• Hasiera
  • Taldea
  • Zerbitzuak
    • Enpresa berrien sorrera
    • Enpresei zerbitzuak
    • Behatokia
  • Programak
  • Lea-Artibai
    • Lea-Artibai
    • Enpresa ehuna
    • Eskualde estrategia
  • Bezeroak
  • Kontaktua
  • Berriak
  • Dirulaguntzak
    • Industria & B2B dirulaguntzak
    • Txikizkako merkataritza dirulaguntzak
    • Turismoa dirulaguntzak
    • Ekintzailetza dirulaguntzak
    • Udalen dirulaguntzak
  • es
Denak ikusi
Prestakuntza Ekintza Estrategikoak Egiteko Laguntzak 2025
Dirulaguntza mota:
Kontratazioa/ formazioa
Eskatzeko epea:
2025/11/04 - 2025/11/21
Araudia:
Minimis

Oinarri hauen helburua da Euskal Autonomia Erkidegoko enpresek programatutako prestakuntza-ekintzak (prestakuntza-ekintza estrategikoak) garatzeko laguntza ekonomikoak arautzea, langileen gaitasunak eta kualifikazioak hobetzeko 2025ean eta 2026an.

Erakunde onuradunak

Enpresek eta enpresa-taldeek jaso ahal izango dituzte laguntzak (35 langile edo gehiago badituzte), deialdi honetan jasotako baldintzetan, eta langileek prestakuntza-ekintzetan parte hartu ahal izango dute.

Diruz lagun daitezkeen jarduerak

Prestakuntza-ekintzatzat hartzen da enpresaren prestakuntza-proiektuan (prestakuntza-plana) kokatutako irakatsi eta ikasteko prozesua, parte-hartzaile guztientzat komunak diren helburu, eduki eta iraupen sistematizatuekin.

Oro har, prestakuntza-ekintzek, banakakoek zein taldekoek, gutxienez 6 orduko iraupena izango dute parte-hartzaile bakoitzeko, eta gehienez 270 ordukoa. Prestakuntza-ekintzak ezin izango dira, inola ere, egunean 8 ordutik gora eman.

Prestakuntza-ekintzak modalitate hauetakoren batean eman beharko dira: aurrez aurre, teleprestakuntzan edo mistoan.

Laguntzen zenbatekoa

Laguntzaren gehieneko ehunekoa % 90ekoa izango da, eta gutxienekoa % 60koa, aurkeztutako espediente bakoitzak lortutako puntuazioaren arabera.

Laguntzak ordaintzea

Dirulaguntza bi zatitan ordainduko da, honela:

  • Lehenengo ordainketa, dirulaguntza osoaren % 50ekoa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoak lehenengo prestakuntza-ekintzaren hasierako jakinarazpena jasotzen duenean.
  • Bigarren ordainketa, dirulaguntzaren gainerakoa, justifikazio-memoria Lanbide-Euskal Zerbitzu Publikoan aurkeztean eta dagokion azken likidazioa onartzean.

Gauzatzeko epea

2025eko urtarrilaren 1etik 2026ko ekainaren 30era bitartean egiten diren prestakuntza-ekintzak finantzatu ahal izango dira. Nolanahi ere, prestakuntza-ekintzetako bat, gutxienez, 2025eko ekitaldian hasi beharko da.

Justifikatzeko epea

Emandako laguntza 2026ko uztailaren 31 baino lehen justifikatu beharko da.

Enpresaren tamaina
35 - >250
Sektore ekonomikoa
Industriari lotutako zerbitzuak
Handizkako merkataritza
Elikagaigintza
Eraikuntza
Garraioa
Erakundea
Eusko Jaurlaritza
Buletina ikusi
Gurekin hitzegitea gustatuko litzaizuke?
Xemein Etorbidea, 12-A
Lea-Artibai Berrikuntza Gunea
Markina Xemein (BIZKAIA)
946169172
kaixo@leartibaifundazioa.eus
© Leartibai Fundazioa 2025 | All Rights Reserved