• Hasiera
  • Taldea
  • Zerbitzuak
    • Enpresa berrien sorrera
    • Enpresei zerbitzuak
    • Behatokia
  • Programak
  • Lea-Artibai
    • Lea-Artibai
    • Enpresa ehuna
    • Eskualde estrategia
  • Bezeroak
  • Kontaktua
  • Berriak
  • Dirulaguntzak
    • Industria & B2B dirulaguntzak
    • Txikizkako merkataritza dirulaguntzak
    • Turismoa dirulaguntzak
    • Ekintzailetza dirulaguntzak
    • Udalen dirulaguntzak
  • es
Denak ikusi
Haur Hezkuntzako Lehen Zikloko Plaza Berrien Azpiegitura-Gastuak Finantzatzeko Laguntzak_2025
Dirulaguntza mota:
Bestelako laguntzak
Eskatzeko epea:
2024/12/13 - 2025/10/31

Deialdi honen xedea da Euskal Autonomia Erkidegoko udalei dirulaguntzak ematea Haur Hezkuntzako lehen zikloko titulartasun publikoko plaza berrien azpiegitura-gastuak finantzatzeko. Plaza horiek 2021eko urtarrilaren 1etik 2025eko abenduaren 31ra bitartean sortu ziren, Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren esparruan.

Emakida-prozedura ondoz ondoko konkurrentziakoa izango da.

Erakunde Onuradunak

Dirulaguntza hauek jaso ahal izango dituzte Euskal Autonomia Erkidegoko udalek, baldin eta, beren eskumenak erabiliz, diruz lagundutako jarduera Haurreskolak Partzuergoak kudeatutako udal haur-eskoletan edo udalaren titulartasuneko beste edozein udal-eskolatan egiten badute.

Diruz Lagun daitezkeen Jarduerak

Jarduera finantzagarria unitate berriak (ikasgelak) eraberritzea/birgaitzea izango da, espazioa egokitzeko edo ikasgelak eraikitzeko berrikuntzak/birgaitzea eta obrak behar dituzten ikastetxeetako eraikinetatik abiatuta, bai eta haur-eskola berriak eraikitzea ere.

Laguntzen Zenbatekoa

Dirulaguntzaren gehieneko zenbatekoa 18.000 €-koa da kreditu erabilgarria agortu arte sortutako plaza berri bakoitzeko.

Laguntzaren Ordainketa

Dirulaguntza bi alditan ordainduko da:

  • Lehenengoa emandako guztizkoaren % 40 izango da.
  • Bigarren ordainketa, gainerako % 60a, diruz lagundutako jarduera behar bezala justifikatu ondoren egingo da.

Gauzatze Epea

Deialdi honetako jarduera finantzagarriek 2021eko urtarrilaren 1etik 2025eko abenduaren 31ra arteko epea izango dute gauzatzeko.

Justifikazio Epea

Justifikazioa aurkezteko epea 2026ko urtarrilaren 2an irekiko da eta 2026ko otsailaren 16an amaituko da.

Beste Dokumentu Batzuk

Laburpen Fitxa: 2405691e.pdf

Udalerriaren tamaina
< 5000 biztanle
> 5000 biztanle
Erakundea
Eusko Jaurlaritza
Udalerriaren kokapena
Kostaldea
Landa eremua
Buletina ikusi
Gurekin hitzegitea gustatuko litzaizuke?
Xemein Etorbidea, 12-A
Lea-Artibai Berrikuntza Gunea
Markina Xemein (BIZKAIA)
946169172
kaixo@leartibaifundazioa.eus
© Leartibai Fundazioa 2025 | All Rights Reserved