
Deialdi honen xedea da Toki Garapen Parte-hartzailerako Estrategian (Leader ikuspegia) ezarritako helburuak betetzeko laguntzetarako deialdia egitea. Estrategia hori Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako zuzendariaren 2023ko abuztuaren 25eko Ebazpenaren bidez onartu zen, 2023-2027 Nekazaritza Politika Bateratuaren Plan Estrategikoan xedatutakoaren arabera. Plan hori 2022ko abuztuaren 31ko Batzordearen (2022) 6017 Erabakiaren bidez onartu zen.
Deialdi honen xede diren neurriak honako hauek dira:
- Ekintzailetza-neurria eta barne-ekintzailetza.
- Nekazaritzakoak ez diren enpresetan eta nekazaritza-dibertsifikazioan inbertsioak egiteko laguntza-neurria.
- Besteren konturako kontratazio-neurria
- Espazioak egokitzeko neurria.
Deialdi honen esparruan ematen diren laguntzak itzuli beharrik gabeko dirulaguntzatzat hartuko dira.
IV. NEURRIA: ESPAZIOAK EGOKITZEA
Neurri honen helburua hirugarrenentzako jarduera ekonomikoa hartuko duten espazioak sortzea eta/edo egokitzea da.
Espazioek/lokalek hainbat erabilera izan ditzakete (coworkinga, bulegoak, ostalaritza, etab.). Espazioen sustapena bultzatzea ekintzailetza eta jarduera ekonomikoaren sorrera bultzatzea da Euskadiko landa-ingurunean, eta ardatz horretan oinarritzen da Mendineteko Estrategia.
- Toki-erakundeek, Euskadiko Toki Erakundeei buruzko 2/2016 Legearen 2. artikuluan xedatutakoaren arabera:
- Udalerria.
- Kontzejuak eta udalerria baino eremu txikiagoko beste edozein lurralde-erakunde, lurralde bakoitzeko foru-araudiaren eta toki-araubidearen oinarrizko legerian xedatutakoaren arabera.
- Udalerrien mankomunitateak.
- Arabako lurralde historikoko koadrilak.
- Toki-erakunde bat baino gehiago biltzen dituen beste edozein erakunde, dagokion izendapen espezifikoarekin, lege honetan eta aplikatu beharreko gainerako araudian xedatutakoaren arabera.
- Tokiko sektore publiko instituzionala (tokiko erakunde autonomoak, tokiko enpresa-erakunde publikoak eta tokiko titulartasun publikoko merkataritza-sozietateak).
- Landa-garapeneko elkarteak.
- Irabazi-asmorik gabeko erakundeak (fundazioak, elkarteak, etab.).
Hautagarritasun-baldintzak
Hauek dira hautagarritasun-baldintza nagusiak:
- Inbertsioa Leader gune batean egin behar da.
- Proiektuak baloratzeko irizpideak betetzen direla egiaztatzen duen memoria aurkeztea, bai eta garatu beharreko obraren deskribapena eta finantzaketa-plana ere.
- Kudeaketa-plan osoa, Mendinetek definitutako funtsezko puntu guztiekin, martxan jarri zenetik gutxienez 5 urteko denbora-epearekin.
- Espazioaren jabea izatea edo lagapen-dokumentu bat edo kudeaketa-enkargu bat aurkeztea, gutxienez kudeaketa-planean adierazitako denbora-tarte bererako.
- Nekazaritzako eta nekazaritzako elikagaien testaguneen kasuan, proiektuaren hautagarritasuna lankidetza-proiektuaren esparruan landutako nekazaritzako eta nekazaritzako elikagaien testaguneak kudeatzeko eredua betetzearen mende dago.
Diruz lagundu daitezkeen gastuak
Honako hauek izango dira diruz laguntzeko moduko partidak:
- Ondasun higiezina: eraikinak erostea eta lursaila erostea nekazaritzako eta nekazaritzako elikagaien test espazio iraunkorretarako.
- Obra:
- Espazioak eta lotutako beste azpiegitura batzuk urbanizatzea, eraikitzea eta birgaitzea.
- Arkitektoen eta ingeniarien ordainsariak, gehienez ere obraren kostu subentzionagarriaren % 15era arte.
- Makineria, altzariak, tresneria eta ekipo informatikoak (softwarea eta hardwarea).
- Nekazaritzako eta nekazaritzako elikagaien testaguneei lotutako ekoizpen-baliabideak.
- Web-orriak diseinatzea, hedatzeko eta sustatzeko.
- Birjartzeko inbertsioak, baldin eta proiektuak 5 urte baino gehiago baditu azken egokitzapenetik.
- Proiektuari lotutako azterlanak, diruz lagun daitekeen kostuaren % 10 gehienez.
Udalerria-erakundea, Dibertsifikazio Ekonomikoaren Maparen arabera
|
Kalteberatasun-Maila |
Munitibar-Arbatzegi Gerrikaitz Munitibar | 2 |
Munitibar-Arbatzegi Gerrikaitz Berreño | 2 |
Munitibar-Arbatzegi Gerrikaitz Gerrika | 2 |
Munitibar-Arbatzegi Gerrikaitz Gerrikaitz | 2 |
Munitibar-Arbatzegi Gerrikaitz Totorika | 2 |
Berriatua Asterrika | 2 |
Berriatua Magdalena | 2 |
Berriatua Merelludi | 2 |
Berriatua Erribera | 2 |
Etxebarria Altzaa | 2 |
Etxebarria Aulesti | 2 |
Etxebarria Galartza | 2 |
Etxebarria Erbera | 3 |
Etxebarria Unamuntzaga | 2 |
Ispaster Barainka | 2 |
Ispaster Kurtziaga-Arropain | 2 |
Ispaster Gardata-Artika | 2 |
Ispaster Ispaster-Elexalde | 2 |
Ispaster Mendazoa | 2 |
Ispaster Solarte-Gallete | 2 |
Ispaster Soloaran | 2 |
Markina-Xemein Larruskain-Amalloa | 2 |
Markina-Xemein Barinaga | 2 |
Markina-Xemein Iluntzar | 3 |
Markina-Xemein Iturreta | 2 |
Markina-Xemein Meabe | 3 |
Ziortza-Bolibar Arta | 1
(Arreta bereziko eremua) |
Markina-Xemein Ubilla-Urberuaga | 2 |
Ziortza-Bolibar Bolibar | 1
(Arreta bereziko eremua) |
Ziortza-Bolibar Goierria Ziortza | 1
(Arreta bereziko eremua) |
Ziortza-Bolibar Zeinka-Zearregi | 1
(Arreta bereziko eremua) |
Aulesti Aulesti | 1
(Arreta bereziko eremua) |
Aulesti Ibarrola | 1
(Arreta bereziko eremua) |
Aulesti Narea | 1
(Arreta bereziko eremua) |
Aulesti San Anton | 1
(Arreta bereziko eremua) |
Aulesti Zubero | 1
(Arreta bereziko eremua) |
Aulesti Goierri | 1
(Arreta bereziko eremua) |
Aulesti Malats | 1
(Arreta bereziko eremua) |
Aulesti Urriola | 1
(Arreta bereziko eremua) |
Ziortza-Bolibar Iruzubieta | 1
(Arreta bereziko eremua) |