Mugikortasun turistiko jasangarria bultzatzeko dirulaguntzak

Dirulaguntza mota:
Turismoa
Eskatzeko epea:
2023/03/20 - 2023/06/20
NORERI ZUZENDUTA:
- Kudeaketa turistikoko enteak, eta Bizkaiko Lurralde Historikoko udal turistikoak gehi udal horien mendeko erakunde publikoak. OHARRA: Gure eskualdean LEKEITIO eta ONDARROA dira Udal Turistikoak
- Enpresak, Eranskineko baliabide turistikoen titularrak edo kudeatzaileak badira edo baliabide turistikoak seinaleztatu eta sustatzeko baimena badute. Horrez gain, ezinbestekoa izango da sozietatearen egoitza eta zerga-egoitza Bizkaiko Lurralde Historikoan egotea.
XEDEA: Bizkaiko baliabide turistikoen seinaleak ezartzeko edo hobetzeko proiektuei laguntzea.
- Nabarmen egitea Bizkaian turismoarentzat erakargarrien diren alderdiak probintziako bide desberdinetan, hala nola errepideak, oinezkoentzako bideak eta bizikleta-bideak, horretarako sarbide jasangarriago, intuitiboago eta sinpleagoak baliatuz.
- Lurralde osoan turismo-fluxuak oreka daitezen lortzea, turismo-jardueraren onura sozial eta ekonomikoak Bizkaiko eskualde eta udalerri guztietara irits daitezen.
- Natura- eta kultura-baliabideetara eta aisialdikoetara iristeko modu berri jasangarriagoak azpimarratzea, eta, ondorioz, garraio publikoarekin konbinatutako oinezko eta bizikleta bidezko mugikortasuna ere sartzea, errepideko joan-etorrien eta bestelako garraiobide kutsakorragoen ordezko gisa.
Diru-laguntza jaso dezaketen gertakari hauetan:
- Eranskinean katalogatuta dauden baliabide turistikoak seinaleztatzeko proiektuak gauzatzea honako bide hauetan:
- Foru errepideetan.
- Toki-eskumeneko guneetan: oinezkoentzako hiriguneetan edo landaguneetan.
- Bidezidorretan, bizikleta-ibilbideetan edo antzekoetan.
- Seinaleztatze-azterlanak garatzea, Eranskinean katalogatuta dauden baliabide turistikoen inguruan mugikortasun turistiko jasangarrirako aukerak diseinatu, hobetu edo ebaluatzen badituzte.
Gastu hauek lagundu ahal izango dira diruz:
- Diruz lagun daitezkeen gastutzat joko dira proiektu edo jardueraren izaerari eta garapen normalari erantzuten dioten eta epearen barruan egin diren beharrezko gastu hauek, betiere indarreko arautegiaren arabera behar bezala justifikatu badira:
Diruz lagun daitezkeen 4.1a) egitateetarako:
-
- Aurkeztutako baliabide bakoitzeko seinaleztapenaren azterlan bat eta analisi bat egiteko enpresa bat edo profesional autonomoak kontratatzeko kostuak.
- Kokapenak, seinale-mota, diseinu-proposamen bat eta seinaleztapena ezartzearen ondoriozko kostuak (Bizkaian indarrean dagoen araudiaren arabera) definitzen dituen seinaleztapen-proiektu bat gauzatzeko kostuak eta, hala dagokionean, obraren zuzendaritza-kostuak.
- Proiektua ezartzeko behar diren aplikazio grafikoak, piktogramak eta seinaleak diseinatzeko enpresa bat edo profesional autonomoak kontratatzeko kostuak.
- Instalaziorako behar den obra egiteko kostuak, eta seinaleak jartzeko edo lehendik dagoen kartelak kentzeko zerbitzuak.
Diruz lagun daitekeen 4.1b) egitaterako: Enpresa bat edo profesional autonomo batzuk kontratatzeko kostuak, seinaleztapenaren azterketak eta analisiak egiteko.
Udalerriaren tamaina
< 5000 biztanle
> 5000 biztanle
Erakundea
Bizkaiko Foru Aldundia