• Hasiera
  • Taldea
  • Zerbitzuak
    • Enpresa berrien sorrera
    • Enpresei zerbitzuak
    • Behatokia
  • Programak
  • Lea-Artibai
    • Lea-Artibai
    • Enpresa ehuna
    • Eskualde estrategia
  • Bezeroak
  • Kontaktua
  • Berriak
  • Dirulaguntzak
    • Industria & B2B dirulaguntzak
    • Txikizkako merkataritza dirulaguntzak
    • Turismoa dirulaguntzak
    • Ekintzailetza dirulaguntzak
    • Udalen dirulaguntzak
  • es
Denak ikusi
Azpitek 2024: Ikerketa Azpiegiturak Eskuratzeko Laguntzak
Dirulaguntza mota:
Berrikuntza eta lehiakortasuna ,  Inbertsioetarako laguntzak
Eskatzeko epea:
2024/06/12 - 2025/07/12

Agindu honen xedea da laguntza-programa bat arautzea, 2024. urtean emango dena I+G+B garatzeko ikerketa-azpiegiturak eta -ekipamenduak erosi, instalatu eta eguneratzen laguntzeko, bai eta erakunde zientifiko teknologikoek, hau da, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko zentro teknologiko multifokalizatuek eta ikerketa kooperatiboko zentroek etorkizunean haien emaitzak baliozkotu eta erakusteko ere. Hori guztia emaitzen kalitatea eta emaitzen inpaktu zientifiko-teknologikoa, ekonomikoa eta soziala hobetzera bideratuta dago.

Erakunde onuradunak

Agindu honetan araututako laguntzak eskuratu ahal izango dituzte Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarean integratuta dauden eta horretarako zentro teknologiko multifokalizatuen eta ikerketa kooperatiboko zentroen kategorietan egiaztatuta dauden eragile zientifiko-teknologikoek.

Nolanahi ere, aurreko paragrafoan adierazitako erakunde onuradunek berek egin beharko dituzte arau honetan ezarritako diruz lagundu daitezkeen jarduerak, eta laguntzaren xede diren proiektuak Euskal Autonomia Erkidegoan kokatu beharko dituzte.

Diruz lagun daitezkeen jarduerak

Diruz lagundu ahal izango dira ikerketako azpiegiturak eta ekipamendua erosteko, instalatzeko eta eguneratzeko jarduketak, eraikinak eraikitzeko, birmoldatzeko edo hobetzeko obra zibila eta ikerketa-jardueretan erabilitako altzariak barne, baita etorkizuneko baliozkotzea eta emaitzen frogapena ere.

Deialdi honen ondorioetarako, ikerketa-azpiegitura eta -ekipamendutzat hartzen da ikerketa-jarduerak garatzeko eta etorkizunean emaitzak baliozkotzeko eta frogatzeko behar diren baliabide fisikoen (ekipoak) eta instalazioen (beharrezko baliabide fisikoak dituen esparrua) multzoa.

Ekipamendu hori ekipamendu bakar bat izan daiteke, edo instalazio bat, edo ekipamendu-multzo bat, espazio bakar bat edo helburu jakin bat hornitzeko. Era berean, ekipamenduaren helburua betetzeko behar diren aldaketak, gehigarriak, osagarriak edo aparatu osagarriak ere sar daitezke.

Diruz lagun daitezkeen gastuak

2025eko urriaren 31ra arte aktibo finko materialetan eta ez-materialetan egindako exekuzio-kostuak hartuko dira gastu finantzagarritzat, ikerketa-azpiegiturak eta -ekipamendua eskuratzetik zuzenean eratorritakoak, bai eta eguneratzeko beharrezkoak diren osagarriak edo tresna osagarriak eta ekipamendua martxan jartzeko eta funtzionatzeko zalantzarik gabe behar diren beste kostu batzuk eskuratzetik eratorritakoak ere.

Era berean, gastu finantzagarriak izan daitezke izaera espezializatuko software-lizentzia iraunkorrak, soil-soilik ikerketara bideratutakoak eta erositako ekipamendua behar bezala erabiltzeko aukera ematen dutenak.

Proiektuaren kostuen auditoretzari dagozkion gastuak ere finantzatu ahal izango dira. Auditoria-kostua gehienez 1.500,00 eurokoa izango da proiektu eta erakunde onuradun bakoitzeko.

Laguntzaren mugak

Ikerketa-azpiegitura eta -ekipamenduen proiektu bakoitzaren inbertsioaren guztizko kostuak 100.000 euro edo gehiagokoa eta 1.000.000 euro edo gutxiagokoa izan beharko du. Ez da onartuko zatikatzea 1.000.000 eurotik gorako aurrekontua duten hainbat ekipamendu-proiektutan.

Proiektu berean ez dira onartuko, ezta ere, elkarrekin loturarik ez duten eta 100.000 eurotik beherako kostu unitarioa duten hainbat elementu. Eskuratze-kostua ezin izango da, inola ere, merkatuko balioa baino handiagoa izan.

Muturreko berezitasuna duten proiektuek (ebaluazio teknikoan 90 puntutik gorako puntuazioa lortu dutenek) 1.000.000 euroko aurrekontuaren muga gainditu ahal izango dute.

Zentro bakoitzak aurkeztutako aurrekontuaren zenbateko osoak ezin izango du gainditu aurreko ekitaldiko I+Gko ustiapeneko diru-sarreren % 10.

Laguntzaren zenbatekoa

Erakunde onuradun bakoitzari eman beharreko laguntzen mugak ehuneko hauetara irits daitezke:

  • % 50, azpiegituraren erabilera erakundearen jarduera ekonomikoarekin lotuta badago.
  • % 100, azpiegituraren erabilera erakundearen jarduera ez-ekonomikoarekin lotuta badago.

Laguntzaren ordainketa

Laguntzak zuzenean erakunde onuradunei ordainduko zaizkie, zatika, honela:

  • Dirulaguntzaren % 70 ebazpena jakinarazi ondoren ordainduko da.
  • Dirulaguntzaren gainerako % 30a ordaintzeko, aldez aurretik dagokion jarduera egin dela eta ezarritako helburuen eta egindako gastuaren betetze-maila agiri bidez justifikatu beharko da.

Gauzatze epea

2024tik 2025eko urriaren 31ra bitartean garatzen diren proiektuak aurkeztu ahal izango dira deialdi honetara.

Justifikatzeko epea

Dirulaguntzaren justifikazioa 2025eko azaroaren 29ra arte egin ahal izango da.

Enpresaren tamaina
1 - >250
Sektore ekonomikoa
Erakundea
SPRI-Enpresa Garapenerako Euskal Agentzia
Eusko Jaurlaritza
Buletina ikusi
Gurekin hitzegitea gustatuko litzaizuke?
Xemein Etorbidea, 12-A
Lea-Artibai Berrikuntza Gunea
Markina Xemein (BIZKAIA)
946169172
kaixo@leartibaifundazioa.eus
© Leartibai Fundazioa 2025 | All Rights Reserved