Deialdiaren helburua da 0 eta 3 urte bitarteko haurrentzako haur-eskolen titular diren Euskal Autonomia Erkidegoko udalei dirulaguntzak ematea.
Erakunde onuradunak
EAEn zero eta hiru urte bitarteko haurrentzako haur-eskolak arautzen dituen abenduaren 17ko 297/2002 Dekretua indarrean sartu aurretik sortutako haur-eskolen titularrak diren EAEko udalak, eta Gizarte Urgazpenerako Institutu Nazionalak bere garaian transferitutako haur-eskolen titularrak diren udalak, betiere eskabideak aurkezteko epearen hasieran Haurreskolak Partzuergoan elkartu ez badira.
Diruz lagun daitezkeen jarduerak
Dirulaguntzak zero eta hiru urte bitarteko haurrentzako udal-titulartasuneko haur-eskolen mantentze-kostuak finantzatzeko emango dira.
Plazaren zenbatekoa
Haur bakoitzeko moduluak, tarteka, honako hauek izango dira:
Laguntzaren ordainketa
Dirulaguntza bi epetan ordainduko da:
- Lehenengoa, % 30ekoa, hamabigarren oinarrian aipatzen den hitzarmena sinatu ondoren ordainduko da.
- Bigarren ordainketa, gainerako % 70a, dirulaguntzaren onuradunak 2025-2026 ikasturteari dagozkion gastuen eta diru-sarreren frogagiriak bidali ondoren egingo da.
Gauzatzeko epea
2025-2026 ikasturtean egindako gastuak izango dira hautagarriak.
Justifikatzeko epea
Justifikazioa aurkezteko epea 2026ko uztailaren 1etik 31ra bitartekoa izango da, eta Hezkuntza Saileko Ikastetxe eta Plangintza Zuzendaritzan aurkeztuko da.