Agindu honen xedea da Euskal Autonomia Erkidegoko landa-eremuak sustatu eta garatzeko laguntzen deialdia egitea 2023ko ekitaldirako, izaera publikoko erakundeei zuzenduta (EREIN programa), «Landa-inguruneko oinarrizko zerbitzuetan inbertsioak» gaiari buruzko 2023-2027 KEBPBren esku-hartzearen esparruan.
LAGUNTZA MOTAK ETA ERAKUNDE ONURADUNAK
Laguntza horiek landa-eremuko biztanleen bizi-kalitatea hobetzen, herriak berreskuratzen, enplegua sortzen eta landa-eremuetan turismoa bultzatzen lagunduko duten azpiegiturak eta ekipamenduak hornitzen laguntzera bideratuko dira.
- Udalerria.
- Kontzejuak eta udalerria baino eremu txikiagoko beste edozein lurralde-erakunde, lurralde bakoitzeko foru-araudiaren eta toki-araubidearen oinarrizko legerian xedatutakoaren arabera.
- Udalerrien mankomunitateak.
- Arabako lurralde historikoko koadrilak.
- Toki-erakunde bat baino gehiago biltzen dituen beste edozein erakunde, dagokion izen espezifikoarekin, 2/2016 Legean eta aplikatu beharreko gainerako araudian xedatutakoaren arabera.
- Uraren hornidurarekin eta saneamenduarekin eta energia elektrikoaren eta gasaren hornidurarekin eta kanalizazioarekin lotutako oinarrizko azpiegiturak (bai berriak, bai, hala egin ezean, zerbitzua ematea baldintzatuko balitz, konpondu beharko liratekeenak; hori dagokion txostenaren bidez egiaztatu beharko da).
- Aurreko ebazpen-zatian deskribatutako erakundeen autokontsumorako energia berriztagarrien erabilera eta energia aurreztea sustatzeko azpiegiturak.
- Turismoari lotutako zerbitzuetarako proiektuaketa azpiegiturak: interpretazio-zentroak/museoak eta turismo-bulegoak, bide eta bide homologatuak eta dagokien seinaleak, autokarabanentzako aparkalekuak, etab.
- Biztanle-erakundeak egokitzearekin zerikusia duten azpiegiturak, lehengoratzea eta hirigintzara egokitzea xede dutenak: irisgarritasuna, lorategiak, argiak eta hiri-altzariak.
- Oinarrizko zerbitzuetarako proiektuak: eguneko zentroak eta adinekoentzako egoitzak, haurrentzako zentroak eta farmaziak/botikinak.
- Aisialdiarekin, kulturarekin eta kirolarekin lotutako zerbitzuetarako proiektuak: kultura-zentroak, liburutegiak, erabilera anitzeko aretoak eta kirol- eta/edo aisialdi-ekipamenduak.
Komunitate-ekipamenduetarako irisgarritasunarekin lotutako proiektuak.
Industrialde txikiak urbanizatzeko proiektuak.
PROIEKTUA BURUTZEKO EPEA
Proiektuak gauzatzeko epea 2023ko urtarrilaren 1etik 2024ko abenduaren 31ra arte luzatu ahal izango da.
Ez dira deialdi honen xede izango 2023ko urtarrilaren 1a baino lehen hasitako proiektuak, ezta 2024an soilik gastua aurreikusten dutenak ere.
EREMU GEOGRAFIOA
Aplikazio-eremu geografikoak Euskal Autonomia Erkidegoko landa-eremu guztiak hartzen ditu, erakunde-mailan sailkatuta eta kalteberatasun-mailaren arabera.
Lea Artibairen kasuan:
- Amoroto Elexalde: 3
- Amoroto Odiaga: 2
- Amoroto Ugaran: 2
- Amoroto Urrutia: 2
- Aulesti Ibarrola: 1
- Aulesti Malats: 1
- Aulesti Narea: 1
- Aulesti San Anton: 1
- Aulesti Urriola: 1
- Aulesti Zubero: 1
- Berriatua Asterrika: 2
- Berriatua Erribera: 4
- Berriatua Magdalena: 2
- Berriatua Merelludi: 2
- Etxebarria Altza: 3
- Etxebarria Aulesti: 2
- Etxebarria Erbera: 3
- Etxebarria Galartza: 3
- Etxebarria Unamuntzaga: 2
- Gizaburuaga Eguen: 3
- Gizaburuaga Lariz: 2
- Gizaburuaga Laxier: 2
- Gizaburuaga Okamika: 2
- Ispaster Barainka: 2
- Ispaster Gardata-Artika: 2
- Ispaster Ispaster-Elexalde: 3
- Ispaster Kurtziaga-Arropain: 2
- Ispaster Mendazoa: 2
- Ispaster Solarte-Gallete: 2
- Ispaster Soloaran: 2
- Lekeitio Lekeitio Entidad urbana_No_urbanizable: 4
- Markina-Xemein Barinaga: 3
- Markina-Xemein Iluntzar: 2
- Markina-Xemein Iturreta: 2
- Markina-Xemein Larruskain-Amalloa: 2
- Markina-Xemein – Markina-Xemein Entidad urbana_No_urbanizable: 4
- Markina-Xemein Meabe: 3
- Markina-Xemein Ubilla-Urberuaga: 2
- Mendexa Iturreta: 2
- Mendexa Leagi: 2
- Mendexa Likoa:2
- Mendexa Zelaia: 3
- Munitibar-Arbatzegi Gerrikaitz Berreño: 2
- Munitibar-Arbatzegi Gerrikaitz Gerrika: 2
- Munitibar-Arbatzegi Gerrikaitz Gerrikaitz: 2
- Munitibar-Arbatzegi Gerrikaitz Munitibar: 3
- Munitibar-Arbatzegi Gerrikaitz Totorika: 2
- Ondarroa Ondarroa Entidad urbana_No_urbanizable: 4
- Ziortza-Bolibar Arta: 1
- Ziortza-Bolibar Bolibar: 1
- Ziortza-Bolibar Goierria Ziortza: 1
- Ziortza-Bolibar Iruzubieta: 1
- Ziortza-Bolibar Zeinka-Zearregi: 1