• Hasiera
  • Taldea
  • Zerbitzuak
    • Enpresa berrien sorrera
    • Enpresei zerbitzuak
    • Behatokia
  • Programak
  • Lea-Artibai
    • Lea-Artibai
    • Enpresa ehuna
    • Eskualde estrategia
  • Bezeroak
  • Kontaktua
  • Berriak
  • Dirulaguntzak
    • Industria & B2B dirulaguntzak
    • Txikizkako merkataritza dirulaguntzak
    • Turismoa dirulaguntzak
    • Ekintzailetza dirulaguntzak
    • Udalen dirulaguntzak
  • es
Denak ikusi
Emaitek Plus 2024
Dirulaguntza mota:
Berrikuntza eta lehiakortasuna ,  Inbertsioetarako laguntzak
Eskatzeko epea:
2024/06/13 - 2025/07/19

Agindu honen babesean emandako laguntzen helburua da Foku Anitzeko Teknologia Zentroen eta Ikerkuntza Kooperatiboko Zentroen (IKZ) emaitzak eta gaitasunak hobetzea eta merkatura bideratzea, I+Gren balio-kate osoan lan eginez, eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Plana 2020n identifikatutako espezializazio-eremuetan etorkizuneko perspektibak dituzten ezagutza berriak eskuratzera bideratuta, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko eragileen arteko lankidetza bultzatuz.

Programa honek erakunde onuradunak deialdiari dagokion urte naturalean zehar egiten duen jarduera ez-ekonomikoaren kostu osoaren % 100erainoko ehunekoa laguntzen du diruz, eta jarduera ez-ekonomikotzat hartuko da Europako Batzordeak ikerketa, garapen eta berrikuntzarako estatu-laguntzei buruz bere esparruan ezarritakoa (2014/C 198/01).

Erakunde onuradunak

Foku Anitzeko Teknologia Zentroek eta Ikerkuntza Kooperatiboko Zentroek eskuratu ahal izango dituzte agindu honetan aurreikusitako laguntzak, betiere honako baldintza hauek betetzen badituzte:

  • Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko kide izatea, ekainaren 23ko 109/2015 Dekretuan zehaztutakoaren arabera.
  • Dirulaguntzen araubidea arautzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 13. artikuluan jasotako debekuetako baten eraginpean ez egotea.

Diruz lagun daitezkeen jarduerak

Urteko deialdi bakoitzean, erakunde onuradunek urte naturalean garatu beharreko jarduera bat edo batzuk aurkeztu beharko dituzte, 2020rako Jarduera Planaren barruan, eta Aginte Taulako adierazleen eta/edo Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sareko agentearen betekizunen betetze-maila hobetzera zuzenduta, ezarritako helburuak lortze aldera.

Jarduera izango da:

  • Zentroaren funtsezko jarduera ez den edozein jarduera, jarduera horren osagarri eta lagungarri dena, argi eta garbi.
  • Zentroaren Plan Estrategikoarekin bat datorren jarduera, eta, beraz, plan horretan zehaztutako helburuak lortzera bideratua. Jarduketarekin batera, erantzun beharreko hausnarketa estrategikoa egin beharko da.
  • Era berean, 2020rako Jarduera Planaren barruan dago, eta, beraz, Aginte Taulako adierazleen betetze-maila eta/edo ZTBESko agentearen baldintzak hobetzera bideratuta dago. Jarduketarekin batera, aginte-taulako ahuleziak eta/edo heldu nahi zaion agentearen baldintzak aztertu beharko dira.

Diruz lagun daitezkeen gastuak

Jarduera bakoitzak berezko izaera izango du, eta honako hauek definituko dute: helburu argi batzuk, helburu horiek lortzeko zeregin batzuk, zereginak gauzatzeko egutegia, horiek egiteko behar diren baliabideak eta aurreikusitako gastuen aurrekontu elkartua, honako hauek barnean hartuta:

  • Jarduketan zuzenean inplikatutako langileen gastuak (ikertzaileak, teknikariak eta laguntzaileak), zuzeneko zein zeharkako kostuak barne.
  • Zentro eskatzaileek beren konplexutasunagatik edo espezializazioagatik egin ezin dituzten jarduketaren zatiak azpikontratatzea. Azpikontratazio horretan ezin izango da atal honetan adierazitakoez bestelako gasturik sartu.
  • Kontsultoretza-kostuak eta zerbitzu baliokideak, esklusiboki jarduerara bideratuak.
  • Jarduketatik zuzenean eratorritako beste gastu arrunt batzuk (materialak, hornidurak, bidaiak, etab.).
  • Azpiegitura sortzearekin eta ekipamendu teknologiko aurreratua eskuratzearekin lotutako amortizazio-gastuak, bai eta instalazioak eta zerbitzuak hobetzearekin lotutakoak ere, jarduketaren helburuak baldintza egokietan lortu ahal izateko.

Laguntzaren mugak

Zentro bakoitzaren jarduera-planetara aurkeztutako aurrekontuaren zenbateko osoak ezin izango du gainditu I+Gko ustiapeneko diru-sarreren % 1, Foku Anitzeko Teknologia Zentroen kasuan, eta I+Gko ustiapeneko diru-sarreren % 2, Ikerkuntza Kooperatiboko Zentroen kasuan.

Laguntzaren zenbatekoa

Jarduera bakoitzari aplika dakiokeen dirulaguntzaren gehieneko intentsitatea onartutako gastu hautagarrien aurrekontuaren % 100 izango da.

Laguntzen ordainketa

Foku Anitzeko Teknologia Zentroei eta Ikerkuntza Kooperatiboko Zentroei emandako dirulaguntzen ordainketa, dagozkien aginte-tauletako helburuen betetze-mailaren arabera, zatika egingo da, honela:

  • Lehenengo ordainketa, emandako dirulaguntzaren % 70ari dagokiona, dirulaguntza emateko ebazpena jakinarazi eta berehala egingo da.
  • Gainerako % 30a likidatu aurretik, deialdiaren hurrengo ekitaldiko lehen seihilekoan, diruz lagundutako jarduera ez-ekonomikoa egin dela eta deialdiaren ekitaldiari dagokion kostua egiaztatzeko egiaztagiriak aurkeztu beharko dira.

Beste dokumentu batzuk

2024ko deialdia: 1504223e.pdf

1. oinarri arautzaileen aldaketa: 1704120e.pdf

2. oinarri arautzaileen aldaketa: 1903681e.pdf

Enpresaren tamaina
1 - >250
Sektore ekonomikoa
Erakundea
SPRI-Enpresa Garapenerako Euskal Agentzia
Eusko Jaurlaritza
Buletina ikusi
Gurekin hitzegitea gustatuko litzaizuke?
Xemein Etorbidea, 12-A
Lea-Artibai Berrikuntza Gunea
Markina Xemein (BIZKAIA)
946169172
kaixo@leartibaifundazioa.eus
© Leartibai Fundazioa 2025 | All Rights Reserved