
EAEko lurraldean energia berriztagarri elektrikoen hedapena sustatzeko, autokontsumorako elektrizitatea sortzeko eta energia berriztagarrien bidezko kontsumo termikoak elektrifikatzeko jarduerak egitea da programa honen xedea.
Erakunde onuradunak
Kontzejuak, ermandadeak, administrazio-batzarrak eta eremu txikiagoko beste lurralde-erakunde batzuk, udalerriak, udalerrien mankomunitateak, Arabako lurralde historikoko koadrilak eta EAEko beste toki-erakunde batzuk, toki-araubidearen oinarrizko legerian eta Euskadiko Toki Erakundeei buruzko 2/2016 Legean ezarritakoaren arabera.
Diruz lagun daitezkeen jarduerak
Diruz laguntzeko modukoak izango dira jarraian zerrendatzen diren jarduerak, baldin eta EAEn gauzatzen badira eta deialdiko I. eranskinean haietako bakoitzerako ezartzen diren baldintzak betetzen badituzte:
-
1. Lerroa: Energia berriztagarrien iturriekin autokontsumorako energia elektrikoa sortzeko instalazioak egiteko inbertsioak.
- 2. Lerroa: Energia berriztagarrien iturrien bidez kontsumo termikoak elektrifikatzeko instalazioak egiteko inbertsioak.
Diruz lagun daitezkeen gastuak
1. Lerrorako:
- Inbertsioa ekipoetan eta materialetan (biltegiratzea barne).
- Obrak eta instalazioak gauzatzea.
- Ekipo elektromekanikoak, kontrolekoak eta osagarriak.
- Goi-tentsioko, erdi-tentsioko eta behe-tentsioko sistema elektrikoak, transformadoreak, ebakuazio-lineak.
- BTEE edo RIATen araberako babes elektrikoak.
- Monitorizazio-sistemak (sorrera, biltegiratzea, eskaria).
- Lotutako obra zibilak (estalkia indartzea/zati batean ordezkatzea barne).
- Eraikinak, zangak, kanalizazioak, barne-sarbideak, bideak, plataformak.
- Leheneratzea eta ingurumen-neurriak.
- Proiektuak edo memoria teknikoak idaztea.
- Zuzendaritza fakultatiboa.
- Segurtasun- eta osasun-koordinazioa.
- Estalkietako amiantoa kentzea.
- Hondakinen kudeaketa.
- Aparkalekuetarako markesina-egiturak (FV instalatuz gero).
- Beharrezkotzat justifikatutako beste partida batzuk.
2. Lerrorako:
- Ekipoetan eta materialetan egindako inbertsioa (metaketa barne).
- Obrak eta instalazioak gauzatzea.
- Ekipo elektromekanikoak, hidraulikoak, kontrolekoak eta osagarriak.
- Kudeaketa-, kontrol- eta monitorizazio-sistemak (sortzea eta biltegiratzea).
- Esplorazio-zundaketak eta TRT saiakuntzak (geotermia).
- Obra zibilak: indusketak, kanalizazioak, lotutako hodiak.
- Klimatizazioaren barne-banaketa (zoru erradiatzailea, fan coilak, etab.).
- Lehendik dauden instalazioak eraistea.
- Proiektuak edo memoria teknikoak idaztea.
- Zuzendaritza fakultatiboa.
- Segurtasun- eta osasun-koordinazioa.
- Hondakinen kudeaketa.
- Beharrezkotzat justifikatutako beste partida batzuk.
Gauzatze Epea
Eskabidea aurkezten denetik, gehienez ere hamabi (12) hilabete, dirulaguntza emateko ebazpena jakinarazten den egunetik zenbatzen hasita, eta, nolanahi ere, beranduenez, 2027ko abenduaren 30a arte.
Beste Dokumentu Batzuk
Laburpen Fitxa: Ficha_v2