• Hasiera
  • Taldea
  • Zerbitzuak
    • Enpresa berrien sorrera
    • Enpresei zerbitzuak
    • Behatokia
  • Programak
  • Lea-Artibai
    • Lea-Artibai
    • Enpresa ehuna
    • Eskualde estrategia
  • Bezeroak
  • Kontaktua
  • Berriak
  • Dirulaguntzak
    • Industria & B2B dirulaguntzak
    • Txikizkako merkataritza dirulaguntzak
    • Turismoa dirulaguntzak
    • Ekintzailetza dirulaguntzak
    • Udalen dirulaguntzak
  • es
Denak ikusi
Klima-Aldaketaren eta Trantsizio Energetikoaren Arloko Jardueretarako Dirulaguntzak 2025
Dirulaguntza mota:
Ingurumena eta efizientzia energetikoa
Eskatzeko epea:
2025/01/03 - 2025/02/28

Helburua da dirulaguntzak ematea, norgehiagoka bidez, Bizkaiko Lurralde Historikoko udal eta mankomunitateei, klima-aldaketaren eta trantsizio energetikoaren arloan inbertsio-proiektuak egin ditzaten 2025ean.

Diruz Lagun daitezkeen Jarduerak

1. Udal-partaidetzarekin energia-komunitateak sortzeko planak eta azterlanak eta energia-informazioko lanak egitea:

  • Planak eta azterlanak egitea.
  • Udal-partaidetzarekin energia-komunitateak sortzeko jarduketak.
  • Energia-informazioko lanak.

Dirulaguntza lerro horrek 140.000 euroko muga izango du guztira.

2. Baliabide berriztagarriak aprobetxatzeko instalazioak eta kogenerazio/trigeneraziokoak:

  • Baliabide berriztagarriak aprobetxatzeko instalazioak.
  • Kogenerazio/trigenerazioko instalazioak.

Dirulaguntza lerro horrek 1.000.000 euroko muga izango du guztira.

3. Energia aurrezteko eta eraginkortasunez erabiltzeko jarduketak:

  • Eraikin publikoen inguratzaile termikoaren gaineko jarduketak.
  • Ur bero sanitarioa girotzeko eta/edo ekoizteko instalazioak.
  • Barruko argiztapen-instalazioak.
  • Kanpoko argiteria publikoko jarduketak.

Dirulaguntza lerro horrek 1.000.000 euroko muga izango du guztira.

Gauzatze Epea

Diruz lagundutako jarduerak edo proiektuak 2025eko urtarrilaren 1a baino lehen hasi beharko dira, eta honako hauek amaitu beharko dira:

  • Baliabide berriztagarriak aprobetxatzeko instalazioen eta energia aurrezteko eta eraginkortasunez erabiltzeko jardueren kasuan: 2026ko urriaren 21a baino lehen.
  • Plan eta azterlanen kasuan, udal-partaidetzarekin energia-komunitateak sortzeko jarduketen kasuan eta energia-informazioko lanen kasuan: 2026ko martxoaren 21a baino lehen.

Justifikatzeko Epea

Diruz lagundutako zenbatekoa justifikatzeko epeak honako hauek izango dira:

  • 2026ko martxoaren 31 baino lehen, planen eta azterlanen kasuan, udal-partaidetzarekin energia-komunitateak sortzeko jarduerak eta energia-informazioko lanak.
  • 2026ko urriaren 31 baino lehen, baliabide berriztagarriak onartzeko instalazioen eta energia aurrezteko eta eraginkortasunez erabiltzeko jardueren kasuan.

Beste Dokumentu Batzuk

Laburpen Fitxa: Ficha_v2

Ebazpena: I-1324_eus.pdf

Udalerriaren tamaina
< 5000 biztanle
> 5000 biztanle
Erakundea
Bizkaiko Foru Aldundia
Udalerriaren kokapena
Kostaldea
Landa eremua
Buletina ikusi
Gurekin hitzegitea gustatuko litzaizuke?
Xemein Etorbidea, 12-A
Lea-Artibai Berrikuntza Gunea
Markina Xemein (BIZKAIA)
946169172
kaixo@leartibaifundazioa.eus
© Leartibai Fundazioa 2025 | All Rights Reserved