• Hasiera
  • Taldea
  • Zerbitzuak
    • Enpresa berrien sorrera
    • Enpresei zerbitzuak
    • Behatokia
  • Programak
  • Lea-Artibai
    • Lea-Artibai
    • Enpresa ehuna
    • Eskualde estrategia
  • Bezeroak
  • Kontaktua
  • Berriak
  • Dirulaguntzak
    • Industria & B2B dirulaguntzak
    • Txikizkako merkataritza dirulaguntzak
    • Turismoa dirulaguntzak
    • Ekintzailetza dirulaguntzak
    • Udalen dirulaguntzak
  • es
Denak ikusi
Leader 2023
Dirulaguntza mota:
Inbertsioetarako laguntzak
Eskatzeko epea:
2023/10/31 - 2023/11/14

Deialdi honen xedea da Toki Garapen Parte-hartzailerako Estrategian (Leader ikuspegia) ezarritako helburuak betetzeko laguntzetarako deialdia egitea. Estrategia hori Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako zuzendariaren 2023ko abuztuaren 25eko Ebazpenaren bidez onartu zen, 2023-2027 Nekazaritza Politika Bateratuaren Plan Estrategikoan xedatutakoaren arabera. Plan hori 2022ko abuztuaren 31ko Batzordearen (2022) 6017 Erabakiaren bidez onartu zen.

Deialdi honen xede diren neurriak honako hauek dira:

  1. Ekintzailetza-neurria eta barne-ekintzailetza.
  2. Nekazaritzakoak ez diren enpresetan eta nekazaritza-dibertsifikazioan inbertsioak egiteko laguntza-neurria.
  3. Besteren konturako kontratazio-neurria
  4. Espazioak egokitzeko neurria.

Deialdi honen esparruan ematen diren laguntzak itzuli beharrik gabeko dirulaguntzatzat hartuko dira.

IV. NEURRIA: ESPAZIOAK EGOKITZEA

Neurri honen helburua hirugarrenentzako jarduera ekonomikoa hartuko duten espazioak sortzea eta/edo egokitzea da.

Espazioek/lokalek hainbat erabilera izan ditzakete (coworkinga, bulegoak, ostalaritza, etab.). Espazioen sustapena bultzatzea ekintzailetza eta jarduera ekonomikoaren sorrera bultzatzea da Euskadiko landa-ingurunean, eta ardatz horretan oinarritzen da Mendineteko Estrategia.

Erakunde onuradunak
Honako hauek izan daitezke erakunde onuradunak:
  • Toki-erakundeek, Euskadiko Toki Erakundeei buruzko 2/2016 Legearen 2. artikuluan xedatutakoaren arabera:
    • Udalerria.
    • Kontzejuak eta udalerria baino eremu txikiagoko beste edozein lurralde-erakunde, lurralde bakoitzeko foru-araudiaren eta toki-araubidearen oinarrizko legerian xedatutakoaren arabera.
    • Udalerrien mankomunitateak.
    • Arabako lurralde historikoko koadrilak.
    • Toki-erakunde bat baino gehiago biltzen dituen beste edozein erakunde, dagokion izendapen espezifikoarekin, lege honetan eta aplikatu beharreko gainerako araudian xedatutakoaren arabera.
  • Tokiko sektore publiko instituzionala (tokiko erakunde autonomoak, tokiko enpresa-erakunde publikoak eta tokiko titulartasun publikoko merkataritza-sozietateak).
  • Landa-garapeneko elkarteak.
  • Irabazi-asmorik gabeko erakundeak (fundazioak, elkarteak, etab.).

Hautagarritasun-baldintzak

Hauek dira hautagarritasun-baldintza nagusiak:

  • Inbertsioa Leader gune batean egin behar da.
  • Proiektuak baloratzeko irizpideak betetzen direla egiaztatzen duen memoria aurkeztea, bai eta garatu beharreko obraren deskribapena eta finantzaketa-plana ere.
  • Kudeaketa-plan osoa, Mendinetek definitutako funtsezko puntu guztiekin, martxan jarri zenetik gutxienez 5 urteko denbora-epearekin.
  • Espazioaren jabea izatea edo lagapen-dokumentu bat edo kudeaketa-enkargu bat aurkeztea, gutxienez kudeaketa-planean adierazitako denbora-tarte bererako.
  • Nekazaritzako eta nekazaritzako elikagaien testaguneen kasuan, proiektuaren hautagarritasuna lankidetza-proiektuaren esparruan landutako nekazaritzako eta nekazaritzako elikagaien testaguneak kudeatzeko eredua betetzearen mende dago.

Diruz lagundu daitezkeen gastuak

Honako hauek izango dira diruz laguntzeko moduko partidak:

  • Ondasun higiezina: eraikinak erostea eta lursaila erostea nekazaritzako eta nekazaritzako elikagaien test espazio iraunkorretarako.
  • Obra:
    • Espazioak eta lotutako beste azpiegitura batzuk urbanizatzea, eraikitzea eta birgaitzea.
    • Arkitektoen eta ingeniarien ordainsariak, gehienez ere obraren kostu subentzionagarriaren % 15era arte.
  • Makineria, altzariak, tresneria eta ekipo informatikoak (softwarea eta hardwarea).
  • Nekazaritzako eta nekazaritzako elikagaien testaguneei lotutako ekoizpen-baliabideak.
  • Web-orriak diseinatzea, hedatzeko eta sustatzeko.
  • Birjartzeko inbertsioak, baldin eta proiektuak 5 urte baino gehiago baditu azken egokitzapenetik.
  • Proiektuari lotutako azterlanak, diruz lagun daitekeen kostuaren % 10 gehienez.
I. ERANSKINA: ESKU HARTZEN DEN LURRALDEKO UDALERRIEN ZERRENDA
Udalerria-erakundea, Dibertsifikazio Ekonomikoaren Maparen arabera
Kalteberatasun-Maila
Munitibar-Arbatzegi Gerrikaitz Munitibar 2
Munitibar-Arbatzegi Gerrikaitz Berreño 2
Munitibar-Arbatzegi Gerrikaitz Gerrika 2
Munitibar-Arbatzegi Gerrikaitz Gerrikaitz 2
Munitibar-Arbatzegi Gerrikaitz Totorika 2
Berriatua Asterrika 2
Berriatua Magdalena 2
Berriatua Merelludi 2
Berriatua Erribera 2
Etxebarria Altzaa 2
Etxebarria Aulesti 2
Etxebarria Galartza 2
Etxebarria Erbera 3
Etxebarria Unamuntzaga 2
Ispaster Barainka 2
Ispaster Kurtziaga-Arropain 2
Ispaster Gardata-Artika 2
Ispaster Ispaster-Elexalde 2
Ispaster Mendazoa 2
Ispaster Solarte-Gallete 2
Ispaster Soloaran 2
Markina-Xemein Larruskain-Amalloa 2
Markina-Xemein Barinaga 2
Markina-Xemein Iluntzar 3
Markina-Xemein Iturreta 2
Markina-Xemein Meabe 3
Ziortza-Bolibar Arta 1

(Arreta bereziko eremua)

Markina-Xemein Ubilla-Urberuaga 2
Ziortza-Bolibar Bolibar 1

(Arreta bereziko eremua)

Ziortza-Bolibar Goierria Ziortza 1

(Arreta bereziko eremua)

Ziortza-Bolibar Zeinka-Zearregi 1

(Arreta bereziko eremua)

Aulesti Aulesti 1

(Arreta bereziko eremua)

Aulesti Ibarrola 1

(Arreta bereziko eremua)

Aulesti Narea 1

(Arreta bereziko eremua)

Aulesti San Anton 1

(Arreta bereziko eremua)

Aulesti Zubero 1

(Arreta bereziko eremua)

Aulesti Goierri 1

(Arreta bereziko eremua)

Aulesti Malats 1

(Arreta bereziko eremua)

Aulesti Urriola 1

(Arreta bereziko eremua)

Ziortza-Bolibar Iruzubieta 1

(Arreta bereziko eremua)

 

Udalerriaren tamaina
< 5000 biztanle
> 5000 biztanle
Erakundea
Eusko Jaurlaritza
Udalerriaren kokapena
Landa eremua
Buletina ikusi
Gurekin hitzegitea gustatuko litzaizuke?
Xemein Etorbidea, 12-A
Lea-Artibai Berrikuntza Gunea
Markina Xemein (BIZKAIA)
946169172
kaixo@leartibaifundazioa.eus
© Leartibai Fundazioa 2025 | All Rights Reserved