• Hasiera
  • Taldea
  • Zerbitzuak
    • Enpresa berrien sorrera
    • Enpresei zerbitzuak
    • Behatokia
  • Programak
  • Lea-Artibai
    • Lea-Artibai
    • Enpresa ehuna
    • Eskualde estrategia
  • Bezeroak
  • Kontaktua
  • Berriak
  • Dirulaguntzak
    • Industria & B2B dirulaguntzak
    • Txikizkako merkataritza dirulaguntzak
    • Turismoa dirulaguntzak
    • Ekintzailetza dirulaguntzak
    • Udalen dirulaguntzak
  • es
Denak ikusi
Industria Digitala 2025
Dirulaguntza mota:
Eraldaketa digitala
Eskatzeko epea:
2025/03/18 - 2025/10/31
Araudia:
Minimis

Programaren helburua da EIKTak enpresen barne-prozesuetan eta bezeroekiko, hornitzaileekiko eta administrazioekiko harreman-prozesuetan txertatzen laguntzea, enpresen lehiakortasuna hobetzeko.

Erakunde Onuradunak

Onuradun izango dira EAEn jarduera-zentro bat duten eta EAEko EJZn alta emanda dauden enpresak.

Diruz lagun daitezkeen jarduerak

Diruz lagun daitezkeen jardueratzat hartuko dira EIKTak ezartzeko edo EIKTak ebaluatzeko eta hautatzeko honako proiektu hauek:

ETEentzat eta enpresa handientzat:

  • Sensorika, makineria monitorizatzeko plataformak, SCADA, serbitizazioa, produkzio-prozesuen auto-ñabardura, Bigdata eta blockchain.
  • Errealitate birtuala, areagotua eta mistoa, eta ikusmen artifiziala.
  • Biki digitalak: industria-prozesu konplexuen simulazioa, ezaugarri fisiko eta birtualak konbinatuz.
  • Eraginkortasun energetikoa kudeatzeko eta karbonoa kentzeko tresnak.
  • Biltegia kudeatzeko sistemak.
  • Merkataritza elektronikoko sistemak.
  • Instalazioko ekoizpena hobetu edo automatizatuko duten eta egoeraren analisia eta erabakiak hartzea erraztuko duten EIKTak sartzeko proiektuak.
  • Business Intelligenceren txostenak bistaratzeko sistemak ezartzea.
  • “Datuak epe luzera babesteko zerbitzuak” ezartzea.

ETEentzat bakarrik:

  • ERP motako enpresaren kudeaketa aurreratuko sistemak.
  • Produktuaren bizi-zikloa kudeatzea.
  • CRM Customer Relationship Management proiektuak ezartzea erakunde onuradunean.

Gastu Hautagarriak

Gastu eta/edo inbertsio hautagarritzat hartuko dira kanpoko enpresek egindako aholkularitza, ingeniaritza, hardware eta software gastuak.

2025eko urtarrilaren 1etik aurrera eta proiektua gauzatzeko ezarritako epean sortutakoak edo fakturatutakoak. Epe hori ezin izango da 12 hilabetetik gorakoa izan.

Laguntzen Zenbatekoa

Diruz lagun daitekeen kontzeptu bakoitzeko gehieneko dirulaguntza, 23.000 euroko gehieneko dirulaguntzaren barruan, honako hau izango da:

  • Hardwarea eta/edo softwarea: gehienez, 11.500 euro.
  • Aholkularitza- eta/edo ingeniaritza-gastuak: gehienez, 23.000 euro.

Aholkularitza- eta/edo ingeniaritza-gastuak diruz lagundu daitekeen proiektuaren oinarriaren % 50 izango dira gutxienez.

Honako intentsitate hauek aplikatuko zaizkio diruz lagun daitekeen oinarriko gastu hautagarri bakoitzari:

  • Mikro eta Enpresa Txikia: % 50
  • Enpresa Ertaina: % 35
  • Gran Empresa: 25 %

Burutzeko Epea

12 hilabete, eskabidea aurkezten denetik aurrera.

Justifikatzeko Epea

Diruz lagundu daitekeen jarduera amaitu ondoren, 90 egun naturaleko epean.

Enpresaren tamaina
1 - 250
Sektore ekonomikoa
Industria sektorea
Industriari lotutako zerbitzuak
Handizkako merkataritza
Elikagaigintza
Eraikuntza
Garraioa
Erakundea
SPRI-Enpresa Garapenerako Euskal Agentzia
Eusko Jaurlaritza
Buletina ikusi
Gurekin hitzegitea gustatuko litzaizuke?
Xemein Etorbidea, 12-A
Lea-Artibai Berrikuntza Gunea
Markina Xemein (BIZKAIA)
946169172
kaixo@leartibaifundazioa.eus
© Leartibai Fundazioa 2025 | All Rights Reserved