
Ekaina 2025 –
Leartibai Fundazioak turismo aktiboan espezializatutako prestakuntza bat atera du, Lea-Artibai eta Busturialdea eskualdeetan erroldatutako 35 urtera arteko gazteei zuzendua. Egitasmoa Bizkaiko Foru Aldundiaren Bizkaia Gazteak programak eta Lea-Artibai eskualdeko 12 udalek babestuta dago.
Ekainaren 16tik 20ra, Mendexa Abentura Park-eko instalazioetan abentura parkeetan eta alturako jardueretan espezializatutako prestakuntza eskainiko da. Besteak beste, altuerako jardueren segurtasuna eta mantentze eta dinamizazio teknikak irakatsiko dira. Saioak arratsaldeetan izango dira, 15:30etik 20:30era.
Matrikulak 120 €-ko kostua izango du udalerri parte-hartzaileetan erroldatutako gazteentzat, eta 350 €-koa 35 urtetik gorakoentzat edo beste herri batzuetan erroldatuta daudenentzat.