
Dirulaguntza honen helburua Bizkaiko Lurralde Historikoko toki-erakundeek 2025, 2026 eta 2027. urteetan kirol-instalazioetan inbertsioak egitea da.
Laguntzaren onuradunak
Bizkaiko udalak, mankomunitateak, kiroletako udal-erakunde autonomoak eta udal-sozietate publikoak.
Diruz lagun daitekeen jarduketa
Inbertsiotzat hartuko da espazioen egitura aldatzea, bizigarritasuna egokitzea edo hobetzea, bai eta lehendik dauden instalazioen ekipamendua eta birbanaketa ordeztea ere.
Diruz lagun daitezkeen gastuak
Diruz lagundu daitezkeen gastutzat hartuko dira diruz lagundutako jardueraren izaerari zalantzarik gabe erantzuten diotenak, behar-beharrezkoak direnak eta ezarritako epean egiten direnak, eta diruz lagundu daitezkeen gastuak eskuratzeko kostua ezin izango da inola ere merkatuko balioa baino handiagoa izan.
Laguntzen zenbatekoa
Dirulaguntzaren gehieneko ehunekoa proiektuaren aurrekontu araztuaren % 75 izango da, gehienez 300.000 €-ra arte.
Gauzatze Epea
Dirulaguntza eskatzea eragin duten jarduerak 2027ko abenduaren 31 baino lehen amaitu beharko dira.
Justifikatzeko Epea
Laguntzaren justifikazioa mantera telematikoaren bidez egin beharko da 2028ko martxoaren 31 baino lehen.