Xedea:
1.– Turismo-sektoreko enpresentzako laguntzak erregulatzea eta dei[1]tzea, produktu berriak garatu eta merkatura ditzaten, bai eta espiritu ekintzailea eta berrikuntzaren kultura sustatzea eta Euskadi Basque Country marka turistikoaren posizionamendua sendotzen eta ostatu-gauen kopurua handitzen laguntzen duten ekitaldiak babestea ere.
Diruz lagundu daitezkeen ekintzak
2024ko ekitaldian honako proiektu-tipologia hauek garatzeko egiten diren jarduerak:
- Euskadin garatzen diren turismo-produktuak sortzen, abian jartzen, sustatzen eta merkaturatzen laguntzea. Atal honetan, turismo-produktu lehiakor, arduratsu eta jasangarriak garatzen, merkaturatzen eta espiritu ekintzailea eta berrikuntzaren kultura sustatzen laguntzen duten Euskadin garatutako ekimenak lagunduko dira.
- Euskadin egindako kultura-, gastronomia- eta kirol-ekitaldiei laguntzea, Euskadiren irudia eta posizionamendu turistikoa sendotzen eta ostatu-gauen kopurua handitzen laguntzen dutenak, eta estatuan eta nazioartean oihartzun mediatikoa dutenak. Atal honetan, Euskadik bikaintasuneko eta lehiakortasuneko helmuga turistiko gisa duen posizionamendua sendotzen eta ostatu-gauen kopurua handitzen laguntzen duten ekitaldiak babestuko dira
- Eskaera bakarra eta proiektu bakarra onartuko dira eskatzaile bakoitzeko.
Erakunde onuradunak:
1) Mikroenpresak eta enpresa txiki eta ertainak (ETE) edo horien batasuna, turismo-zerbitzuak ematen dituztenak eta Euskadiko Turismo Enpresen eta Jardueren Erregistroan (REATE) inskribatuta daudenak, bai eta turismo-jarduera osagarriak egiten dituztenak ere.
2) Irabazi-asmorik gabeko elkarte, fundazio eta erakundeak, baldin eta haien helburu sozialean turismoa sustatzeko eta merkaturatzeko jarduerak sartuta badaude.
Honako hauek ezin izango dira laguntza hauen onuradun izan:
a) Udalaren, eskualdearen edo eskualdeaz gaindiko turismo-lankidetzako erakunde gisa jarduten duten erakunde publiko edo pribatuak eta sozietate publikoak eta zuzenbide publikoko erakundeak, edo kapitalean edo gobernu-organoetan nagusiki administrazio publikoek edo horien mendeko erakundeek dituzten beste alderdi batzuk .
b) Kirol-federazioak, kirol-klubak eta kirol-elkarteak.
Laguntzen zenbatekoa:
1.-Euskadin garatzen diren turismo-produktuak sortu, martxan jarri, sustatu eta merkaturatzeko proiektuetarako gehieneko dirulaguntza, I. eranskinean jasotakoa, onartutako gastuaren % 60 izango da, eta gehienez 20.000 euro onuradun bakoitzeko. Lurralde Historikoa edo Euskal Autonomia Erkidegoa bera eremu geografikoa duten enpresa-elkarte turistikoen kasuan, gehieneko zenbatekoa
40.000 eurokoa izango da.
2.- Euskadin egiten diren kultura-, gastronomika- eta kirol-ekitaldiei laguntzeko proiektuetarako gehieneko dirulaguntza onartutako gastuaren % 50ekoa izango da, eta gehienez 7.500 eurokoa onuradun bakoitzeko, baldin eta Euskadiren irudia eta turismo-posizionamendua sendotzen laguntzen badute eta II. eranskinean jasotako gaualdien kopurua handitzen laguntzen badute. Ekitaldiak aurten betetzen badu,
gutxienez, 5. edizioa eta/edo segidako hiru egun edo gehiago; gehieneko zenbatekoa 15.000 eurokoa izango da.
3.- Antzinatasunaren eta/edo iraupenaren baldintzak betetzeaz gain, eta bidaia-agentzia batekin azken publikoari zuzendutako ekitaldiari lotutako pakete turistiko bat egiteko eta merkaturatzeko lankidetza-hitzarmen bat dagoela egiaztatzen bada, gehieneko zenbatekoa 10.000 eurotan igoko da, eta gehieneko zenbatekoa 25.000 eurokoa izango da.
Beste laguntza batzuekiko bateragarritasuna
- Agindu honetan araututako laguntzak bateragarriak izango dira beste erakunde edo organismo batzuek emandako beste edozein laguntzarekin, Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak kudeatutako hitzarmenen, babesletzaren edo bestelako laguntza-aginduen babesean jarduera berberetarako emandakoekin izan ezik.
- Agindu honen babesean emandako laguntzaren zenbatekoak, beste erakunde edo organismo batzuen laguntza edo dirulaguntzekin batera, ezin izango du gainditu diruz lagundutako jardueraren kostua. Horretarako, aurkeztutako eta onartutako eta, hala badagokio, justifikatutako gastu guztiak hartuko dira diruz lagundutako jarduketaren kostutzat.
- Gainfinantzaketarik gertatuz gero, agindu honen 14.7 eta 14.8 artikuluetan aurreikusitakoaren arabera emandako laguntza kenduko zaio soberakinari dagokion zenbatekoan.