
Diruz lagundu daitekeen jarduera Bizkaiko Lurralde Historikoan SAREAren barruan dauden udalek, udal-erakunde autonomoek eta udal-sozietate publikoek eskaintzen duten antzerkiaren, musikaren eta dantzaren programazioa da.
Aplikazio-eremutik kanpo geratuko da Bizkaiko Foru Aldundiko sail honetatik edo beste edozein sailetatik beste dirulaguntza bat lortzen duten zikloetan edo jaialdietan txertatutako programazioa.
Erakunde onuradunak
Bizkaiko Lurralde Historikoko udalak, erakunde autonomoak eta udal-sozietate publikoak, SAREAren barruan daudenak, baldin eta oinarrietan adierazitako baldintzak betetzen badituzte.
Diruz lagun daitezkeen jarduerak
Kontratazio-gastuak diruz lagundu daitezkeen gastutzat hartuko dira, eta BEZa barne hartuko da berreskuratu edo konpentsatu ezin denean.
Onuradunek honako baldintza hauek bete beharko dituzte eskabidea aurkezten den egunean:
- Ekipamendu eszeniko egonkorra izatea (antzokia, auditorioa, etab.), proposatutako programazioaren beharretara egokitua, indarrean dagoen legeriak eskatutako segurtasun-neurri guztiak betetzen dituena, bai eta erantzukizun zibileko aseguru bat ere, programatzen diren ikuskizunetarako.
- 2025eko ekitaldian egingo diren programen alderdi tekniko guztiak koordinatuko dituen arduradun bat izatea.
- Dagokion aurrekontu-partida izatea 2025eko ekitaldian parte hartzen duten konpainia edo artisten kontratazio-gastuak bere gain hartu ahal izateko.
- Urtean gutxienez 8 ikuskizun eszeniko programatzea, antzerki-, musika- eta dantza-ikuskizunen kasuan. 2025ean zehar SAREAn sartu diren udalen, udal-erakunde autonomoen eta udal-sozietate publikoen kasuan, programatu beharreko gutxieneko ikuskizun-kopurua ekitaldi honetan SAREAko kide izandako hilabete-kopuruaren proportzionala izango da.
- Musika-ikuskizunen kasuan, urtean gutxienez 2 ikuskizun programatzea.
- Diruz laguntzera aurkeztutako ikuskizun guztietan ikusle bakoitzeko gutxienez 3 €-ko sarrera kobratzea.
Laguntzaren zenbatekoa
Onuradun bakoitzeko dirulaguntzaren gehieneko zenbatekoa ez da inoiz 59.000 €-tik gorakoa izango.
Emandako dirulaguntzak ezin izango du inolaz ere gainditu diruz lagundutako ikuskizunak kontratatzeko kostu osoaren % 50.
Gauzatze epea
Dirulaguntza eskatzeko arrazoi diren proiektuak 2025eko ekitaldian garatu beharko dira.
Justifikatzeko epea
Dirulaguntza eskatzeko arrazoi diren proiektuak 2026ko martxoaren 27a baino lehen justifikatu beharko dira.