• Hasiera
  • Taldea
  • Zerbitzuak
    • Enpresa berrien sorrera
    • Enpresei zerbitzuak
    • Behatokia
  • Programak
  • Lea-Artibai
    • Lea-Artibai
    • Enpresa ehuna
    • Eskualde estrategia
  • Bezeroak
  • Kontaktua
  • Berriak
  • Dirulaguntzak
    • Industria & B2B dirulaguntzak
    • Txikizkako merkataritza dirulaguntzak
    • Turismoa dirulaguntzak
    • Ekintzailetza dirulaguntzak
    • Udalen dirulaguntzak
  • es
Denak ikusi
Gizarte-Ekonomiako Enpresetan Laguntza Teknikoa Emateko Dirulaguntzak 2025
Dirulaguntza mota:
Bestelako laguntzak
Eskatzeko epea:
2025/10/02 -

Agindu honen xedea da Eusko Jaurlaritzak, Ekonomia, Lan eta Enplegu Sailaren bitartez, kooperatiba-sozietateen eta lan-sozietateen kudeaketa hobetzera bideratutako laguntza teknikoa errazteko emango dituen laguntzen deialdia egitea 2025eko ekitaldirako, ondorengo oinarrietan jasotzen diren baldintzetan.

Erakunde onuradunak

Beren jarduera nagusiki Euskal Autonomia Erkidegoan garatzen duten erakundeek eskuratu ahal izango dituzte agindu honetan aurreikusitako laguntzak, baldintza hauetan:

  • Kooperatibak eta lan-sozietateak.
  • Gizarte Ekonomiako enpresen elkarteak.

Diruz lagundu daitezkeen jarduerak

Agindu honetan aurreikusitako laguntzak jarduera hauetakoren batetik zuzenean eratorritako gastuak finantzatzeko dirulaguntzatzat hartuko dira:

  • Urteko kudeaketa-plana edo aginte-taula integrala egitea eta ezartzea, enpresaren egitura ekonomiko-finantzarioa barne hartuta.
  • Berariazko aholkularitza kooperatiben eta lan-sozietateen merkataritza-kudeaketan.
  • Gerentziari laguntzeko zerbitzu espezializatuak kontratatzea, gerentzia- edo zuzendaritza-eginkizunak betetzeko.
  • Zailtasunak dituzten enpresak suspertzeko plantzat hartzen diren ekintzak egitea, enpresaren lehiakortasuna eta, hala badagokio, finantzaketa lortzeko aukera hobetzeko gomendio zehatzak barne.
  • Erakundeak antolaketa-eredu malguagoetara, kontziliazio-sistemetara eta pertsonak garatzeko sistemetara eraldatzeko tresna berriak ezartzea gizarte-ekonomiako erakundeetan.
  • Enpresak digitalizatzeko tresnak ezartzea.
  • Ingurumen-arloko hobekuntza-ekintzak ezartzea, enpresen jarduerak ingurumenean duen eragin negatiboa murrizteko.
  • Gizarte-ekonomiaren ordezkari diren erakunde gorenek beren erakunde elkartuei bermeak emateko beharrezkoa den aldez aurreko azterketa ekonomiko eta finantzarioa egitea.
  • Gizarte-ekonomiako enpresak sortzeko eta eraldatzeko pizgarriak kentzen dituzten oztopo juridikoak aztertzea.

Dirulaguntzaren ordainketa

Dirulaguntzak zatika ordainduko dira: % 60 2025eko aurrekontu-ekitaldiaren kontura eta gainerako % 40a 2026ko ekitaldiaren kontura.

Aholkularitza-erakundeak

Aholkularitza-erakundeek baldintza hauek bete beharko dituzte:

  • Jarduera, batez ere, Euskal Autonomia Erkidegoan egitea.
  • Enpresa-aholkularitzan zentratuta egotea.
  • Goi-mailako tituludunak izatea Euskadiko lantokietan, esperientzia egiaztatua dutenak, bereziki gizarte-ekonomiako enpresetan.
  • Lanaren ardura duen aholkulariak gutxienez hiru urte eman beharko ditu aholkularitza-enpresan.
  • Aholkulariek eta/edo aholkularitza-enpresek ezin izango dute loturarik izan, ez akzio-loturarik, ez partaidetza-loturarik, ez zuzenean ez zeharka, laguntzak eskatzen dituzten erakundeekin.

Gauzatzeko epea

Ekintzak 2025. urtean hasi beharko dira eta, gehienez ere, 2026ko lehen hiruhilekoan amaituta egon beharko dute.

Justifikatzeko epea

Justifikazio-agiriak aurkezteko epea 3 hilabetekoa izango da, diruz lagundutako ekintzak amaitzen direnetik zenbatzen hasita, eta, nolanahi ere, 2026ko ekainaren 30a baino lehen.

Enpresaren tamaina
1 - >250
Sektore ekonomikoa
Industria sektorea
Industriari lotutako zerbitzuak
Handizkako merkataritza
Elikagaigintza
Eraikuntza
Garraioa
Erakundea
Eusko Jaurlaritza
Buletina ikusi
Gurekin hitzegitea gustatuko litzaizuke?
Xemein Etorbidea, 12-A
Lea-Artibai Berrikuntza Gunea
Markina Xemein (BIZKAIA)
946169172
kaixo@leartibaifundazioa.eus
© Leartibai Fundazioa 2025 | All Rights Reserved