• Hasiera
  • Taldea
  • Zerbitzuak
    • Enpresa berrien sorrera
    • Enpresei zerbitzuak
    • Behatokia
  • Programak
  • Lea-Artibai
    • Lea-Artibai
    • Enpresa ehuna
    • Eskualde estrategia
  • Bezeroak
  • Kontaktua
  • Berriak
  • Dirulaguntzak
    • Industria & B2B dirulaguntzak
    • Txikizkako merkataritza dirulaguntzak
    • Turismoa dirulaguntzak
    • Ekintzailetza dirulaguntzak
    • Udalen dirulaguntzak
  • es
Denak ikusi
Euskadiko tokiko administrazio publikoaren jasangarritasun energetikoa hobetzeko azterketak eta auditoriak egiteko laguntzak 2026
Dirulaguntza mota:
Ingurumena eta efizientzia energetikoa
Eskatzeko epea:
2025/06/30 - 2028/10/17

Euskal Autonomia Erkidegoko instalazio eta eraikin publikoetan energia aurreztea eta efizientzia lortzea eta energia berriztagarriak erabiltzea helburu duten ekintzak identifikatu eta sustatzeko, Euskadiko tokiko administrazio publikoaren jasangarritasun energetikoa hobetzeko azterlanak eta auditoriak egiteko laguntza-programa hau argitaratu da.

Erakunde onuradunak

Kontzejuak, ermandadeak, administrazio-batzarrak eta lurralde-eremu txikiagoko beste toki-erakunde batzuk; udalerriak; udalerrien mankomunitateak, Arabako lurralde historikoko koadrilak eta beste toki-erakunde batzuk, toki-araubidearen oinarrizko legerian eta Euskadiko toki-erakundeei buruzko 2/2016 Legean ezarritakoaren arabera; toki-erakunde horiei lotutako edo haien mendeko organismo publikoak; paragrafo honetan aurreikusitako erakundeen partaidetza zuzena edo zeharkakoa % 50etik gorakoa duten udal-enpresa publikoak; fundazioek, baldin eta fundazio-patronatua toki-erakunde bat badute edo haien patronatua toki-erakundearen ordezkariek eratzen badute; partzuergoak, bai eta gainerako erakunde instrumentalak ere, tokiko kapital publikoz nagusiki partaidetuak, edo posizio nagusia toki-erakunde batena badute.

Diruz lagundu daitezkeen jarduerak

Dirulaguntza jaso dezaketen jarduerak deialdiaren I. eranskinean zerrendatutakoak izango dira, eskatzaileek EAEko lurraldean egindakoak eta Euskadiko tokiko administrazio publikoaren jasangarritasun energetikoa hobetzeko azterlanak eta auditoretzak egitea helburu dutenak, zehazki:

  • Kanpoko argiteria publikoaren auditoretza energetikoak.
  • Eraikinen eta energia-instalazioen energia-auditoretzak.
  • 5.000 biztanletik beherako udalerrietarako eta beste toki-erakunde batzuetarako energia-eraginkortasuneko planak.
  • 5.000 biztanletik beherako udalerrietarako eta beste toki-erakunde batzuetarako mugikortasun iraunkorreko planak.
  • Bideragarritasun-azterlanak eta jasangarritasun energetikoko proiektuak egitea.

Laguntzen zenbatekoa

Deskribatutako jarduketek diruz lagundu daitekeen kostuaren % 80ko laguntza izango dute 2023/2831 Erregelamenduaren ondorioetarako enpresatzat hartzen ez diren onuradunentzat.

Diruz lagun daitekeen “Bideragarritasun-azterlanak eta jasangarritasun energetikoko proiektuak egitea” jarduketaren berariazko kasuan, gehienez 15.000 €-ko kostua ezartzen da azterlan bakoitzeko, eta diruz lagun daitekeen kostuaren % 50eko laguntza-ehunekoa.

Gauzatzeko eta justifikatzeko epea

Programa hau argitaratu baino lehenagoko jarduerak onartuko dira, baldin eta 2024ko abenduaren 31 baino geroago hasi badira. Hasitzat joko da kontratistarekin sinatutako kontratua egun horretakoa edo geroagokoa izatea, eta jarduera gauzatu, fakturatu eta ordaintzea gehienez 12 hilabeteko epean egin eta justifikatzea, laguntza emateko ebazpena jakinarazten den egunetik zenbatzen hasita, eta, nolanahi ere, gehienez ere 2028ko abenduaren 31 baino lehen.

Udalerriaren tamaina
< 5000 biztanle
> 5000 biztanle
Erakundea
Eusko Jaurlaritza
Udalerriaren kokapena
Kostaldea
Landa eremua
Buletina ikusi
Gurekin hitzegitea gustatuko litzaizuke?
Xemein Etorbidea, 12-A
Lea-Artibai Berrikuntza Gunea
Markina Xemein (BIZKAIA)
946169172
kaixo@leartibaifundazioa.eus
© Leartibai Fundazioa 2026 | All Rights Reserved