Lana duten langileei eta lana lortzeko edo hari eusteko zailtasunak dituzten langabeei zuzendutako laneratze proiektu berezien garapenerako laguntzak_2022

Dirulaguntza mota:
Kontratazioa/ formazioa
Eskatzeko epea:
2022/06/23 - 2022/09/30
Deialdi honen xedea da proiektu bereziak finantzatzera bideratutako 2022. urterako laguntzak arautzea, gizarteratzeko eta laneratzeko edo enplegagarritasuna hobetzeko jarduera integralak diren aldetik, betiere langileei zuzenduta.
Erakunde onuradunak:
Deialdi honen esparruan, honako erakunde hauek izan ahalko dira kofinantzaketaren onuradunak, horretarako eskaera egin ondoren:
- Foru-aldundiak eta foru-sektore publikoa.
- EAEko udalak eta tokiko sektore publikoko entitateak.
- EAEko sektore publikoko entitateak.
- EAEko tokiko edo eskualdeko garapenerako agentziak eta horiekin lotutako elkarteak.
- Prestakuntza-erakunde pribatu akreditatuak, irabazteko asmorik gabekoak, eta/edo dagokion Prestakuntza Erakundeen Erregistroan agertzen direnak.
- Hezkuntza Sailaren edo Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren mendeko prestakuntza-erakundeak.
- Diruz lagundutako jarduera EAEn egiteko bitarteko egokiak dituzten erakundeak, baldin eta merkataritza-jarduera xede sozial baten mende badago, lehentasunez, eta azken hamar urteetan gutxienez irabazien % 70 erakundearen xede soziala lortzeko berrinbertitu badute. Baldintza hori egiaztatzen duen dokumentazioa aurkeztuko da, baldin eta Lanbiden ez bada lehendik aurkeztu.
Diruz lagun daitezkeen jarduerak:
Deialdi honen barruan diruz lagundu ahalko da proiektu berezien betearazpena. Proiektu bereziak izango dira prestakuntza-, orientazio- edo enplegu-ekintzak edo proiektu horietan parte hartzen dutenen enplegagarritasuna nabarmen hobetuko duen beste edozer neurri bateratuko dituzten proiektuak:
- Aurrez aurreko modalitatean prestakuntza ematea, bai Kualifikazio Profesionalen Sistema Nazionalaren berezko gaitasun profesionalak, bai Profesionaltasun Ziurtagiriak eskuratzeko oinarrizko gaitasunak, edo Prestakuntza Espezialitateen Katalogoan erregistratutako premiazko prestakuntzak edo Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak baimendutako beste prestakuntzak garatzeko. Lanpostuan bertan egiteko prestakuntza-ekintzak ere izan daitezke, prestakuntza eta lana txandakatzekoak.
- Aurrez aurreko orientazio profesionaleko eta laneratzeko jarduerak, laneratze-ibilbide pertsonalizatu bat egitea sustatze aldera, parte hartzen duten pertsonen jarraipen pertsonala eta emaitzen ebaluazioa egiteko.
- Enplegu-aukerak aztertzea, agente kontratatzaileak izan daitezkeenekin harremanetan jartzeko eta tartean sartzeko, lan-merkatuko beharrak identifikatuz eta proiektu berezian parte hartzen duten pertsonen kontratazioa bultzatuz.
- Hartzaileen enplegagarritasuna hobetzea helburu duen beste edozein jarduketa, aurretik deskribatutako hiru jarduketez bestelakoa.
Udalerriaren tamaina
< 5000 biztanle
> 5000 biztanle
Erakundea
Eusko Jaurlaritza
Udalerriaren kokapena
Kostaldea
Landa eremua