• Hasiera
  • Taldea
  • Zerbitzuak
    • Enpresa berrien sorrera
    • Enpresei zerbitzuak
    • Behatokia
  • Programak
  • Lea-Artibai
    • Lea-Artibai
    • Enpresa ehuna
    • Eskualde estrategia
  • Bezeroak
  • Kontaktua
  • Berriak
  • Dirulaguntzak
    • Industria & B2B dirulaguntzak
    • Txikizkako merkataritza dirulaguntzak
    • Turismoa dirulaguntzak
    • Ekintzailetza dirulaguntzak
    • Udalen dirulaguntzak
  • es
Denak ikusi
«Fast Track Innobideak» Laguntza-Programa 2026
Dirulaguntza mota:
Berrikuntza eta lehiakortasuna
Eskatzeko epea:
2026/03/03 - 2026/04/30

Oinarri hauen xedea da Euskal Autonomia Erkidegoan kokatutako industriako ETEetan eta produktu-prozesu industrialei lotutako zerbitzuetan produktuaren eta/edo prozesuaren berrikuntza sustatzeko laguntza-programa bat arautzea eta horretarako deialdia egitea, bi ildoren bidez:

  • 1. lerroa: Berrikuntza-proiektuak egitea Euskadi 2030 Industria Planean estrategikotzat jotako sektoreetan.
  • 2. lerroa: berrikuntza sustatzeko funtsezko ekintza osagarriak egitea, BDIHko (Basque Digital Innovation Hub) eragileek eskainitako laguntza teknikoko jarduerak barne, baita kudeaketa aurreratuko ekintzak ere.

Erakunde onuradunak

Honako baldintza hauek betetzen dituzten pertsona juridikoek jaso ahal izango dituzte laguntzak:

  • Izan bitez ETEak, Batzordearen 2003ko maiatzaren 6ko 2003/361 EE Gomendioaren arabera.
  • Euskal Autonomia Erkidegoan industria-jarduerarako edo produktuari edo industria-prozesuari lotutako zerbitzuetarako zentro bat izatea.
  • Euskadiko Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren dagokion epigrafean alta emanda badaude.
  • 2. lerroan, berrikuntza sustatzen duten kudeaketa aurreratuko ekintzei dagokienez – Kudeabide –, gutxienez 50 enpleguko plantilla izan beharko dute, batez beste, dirulaguntzaren eskaera aurkeztu aurreko 12 hilabeteetan.

Diruz lagundu daitezkeen jarduerak

Hauek izango dira diruz lagundu daitezkeen jarduerak:

  • 1. lerroa, Euskadi 2030 Industria Planean estrategikotzat ezarritako sektoreetan kokatutako berrikuntza-proiektuak egitea:
    • Garapena TRL altuetan (7 eta 9 arteko TRLak), produktu eta prozesurako.
    • Produktu eta prozesurako teknologiak sartzea.
    • Negozio-prozesuetan metodologiak txertatzea.
    • Metodo berriak edo lehendik dauden metodoen erabilera edo konbinazio berriak onartu, integratu eta erabiltzeko proiektuak.
    • Negozio-eredu berriak diseinatzera eta abian jartzera bideratutako proiektuak, enpresak gaur egun edo etorkizunean saltzen dituen produktu eta zerbitzu nagusiak sortzea eta hobetzea ahalbidetuko dutenak, bere helburu estrategikoak lortzeko.
  • 2. lerroa: berrikuntza sustatzeko funtsezko ekintza osagarriak egitea, BDIHko eragileek eskainitako laguntza teknikoko jarduerak barne, bai eta kudeaketa aurreratuko ekintzak – Kudeabide.
    • BDIHko eragileek eskainitako laguntza teknikoko jarduketak, teknologia digital eta jasangarriak xurgatzeko gaitasuna areagotzeko ekintza-plan bat egiteko eta/edo teknologia hauetara bideratutako kontzeptu-proba bat egiteko aukera ematen dutenak:
      • Robotika malgua eta kolaboratiboa.
      • Fabrikazio gehigarria.
      • Material aurreratuak.
      • Zibersegurtasuna.
      • Adimen artifiziala.
      • Makina adimendunak eta konektatuak.
      • Gailu medikoak eta osasun digitala.
      • Sare elektriko digitalak.
    • Berrikuntza – Kudeabide sustatzen duten kudeaketa aurreratuko ekintzak, kudeaketa-ereduaren arabera enpresaren aurrerapena errazten duten kudeaketa-metodologiak eta -tresnak aplikatu eta ezartzera bideratuak, gutxienez honako eremu hauetako batean:
      • Estrategia: beharrezko informazio estrategikoa izateko eta hausnarketa-prozesu parte-hartzaileak egiteko proiektuak.
      • Bezeroak: bezeroekiko harremanak eta balio-katearen elementu guztien eraginkortasuna sustatzen dituzten proiektuak.
      • Pertsonak: hautaketa-prozesuak hobetzera bideratutako proiektuak, ezagutzaren, gaitasunen eta lidergo-gaitasunaren ordainketa eta garapena, enpresa-estrategiarekin lerrokatuta.
      • Gizartea: konpainiaren gizarte-lana bere gaitasunekin bat etorriz egitera bideratutako proiektuak, eta, era berean, ingurumenaren iraunkortasunari laguntzen dioten neurriak bultzatzea.
      • Berrikuntza: berritzeko helburuak eta estrategia definitzera bideratutako proiektuak.
      • Emaitzak: bezeroengan, gizartean dauden pertsonengan eta berrikuntzan emaitza estrategikoak neurtu, ebaluatu eta kontrolatzeko mekanismoak sortzea ahalbidetzen duten proiektuak.

Gastu hautagarriak

1. linearen kasuan, honako hauek:

  • Langile-kostuak.
  • Tresnen eta ekipoen kostuak, proiekturako erabilitako neurrian eta aldian.
  • Kanpo-iturrien lizentziaren bidez eskuratutako edo lortutako patenteen kostuak.
  • Gastu orokorrak eta ustiapeneko beste gastu gehigarri batzuk, materialen, horniduren eta antzeko produktuen kostuak barne.
  • Berrikuntzarako aholkularitza- eta laguntza-zerbitzuen kostuak.
  • Ezagutzak ikertzeko eta zabaltzeko erakunde batetik edo enpresa handi batetik goi-mailako kualifikazioa duten langileak zerbitzu-eginkizunetan bidaltzeko kostuak.
  • Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko eragileak azpikontratatzearen kostuak.

2. linearen kasuan, honako hauek:

  • BDIHko agenteek eskainitako laguntza teknikoko jarduketen kasuan:
    • Langile-kostuak.
    • Berrikuntzarako aholkularitza- eta laguntza zerbitzuen kostuak.
  • Kudeaketa aurreratuko ekintzen kasuan – Kudeabide:
    • Berrikuntzarako aholkularitza- eta laguntza-zerbitzuen kostuak, 651/2014 Erregelamenduaren 28.2 artikuluaren c) apartatuaren arabera.

Lerroetako batean ere ez dira diruz lagunduko dirulaguntza kudeatzeko aholkularitza-gastuak.

1. lerroaren kasuan, proiektu batek dirulaguntza jaso ahal izateko, 50.000 euroko aurrekontua aurkeztu beharko da gutxienez.

2. lerroaren kasuan, proiektu batek dirulaguntza jaso ahal izateko, gutxienez 10.000 euroko aurrekontua aurkeztu beharko da.

Laguntzen zenbatekoa

1. lerroaren kasuan, dirulaguntzaren gehieneko zenbatekoa 250.000 eurokoa izango da onuradun eta deialdi bakoitzeko, aurkeztutako proiektu guztietarako.

2. lerroaren kasuan, dirulaguntzaren gehieneko zenbatekoa 30.000 eurokoa izango da onuradun eta deialdi bakoitzeko, aurkeztutako proiektu guztietarako.

Gauzatzeko epea

Diruz lagundu daitezkeen jarduerak laguntza-eskabidea elektronikoki aurkeztu ondoren hasi beharko dira gauzatzen, deialdiaren urte naturalaren barruan, eta gehienez ere 12 hilabeteko epean ezarri beharko dira, laguntza-eskaeran aitortutako proiektua hasten den egunetik zenbatzen hasita, eta, nolanahi ere, 2027ko uztailaren 30a baino lehen.

Justifikazio epea

Likidazio-eskaera aurkezteko epea bi hilabetekoa izango da, laguntza-eskaeran adierazitako proiektua gauzatzen amaitzen den egunetik zenbatzen hasita.

Enpresaren tamaina
1 - >250
Sektore ekonomikoa
Industria sektorea
Industriari lotutako zerbitzuak
Handizkako merkataritza
Elikagaigintza
Eraikuntza
Garraioa
Erakundea
Eusko Jaurlaritza
Buletina ikusi
Gurekin hitzegitea gustatuko litzaizuke?
Xemein Etorbidea, 12-A
Lea-Artibai Berrikuntza Gunea
Markina Xemein (BIZKAIA)
946169172
kaixo@leartibaifundazioa.eus
© Leartibai Fundazioa 2026 | All Rights Reserved