• Hasiera
  • Taldea
  • Zerbitzuak
    • Enpresa berrien sorrera
    • Enpresei zerbitzuak
    • Behatokia
  • Programak
  • Lea-Artibai
    • Lea-Artibai
    • Enpresa ehuna
    • Eskualde estrategia
  • Bezeroak
  • Kontaktua
  • Berriak
  • Dirulaguntzak
    • Industria & B2B dirulaguntzak
    • Txikizkako merkataritza dirulaguntzak
    • Turismoa dirulaguntzak
    • Ekintzailetza dirulaguntzak
    • Udalen dirulaguntzak
  • es
Denak ikusi
Bioekonomia bultzatzeko programa eta proiektuetarako laguntzak 2025
Dirulaguntza mota:
Ingurumena eta efizientzia energetikoa ,  Bestelako laguntzak
Eskatzeko epea:
2025/06/02 - 2025/07/23

Dirulaguntza horien bidez, azpiegitura berdearen garapenaren, zaharberritzearen, kontserbazioaren eta konektibitatearen inguruko ekintzak eta azpiegitura hori sustatzen duten jarduerak bultzatu nahi dira, bai lehorrean (ingurune naturalak, landaguneak eta hirikoak barne), bai itsas eremuan.

Helburu hori lortzeko, lau laguntza-ildo ezarri dira, oinarri arautzaile hauen babesean argitaratuko diren deialdiak kokatzeko:

  • Azpiegitura berdea garatzea eta sendotzea, hiri-inguruneak birnaturalizatzeko eta erresilientziarako.
  • Ezagutza sortzea eta aplikatzea biodibertsitatearen plangintzan eta kudeaketan erabakiak hartzeko eta azpiegitura berdea garatzeko.
  • Itsas habitatak eta itsas espezie babestuak kontserbatzea eta lehengoratzea, azpiegitura berdea garatzeko.
  • Azpiegitura berdea eta bioekonomia garatzea eta sendotzea.

Deialdi hau bat dator “Azpiegitura berdea eta bioekonomia garatzea eta sendotzea” laguntza-ildoarekin, eta, aldi berean, genero-arrakalak murrizten eta emakumeen eta gizonen arteko aukera- eta tratu-berdintasuna lortzen lagunduko du.

Erakunde onuradunak

  • Irabazi-asmorik gabeko erakundeak.
  • Estatuko Administrazio Orokorreko eta autonomia-erkidegoetako ikerketa-erakunde publikoak.
  • Unibertsitate publikoak eta horien unibertsitate-institutuak, baldin eta Unibertsitate, Zentro eta Tituluen Erregistroan inskribatuta badaude.
  • Erakunde eta elkargo profesionalak.
  • Zentro teknologikoak eta Estatuko irabazi-asmorik gabeko berrikuntza teknologikoari laguntzeko zentroak.
  • I+G+Bko irabazi-asmorik gabeko zentro publiko edo pribatuak, estatutuetan edo horiek arautzen dituen araudian I+G+Ba jasotzen dutenak.
  • Pertsona juridikoen elkarteak, publikoak edo pribatuak, nortasun juridikorik ez izan arren, dirulaguntzaren xede diren proiektuak gauza ditzaketenak.

Diruz lagun daitezkeen jarduerak

Bioekonomia, azpiegitura berdea, biodibertsitatea, klima-aldaketara egokitzea eta erronka demografikoaren aurkako borroka bultzatzen laguntzen duten honako jarduera-ildo hauek finantzatu ahal izango dira:

  • Baso-aprobetxamenduak eta -erabilerak garatzeko eta dibertsifikatzeko ekintzak, jasangarritasun-printzipioa txertatuz eta biodibertsitatea, suteen prebentzioa, azpiegitura berdea eta zerbitzu ekosistemikoen hornidura bultzatuz.
  • Paisaia multifuntzional bioaniztunagoak, konektatuagoak eta erresilienteagoak bultzatzera bideratutako ekimenak, baso-masak hobetuz, baso-tratamenduak eginez, basogintza eta ekologia lehengoratuz, eta abeltzaintza estentsiboa, transhumantzia, erlezaintza eta nekazaritza eta basogintza sustatuz.
  • Nekazaritza-jardunbide egokien bidez trantsizio agroekologikora bideratutako ekimenak, klima-aldaketara egokitzeko neurriak, naturan oinarritutako irtenbideak eta tokiko baldintzetara egokitutako laboreen dibertsifikazioa.
  • Biodibertsitateari eusten lagunduko duten produkzio-jarduerak garatzea eta dibertsifikatzea, ekonomiaren, gizartearen eta ingurumenaren iraunkortasuna hobetzeko eskura dagoen ezagutza aplikatuta eta jarduera tradizionalak sustatuta.
  • Hondamendi naturalak jasan dituzten eremuak suspertzeko lanak garatzea, gizarte- eta lurralde-kalteberatasun bereziko eremuetan kokatuak, berreskuratze ekologikora, klima-aldaketara egokitzera eta tokiko biztanleentzako aukerak sortzera bideratutako jarduketekin.
  • Baso-suteak prebenitzeko jarduketak, tokiko plangintza, erregai-kargaren kudeaketa eta azpiegituren hobekuntza barne.
  • Deialdiaren helburuak lortzen laguntzen duen beste edozein jarduera.

Laguntzaren zenbatekoa

Proiektuaren gutxieneko zenbatekoa 500.000,00 €izango da, eta gehienekoa 2.000.000,00 €. Maila horretatik kanpo aurkezten diren eskabideak ez dira onartuko.

Dirulaguntzaren intentsitatea, gehienez ere, % 40koa izango da Aragoiko, Kataluniako, Madrilgo Erkidegoko, Nafarroako Foru Erkidegoko eta Euskal Autonomia Erkidegoko autonomia-erkidegoetan.

Gauzatze epea

Proiektuek 3 urteko iraupena izango dute gehienez, eta ezingo dira hasi deialdia ebazten den eguna baino lehen.

Proiektuak amaitzeko azken eguna 2028ko irailaren 30a izango da, hau da, Espainiako Eskualde Anitzeko Programa (EGEF 2021-2027) amaitu baino 15 hilabete lehenago, aplikatu daitekeen edozein luzapen kontuan hartuta.

Beste dokumentu batzuk

2025ko Deialdia: Anuncio 19840 del BOE núm. 130 de 2025

Udalerriaren tamaina
< 5000 biztanle
> 5000 biztanle
Erakundea
Estatuko dirulaguntzak
Udalerriaren kokapena
Kostaldea
Landa eremua
Buletina ikusi
Gurekin hitzegitea gustatuko litzaizuke?
Xemein Etorbidea, 12-A
Lea-Artibai Berrikuntza Gunea
Markina Xemein (BIZKAIA)
946169172
kaixo@leartibaifundazioa.eus
© Leartibai Fundazioa 2025 | All Rights Reserved