Pertsona edo erakunde onuradunak
– Bizkaiko Lurralde Historikoko klima-aldaketarekin eta energiarekin zerikusia duten alderdiak kudeatzen dituzten udalak eta mankomunitateak.
Diruz lagun daitezkeen jarduerak:
– Energia-jarduketako planak eta klima-aldaketari eta energia-trantsizioari buruzko plangintza.
– Argiteria publikoa.
– Eraikin publikoak.
– Ibilgailuak
Kanpoan utzitako jarduerak
1. Lagatako edo partikularrei erabilera pribaturako lagatzea aurreikusten den ondasun publikoetan edo titulartasun pribatuko ondasunetan egin beharreko obrak.
2. Energia-zerbitzuetako enpresen figuraren pean enpresei esleitutako kontratuetan jasotako proiektuak edo jardun-sektoreak.
3. Argi eta garbi kontsumo energetikoa murriztea edo energia berriztagarriak sortzea ez dakarten jarduerak.
4. 2023ko urtarrilaren 1a baino lehen gauzatutako jarduketak.
5. 3.000 eurotik beherako inbertsioa dakarten eskabideak (BEZik gabe)