
Dekretu honen xedea da egoitza soziala Euskal Autonomia Erkidegoan duen nekazaritza- eta elikagaigintza-industriak eraldatu eta merkaturatutako elikagai-, arrantza- eta basogintza-produktuak erkidego horretatik kanpoko merkatuetan sustatzeko laguntzak arautzea.
Pertsona Onuradunak
Onuradunak nekazaritza-, elikagai-, arrantza- eta basogintza-sektoreetakoak izango dira, eta talde hauetakoren batean sartuta egon beharko dute:
- Egoitza soziala EAEn duten pertsona fisiko edo juridiko pribatuak, nortasun juridiko propioa dutenak: enpresak honela sailkatuko dira: mikroenpresa, enpresa txikia, ertaina eta enpresa handia.
- EAEko Kontseilu Arautzaileak.
- Egoitza soziala EAEn duten esportazio-partzuergoak.
Diruz lagun daitezkeen ekintzak
Dekretu honen ondorioetarako, diruz lagundu daitezkeen ekintzatzat hartuko dira banakako ekintzak eta sustapen-programak.
- Banakako ekintzak:
- Azoketan erakusketari gisa parte hartzea, eta izaera profesionala eta nazioartekoa izatea.
- Azoketara joatea, hau da, eskatzaileak azoka profesionaletara eta nazioartekoetara egindako bisitetara.
- Zuzeneko misioak eta produktuen aurkezpena Estatutik kanpoko merkatuetan.
- Alderantzizko misioak: atzerriko erosleak edo preskriptoreak gonbidatzea, enpresak beren ekoizpen-establezimenduetan bisita ditzaten.
- Estatutik kanpoko merkatuetan soilik saltokian sustatzeko ekintza puntualak eta espezifikoak.
- Ikus-entzunezko katalogoak eta materialak.
- Sustapen-programak (ekintza indibidualen artean, hiru herrialdetan, gutxienez, sei jarduera biltzen dituen plan bat egitea):
- Aurrekoaz gain, sustapen-programa garatzeko aholkularitza ere sartu ahal izango da, enpresatik kanpoko zerbitzuak kontratatuz.
Ez da dirulaguntzarik emango nekazaritzako, arrantzako eta elikagaigintzako produktuak sustatzeko eskumena duen sailaren stand bat dagoen azoketan edo Merkataritza, Industria eta Nabigazioko ganberetan edo enpresei kanpo-merkataritzan laguntza finantzarioa ematen dieten antzeko erakundeetan parte hartzeko, baldin eta azoka-gunea euskal enpresei eskaini bazaie.
Baztertze horrek ez die eragingo lehen aipatutako erakundeei espazio hori eskatu arren eskaeretan erantzun ezin izan zaien enpresei.
Diruz lagun daitezkeen kostuak
- Azoketan, zuzeneko misioetan, produktuen aurkezpenean, alderantzizko misioetan eta salmenta-puntuko ekintzetan parte hartzeko eta bertaratzeko joan-etorrien, mantenuaren eta ostatuaren gastuak. Maximoak, eremu geografikoaren arabera, honako hauek izango dira:
- Euskal Autonomia Erkidegoa eta Estatuko gainerako erkidegoak: 2.000 euro.
- Europa: 3.500 euro.
- América, África, Asia y Oceanía: 5.000 euro.
- Salmenta-puntuetako sustapenek edo zuzeneko misioek edo produktuaren aurkezpenak eragindako gastuak.
- Sustapen-programaren aholkularitzarako enpresa nazionalak edo atzerritarrak kontratatzearen ondoriozko gastuak.
Egun eta/edo merkatu desberdinetan egindako jarduera bera banaka zenbatuko da adierazitako gehieneko zenbateko hori aplikatzeko.
Laguntzaren zenbatekoa
Aurrekontu-ekitaldi bakoitzean proiektu bakoitzari esleitu beharreko zuzeneko laguntza honela gauzatuko da, diruz lagundu daitezkeen gastuen gainean:
- Laguntzaren % 50, honako kasu hauetakoren bat betetzen denean:
- Euskal Autonomia Erkidegoko jatorri- eta kalitate-bereizgarriak dituzten produktuak sustatzen dituzten enpresak.
- Lehengaien % 70 Euskal Autonomia Erkidegotik datozen produktuak sustatzen dituzten enpresak.
- % 30eko laguntza gainerako kasu guztietarako.
Onuradun bakoitzeko gehieneko zenbatekoa 20.000 eurokoa izango da banakako ekintzetarako, eta 50.000 eurokoa sustapen-programetarako.
Gauzatzeko Epea
Diruz lagunduko dira 2025eko ekitaldian gauzatutako proiektuak.
Justifikatzeko Epea
Gauzatutako gastuak justifikatzeko epea, beranduenez, 2026ko urtarrilaren 16a izango da.
Beste Dokumentu Batzuk
2025eko Deialdia: 2504031e.pdf