• Hasiera
  • Taldea
  • Zerbitzuak
    • Enpresa berrien sorrera
    • Enpresei zerbitzuak
    • Behatokia
  • Programak
  • Lea-Artibai
    • Lea-Artibai
    • Enpresa ehuna
    • Eskualde estrategia
  • Bezeroak
  • Kontaktua
  • Berriak
  • Dirulaguntzak
    • Industria & B2B dirulaguntzak
    • Txikizkako merkataritza dirulaguntzak
    • Turismoa dirulaguntzak
    • Ekintzailetza dirulaguntzak
    • Udalen dirulaguntzak
  • es
Denak ikusi
Gazteen mugikortasunerako edo trukerako jarduerak garatzeko dirulaguntzak_2025
Dirulaguntza mota:
Bestelako laguntzak
Eskatzeko epea:
2025/03/25 - 2025/04/22

Diruz lagundu ahal izango dira honako eremu hauetan egiten diren jarduerak:

  • Gazteen mugikortasunera edo elkartrukera bideratutako jarduerak.
  • Gazteen mugikortasunarekin edo elkartrukearekin lotutako lurraldez gaindiko sustapen-, hedapen- edo prestakuntza-jarduerak.

Dirulaguntzaren Onuradunak

EAEn egoitza duten irabazi-asmorik gabeko pertsona juridikoak, publikoak zein pribatuak, izan daitezke honen onuradun.

Diruz Lagun daitezkeen Jarduerak

  • Gazteen mugikortasunerako edo elkartrukerako jarduerak, baldin eta honako baldintza hauek betetzen badituzte:
    • 12 eta 30 urte bitarteko gazteei zuzendutako jarduerak.
    • Guztien intereseko gaia eta parte-hartzaileen taldearentzako garrantzia.
    • Ikaskuntza ez-formaleko metodoak aplikatzea.
    • Proiektuan parte hartzen dutenen inplikazio aktiboa.
    • Parte-hartzaileen gizarte- eta kultura-garapena sustatzea.
    • Kulturarteko dimentsioa.
    • Europa eta nazioartea.
    • 6 eta 21 egun bitarteko iraupena, gutxi gorabehera.
    • Talde bakoitzeko parte-hartzaileak 6 izango dira gutxienez, eta 15 gehienez.
  • Lurraldez gaindiko sustapen-, hedapen- edo prestakuntza-jarduerak, gazteen mugikortasunarekin edo trukearekin zerikusia dutenak: EAEn garatzen diren mintegiak, prestakuntza-ikastaroak edo hedapen-kanpainak, jarduera horien hartzaileen artean etorkizunean beste truke- edo mugikortasun-proiektu batzuk egitea sustatzeko.

Laguntzen Zenbatekoa

Dirulaguntzak onartutako aurrekontuan diruz lagun daitekeen gastuaren % 80ra irits daitezke.

Erakunde onuradun bakoitzari emandako dirulaguntzen guztizkoa ezin izango da, inola ere, 50.000 €-tik gorakoa izan.

Dirulaguntzaren Ordainketa

Deialdi honen babesean emandako dirulaguntzak honela ordainduko dira:

  • Lehenengo ordainketa, emandako dirulaguntzaren ehuneko berrogeita hamarrekoa.
  • Bigarren ordainketa, justifikazioaren ondoren egindako likidazioaren ondoriozko zenbatekoarekin.

Justifikatzeko Epea

Diruz lagundutako jarduerak amaitu ondoren eta 2026ko urtarrilaren 6a baino lehen, dirulaguntzen erakunde onuradunek justifikazioa aurkeztu beharko dute.

Beste Dokumentu Batzuk

Laburpen Fitxa: Ficha_v2

Udalerriaren tamaina
< 5000 biztanle
> 5000 biztanle
Erakundea
Eusko Jaurlaritza
Udalerriaren kokapena
Kostaldea
Landa eremua
Buletina ikusi
Gurekin hitzegitea gustatuko litzaizuke?
Xemein Etorbidea, 12-A
Lea-Artibai Berrikuntza Gunea
Markina Xemein (BIZKAIA)
946169172
kaixo@leartibaifundazioa.eus
© Leartibai Fundazioa 2025 | All Rights Reserved