Dirulaguntzen programa honen bidez, Bizkaiko enpresek lehiatzeko, berritzeko eta teknologikoki aurreratuak diren inbertsioak egiteko duten gaitasuna handitzeko helburua lortu nahi da, beren ingurunean modu jasangarri eta integratuan.
Dirulaguntzaren onuradunak
Egoitza soziala eta fiskala Bizkaiko Lurralde Historikoan duten 5 eta 100 langile arteko ETEak, sektore hauetakoak badira: industria, eraikuntza, garraioa, industriarekin lotutako zerbitzuak, turismoa eta handizkako merkataritza.
Dirulaguntza jaso dezakeen egitatea
- Produktu edo zerbitzu berriak diseinatzea edo garatzea, edo lehendik daudenen prestazioetan funtsezko hobekuntzak egitea, merkatuan sartzeko.
- Negozio-eredua eraldatzea, balio erantsi handiagoko elementuak saltzera bideratzeko, «serbitizazioa» barne, hau da, produktua saltzetik produktua + zerbitzua binomiora egindako bilakaera.
- Merkatu berrietara irekitzeko berrikuntza eta produktuak eta zerbitzuak merkaturatzeko bide berriak sortzea.
- Ekoizpen-prozesuetan berrikuntzak sartzea edo prozesuen etaparen batean funtsezko hobekuntzak egitea.
- Industria-enpresen produkzio-ekipamenduak modernizatzeko, hobetzeko eta handitzeko inbertsioak, enpresaren lehia-posizioa nabarmen hobetuko dutenak eta teknologikoki aurreratuak izango direnak.
- Pertsonen eta taldeen protagonismoan oinarritutako erakunde-eraldaketa, antolaketa-aldaketako prozesu baten bidez eta erakundea kudeatzeko moduetan oinarrituta, erakundeko pertsonek proiektu horien hausnarketa- eta praktikan jartze-prozesuetan parte-hartze zabala eta plurala izan dezaten.
- Europako, nazioarteko edo nazioko patenteen, baliagarritasun-ereduen edo nazioarteko edo nazioko diseinu komunitarioaren eskaerak atzerrian aurkeztea eta izapidetzea.
- Enpresak lehiakortasuna handitzeko tresna gisa nola eskuratzen diren aztertzeko aurretiazko azterlanak, baldin eta proiektuak berrikuntza badakarkio enpresari.
Diruz lagundu daitezkeen gastuak
- Ibilgetuan egindako inbertsioak:
- Aplikazio informatikoak
- Instalazio teknikoak
- Makineria
- Lanabesak
- Beste instalazio batzuk
- Informazioa prozesatzeko ekipoak
- Proiektura bideratutako langileen barne-gastuak
Laguntzen banakako zenbatekoa
Lortutako puntuazioaren arabera, laguntzaren gehieneko ehuneko bat aplikatuko da:
- Kanpoko gastuak: 35-60 puntu = % 30 eta < 60 puntu = % 40 artean
- Inbertsioa ibilgetuan: 35-60 puntu = % 8 eta < 60 puntu = % 15 artean
- Langileen barne-gastuak: 35-60 puntu = % 30 eta < 60 puntu = % 40 artean
Erakunde eskatzaile bakoitzak diruz lagundutako proiektu bakoitzean emandako laguntzak ez dira 120.000 eurotik gorakoak izango. Era berean, proiektu bakoitzean, 25.000 eurokoa izango da langileen barne-gastuetarako gehieneko laguntza.
6.000 eurotik beherako laguntzarik ez da emango.
Gauzatzeko epea
2025eko urtarrilaren 1etik 2027ko ekainaren 30era bitartean, biak barne.
Justifikatzeko epea
Hilabeteko (1) epea, diruz lagundutako jarduera edo proiektua gauzatzeko gehieneko epea amaitzen denetik kontatzen hasita, 2028/02/28 gehienez ere.
Dokumentazio gehiagarria
Oinarri arautzaileen laburpena eta 2026ko deialdia: I-72_eus.pdf