Emakumeen ekintzailetza sustatzen duten irabazi-asmorik gabeko elkarte eta erakundeentzako laguntzak_2024
Dirulaguntza mota:
Ekintzailetza
Eskatzeko epea:
2024/07/16 - 2024/09/02
Agindu honen xedea da elkarteei eta irabazi-asmorik gabeko gainerako erakundeei dirulaguntzak emateko deialdiaren oinarri arautzaileak ezartzea 2024ko ekitaldirako, emakumeen ekintzailetza sustatzeko eta enpresetako eta erakundeetako zuzendaritza-organoetan emakumeen talentua txertatzeko.
Erakunde Onuradunak
Honako baldintza hauek betetzen dituzten erakundeak izan daitezke onuradun:
- Irabazi-asmorik gabeko elkarteak edo gainerako erakundeak izatea, Administrazio Publikoarekiko independenteak.
- Legez inskribatuta egotea, eta deialdia argitaratu baino gutxienez bi urte lehenagotik legez eratuta egotea.
- Jarduera ekonomiko nagusia Euskal Autonomia Erkidegoan egitea.
- Bere helburuen artean egotea emakumeen ekintzailetza sustatzea eta/edo emakumeen talentua sartzea enpresetako edo erakundeetako zuzendaritza-organoetan.
Diruz Lagun daitezkeen Jarduerak
Deialdi honen babesean, honako jarduera hauek lagundu ahal izango dira diruz:
- Erakunde onuradunen instalazioen eta egoitza sozialen mantentze-lanetarako eta funtzionamendurako beharrezkoak diren jarduerak eta/edo zerbitzuak.
- Erakunde onuradunak sendotzen, indartzen eta garatzen lagunduko duten jarduerak eta/edo zerbitzuak.
- Emakumeen ekintzailetza sustatzeko edo emakumeak buru dituzten enpresak edo enpresa berriak suspertzeko jarduerak.
- Enpresa-zuzendaritzan eta enpresetako organo eta zuzendaritza-postuetan emakumeak sartzen laguntzeko jarduerak.
- Emakume enpresarien eta/edo zuzendarien asoziazionismoa garatzeko jarduerak, eta erakundeen eta emakumeen arteko lankidetza-sareak sortzekoak.
- Enpresarien, zuzendarien eta profesionalen ikusgarritasuna sustatzeko jarduerak erabaki-eremuetan.
Diruz Lagun daitezkeen Gastuak
Diruz lagundu ahal izango dira honako gastu hauek:
- Gastos directamente relacionados con el mantenimiento y funcionamiento de las instalaciones.
- Gastos de rehabilitación y mejora de las instalaciones de la entidad beneficiaria.
- Gastos de servicios profesionales independientes.
- Informazio-jarduerei edo prestakuntza-ekintzei lotutako gastuak.
- Diruz lagundu daitezkeen jarduerei zuzenean lotutako bidaia-, ostatu- eta dieta-gastuak.
- Diruz lagundu daitezkeen jarduerekin zuzenean lotuta dauden gastronomia- edo protokolo-ospakizunetatik eratorritako gastuak, gehienez ere esleitutako zenbatekoaren % 20.
- Bulegoko altzariak eta materiala, ekipoak, material didaktikoak edo plataforma teknologikoak erosteko gastuak.
- Prentsako publizitate-, dibulgazio- eta komunikazio-gastuak, betiere justifikazio-memoriarekin batera egindako publizitate-elementu bakoitzaren ale bat aurkezten bada.
Dirulaguntza Ildo Espezifikoak
- 1. dirulaguntza lerroa: deialdi honetako 4. oinarrian aipatutako dirulaguntzen aginduaren helburu orokorretik eratorritako gastuak. Irabazi-asmorik gabeko elkarte eta erakunde guztiei zuzenduta dago.
- 2. dirulaguntza ildoa: tamaina txikiagoko eta/edo finantza-nahikotasun txikiagoko erakundeei laguntzea, haien garapena eta sendotzea bultzatzeko. Irabazi-asmorik gabeko elkarteentzat baino ez da.
Beste Dokumentu Interesgarri Batzuk
Huts Zuzenketa: 2403685e.pdf (euskadi.eus)
Enpresaren tamaina
1 - >250
Sektore ekonomikoa
Gizarte ekonomiako enpresak
Erakundea
Eusko Jaurlaritza