Urria 2024
Leartibai Fundazioak, Lanbiderekin elkarlanean, laguntza emango die Lea-Artibai eskualdeko ekintzaileei, tokiko ekintzailetza-proiektuen esparruan. Laguntza hori bi programen bidez bideratuko da: Enpresa-ideiak garatzeko laguntzak eta Enpresa-proiektu berriak martxan jartzeko laguntzak.
ENPRESA-IDEIAK GARATZEKO LAGUNTZAK
Laguntza hau jaso ahal izango dute negozio-ideia bat izanik, edozein jarduera-adarretan, ideia hori aztertu eta garatu nahi duten ekintzaileek, arduraldi esklusiboko erregimenean, Leartibai Fundazioaren ikuskaritzapean eta tutoretzapean. Programa honek bi hilabeteko iraupena izango du eta 1.300 euro arteko dirulaguntza jasoko du.
ENPRESA-PROIEKTU BERRIAK MARTXAN JARTZEKO LAGUNTZAK
Enpresa edo negozio berri bat ezartzeko enpresa-bideragarritasuneko plan bat duten (edo prestatzen hasi diren) eta hura abian jartzeko beharrezko jarduerak egin nahi dituzten ekintzaileek jaso ahal izango dute laguntza hau, betiere arduraldi esklusiboko erregimenean badaude eta enpresa-ezarpenean aholkularitza- eta laguntza-prozesuan badaude. Programa honek 3 hilabeteko iraupena izango du, eta, horren ondoren, ekintzaileek Ekonomi Jardueren Gaineko Zergan (EJZ) alta eman beharko dute, prozesua amaitzen denetik gehienez ere 3 hilabeteko epean. Kasu honetan, laguntzaren zenbatekoa 1.950 euro artekoa izango da.
Bi laguntzen kasuan, onuradunek EAEn erroldatuta egon beharko dute eta benetan bizi beharko dute bertan. Gainera, arduraldi esklusiboaren baldintza bete beharko dute (baldin eta lanaldiaren % 30 baino gehiago lan egiten ez badute, edo 27 egun baino gehiago lanaldi osoan, programak irauten duen bitartean). Horrez gain, ezin izan dira aurreko urtean alta emanda egon ez EJZn ez Langile Autonomoen Araubide Berezian, ezta aurreko ekitaldietan bi programa hauetako bakar baten onuradun izan ere.
Bi laguntzetan izena emateko epea azaroaren 8an amaituko da. Bi programa hauei buruzko informazio gehiago: