintzeko behar den zenbatekoa kenduko da kopuru horretatik.
f) Praktiketako ikasleak Gizarte Segurantzako Erregimen Orokorrean sartuko dira, IVAPen kontura.
g) Praktikak egiten dituen pertsona hartzen duen erakundeko/enpresako pertsona baten tutoretzapean egongo dira praktikak.
h) Praktikak egin nahi dituzten ikasleen eskaera-kopuruak baldintzatuko du praktiketako ikasle bat izateko aukera, baldin eta ikasle horiek harrerako enpresen eta erakundeen espezifikazioak betetzen badituzte espezialitate profesionalari eta horiek garatu behar diren hizkuntzaren ezagutzari dagokienez, bai eta praktikak egingo dituzten pertsonek destino posibleei dagokienez egiten duten aukeraketak ere.