• Hasiera
  • Taldea
  • Zerbitzuak
    • Enpresa berrien sorrera
    • Enpresei zerbitzuak
    • Behatokia
  • Programak
  • Lea-Artibai
    • Lea-Artibai
    • Enpresa ehuna
    • Eskualde estrategia
  • Bezeroak
  • Kontaktua
  • Berriak
  • Dirulaguntzak
    • Industria & B2B dirulaguntzak
    • Txikizkako merkataritza dirulaguntzak
    • Turismoa dirulaguntzak
    • Ekintzailetza dirulaguntzak
    • Udalen dirulaguntzak
  • es
Denak ikusi
Euskararen Erabilera Sustatzeko, Zabaltzeko edo Normalizatzeko Jarduerak Egiteko Laguntzak 2025
Dirulaguntza mota:
Bestelako laguntzak
Eskatzeko epea:
2025/01/13 - 2025/02/10

Foru dekretu honen arabera diruz lagundu daitezkeen proiektu eta jarduerak, Bizkaiko Lurralde Historikoan egin beharko direnak, honako hauek dira:

  • Eremu ez-formaletan euskararen erabilera sustatzeko eta sendotzeko ekimenak edo ekintza-programak, bereziki aisialdian egiten direnak, eduki digitalei lotutakoak (gazteak ikus-entzunezko eduki digitalen sortzaile bihurtzeko) eta haurrei eta gazteei zuzendutako kirol-jarduerei lotutakoak, bai eta horiek gauzatzeko materialak sortzea ere.
  • Lan-munduan euskararen erabilera sustatzeko eta sendotzeko ekimenak edo ekintza-programak.
  • Etorkinak euskarara hurbiltzea ahalbidetzen duten programak, bai eta biztanleria horren hizkuntza-gaikuntzara bideratutakoak ere.
  • Beste programa edo proiektu batzuk: familian euskararen transmisioa sendotzea helburu dutenak, gizarte-harremanetan euskararen erabilera sustatzea eta indartzea helburu dutenak, irakurtzeko ohitura sustatzea helburu duten programak, etab.
  • Tokiko euskararen ondarea bildu, babestu eta erabilera sozialerako berreskuratzeko programak.

Erakunde Onuradunak

Foru dekretu honetan araututako dirulaguntzen onuradun izan daitezke Bizkaiko Lurralde Historikoko irabazi-asmorik gabeko pertsona juridikoak, baldin eta dirulaguntza emateko oinarri den jarduera egitea aurreikusi badute eta egoitza fiskala Bizkaian badute eta dagokien Erregistroan inskribatuta badaude.

Laguntzaren Zenbatekoa

Araztutako aurrekontu orokorraren gutxieneko autofinantzaketa, dirulaguntzaren xede den programa edo proiektuari dagokionez:

  • % 45etik, produktuak egiteko proiektuen kasuan, bi merkaturatzera bideratzen dira.
  • Gainerako proiektuetan, % 35ekoa.

Gauzatze Epea

Dirulaguntza eskatzeko arrazoi diren proiektuak 2025eko ekitaldian garatu beharko dira.

Justifikazio Epea

Erakunde onuradunak 2026ko otsailaren 26a baino lehen justifikatu beharko du agiri hau.

Beste Dokumentu Batzuk

Laburpena: I-1333_eus.pdf

Enpresaren tamaina
1 - >250
Sektore ekonomikoa
Industria sektorea
Industriari lotutako zerbitzuak
Handizkako merkataritza
Erakundea
Bizkaiko Foru Aldundia
Buletina ikusi
Gurekin hitzegitea gustatuko litzaizuke?
Xemein Etorbidea, 12-A
Lea-Artibai Berrikuntza Gunea
Markina Xemein (BIZKAIA)
946169172
kaixo@leartibaifundazioa.eus
© Leartibai Fundazioa 2025 | All Rights Reserved