Pilotu programaren helburua da nazioarteko inbertsio publikoko proiektu pilotuen diseinuan eta gauzatzean parte hartu nahi duten Euskal Autonomia Erkidegoko enpresei laguntzea eta nazioartekotze-prozesuan garapen iraunkorra sustatzea.
Erakunde onuradunak
Honako hauek jaso ahal izango dituzte oinarri hauetan jasotako laguntzak:
- Euskal Autonomia Erkidegoan kokatuta dauden edo ekoizpen-instalazioak dituzten enpresak, baldin eta oinarri hauek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu aurretik eratu badira. Enpresa handiak, mikroenpresak eta enpresa txiki eta ertainak (ETEak) aurkeztu ahal izango dira.
- Nazioarteko Inbertsio Publikoko Proiektu Pilotu bat izatea, eskala txikian egin beharreko egiteko moduak, metodologiak edo proposamen berritzaileak probatzeko balio duena, eta, hala badagokio, bolumen handiagoko proiektuetan lortutako esperientziatik abiatuta erreplikagarriak izan daitezkeenak.
Diruz lagun daitezkeen gastuak
Diruz lagundu daitezkeen gastutzat hartuko dira honako hauek:
- Proiektura bideratutako langileen zuzeneko kostuak.
- Egitura-kostuak. Zeharkako kostu gisa zenbatuko dira diruz lagundu daitezkeen langileen zuzeneko kostuen % 15.
- Proiektuarekin zuzenean lotutako materialen eta horniduren kostuak.
- Proiektua garatzeko bakarrik erabiltzen diren kanpo-aholkularitzaren kostuak.
- Proiektuaren jarduerarekin lotutako bidaiak.
- Makineria eta/edo osagaiak garraiatzearen eta instalatzearen kostuak.
- Ziurtapen-kostuak proiektua amaitzean.
Laguntzen zenbatekoa
Diruz lagundu beharreko proiektuaren zenbateko osoa ezin da 250.000 eurotik gorakoa izan, eta proiektua garatzeko eskumena duen edo haren kudeaketa eskatzailearekin akordioa sinatzen duen erakundeari esleitzen dion atzerriko erakunde publikoak gutxienez kostuaren % 49 jarri beharko du.
Enpresa onuradunentzako laguntzak onartutako aurrekontuaren % 51raino irits daitezke, eta gehieneko dirulaguntza 50.000 eurokoa izango da.
Laguntzen ordainketa
SPRIk ordainketa bakar baten bidez ordainduko dizkio dirulaguntzak erakunde onuradunari, likidazio-eskabidea eta eskatutako justifikazio-agiriak aurkeztu ondoren.
Gauzatzeko epea
Laguntza emateko ebazpena eman eta gehienez ere hamabi (12) hilabeteko epean egindako gastuek izango dute laguntza jasotzeko aukera.
Justifikatzeko epea
Erakunde onuradunaren legezko ordezkariak sinatu beharko du justifikazio-dokumentazioa, proiektua amaitu eta bi (2) hilabetera arte.