• Hasiera
  • Taldea
  • Zerbitzuak
    • Enpresa berrien sorrera
    • Enpresei zerbitzuak
    • Behatokia
  • Programak
  • Lea-Artibai
    • Lea-Artibai
    • Enpresa ehuna
    • Eskualde estrategia
  • Bezeroak
  • Kontaktua
  • Berriak
  • Dirulaguntzak
    • Industria & B2B dirulaguntzak
    • Txikizkako merkataritza dirulaguntzak
    • Turismoa dirulaguntzak
    • Ekintzailetza dirulaguntzak
    • Udalen dirulaguntzak
  • es
Denak ikusi
Energia Berriztagarri Berritzaileak_2024
Dirulaguntza mota:
Ingurumena eta efizientzia energetikoa
Eskatzeko epea:
2024/09/30 - 2024/11/18

Agrivoltaikan, fotovoltaiko flotatzailean, azpiegituretan, kontsumitzaile kalteberen partaidetza duten autokontsumo kolektiboetan zein bero-ponpa berriztagarriko instalazioen proiektuetan inbertitzeko laguntzak norgehiagoka erregimenean emateko lehen deialdia da hau, Europar Batasunak  finantzatutako Berreskuratze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan: NextGeneration EU.

Dirulaguntzaren Onuradunak

Pertsona juridikoak, publikoak edo pribatuak, legezkoak, balio osoz eratuak eta dagokion erregistroan behar bezala inskribatuak, eta aurrekoen taldeak; jabeen erkidegoak (pizgarri-programetarako 4 eta 5).

Diruz Lagun daitezkeen Jarduerak

Honako inbertsio-proiektu hauek jaso ahal izango dute laguntza:

  • 1. Pizgarri-Programa: Biltegiratzea duten instalazio agrivoltaikoko proiektu berritzaileak.
    • 1.1. Pizgarri-Programa: Agrivoltaikoa laboreekin tartekatua.
    • 1.2. Pizgarri-Programa: 2 m ≤ h ≤ 4 m laboreen gainean egitura duen agrivoltaikoa.
    • 1.3. Pizgarri-Programa: h > 4 m laboreen gainean egitura duen agrivoltaikoa.
  • 2. Pizgarri-Programa: Biltegiratzea duten espazio artifizialetako instalazio fotovoltaiko flotatzaileen proiektu berritzaileak.
  • 3. Pizgarri-Programa: Azpiegituretan biltegiratzea duten berriztagarriak integratzeko proiektu berritzaileak.
  • 4. Pizgarri-Pprograma: Biltegiratzea eta kontsumitzaile kalteberen parte-hartzea duten autokontsumo kolektiboko proiektu berritzaileak.
  • 5. Pizgarri-Programa: Bero-ponpa berriztagarrien instalazioetarako proiektu berritzaileak.

Gauzatze Epea

Laguntzaren xede diren jarduerak egiteko gehieneko epea 2026ko martxoaren 31 izango da, deialdiak aurreko eperik ezartzen ez badu.

Gastuen Aldi Hautagarria

Diruz lagundu daitezkeen inbertsioak egiteko eta laguntzaren xede diren jarduerak gauzatzeko epea 2025eko martxoaren 31ra arte luzatuko da.

Justifikatzeko Epea

Onuradunek diruz lagundu daitekeen proiektua osatzen duten jarduerak egin dituztela justifikatu beharko dute instrukzio-organoaren aurrean, gehienez ere hiru (3) hilabeteko epean, xede diren jarduketak gauzatzeko emandako gehieneko epea amaitzen den egunetik zenbatzen hasita.

Beste Dokumentu Interesgarri Batzuk

Laburpen Fitxa: Ficha_v2 (eudel.eus)

Enpresaren tamaina
1 - >250
Sektore ekonomikoa
Industria sektorea
Industriari lotutako zerbitzuak
Handizkako merkataritza
Elikagaigintza
Eraikuntza
Garraioa
Erakundea
Estatuko dirulaguntzak
Buletina ikusi
Gurekin hitzegitea gustatuko litzaizuke?
Xemein Etorbidea, 12-A
Lea-Artibai Berrikuntza Gunea
Markina Xemein (BIZKAIA)
946169172
kaixo@leartibaifundazioa.eus
© Leartibai Fundazioa 2025 | All Rights Reserved