• Hasiera
  • Taldea
  • Zerbitzuak
    • Enpresa berrien sorrera
    • Enpresei zerbitzuak
    • Behatokia
  • Programak
  • Lea-Artibai
    • Lea-Artibai
    • Enpresa ehuna
    • Eskualde estrategia
  • Bezeroak
  • Kontaktua
  • Berriak
  • Dirulaguntzak
    • Industria & B2B dirulaguntzak
    • Txikizkako merkataritza dirulaguntzak
    • Turismoa dirulaguntzak
    • Ekintzailetza dirulaguntzak
    • Udalen dirulaguntzak
  • es
Denak ikusi
Innobideak-Kudeabide Programa 2026
Dirulaguntza mota:
Berrikuntza eta lehiakortasuna
Eskatzeko epea:
2026/04/01 - 2026/09/30
Araudia:
Minimis

Dirulaguntzen programa honen bidez, kudeaketa hobetzeko proiektuak babestu nahi dira, kudeaketa aurreratuko ereduarekin bat datozenak, Bizkaiko enpresen lehiakortasuna hobetzeko.

Dirulaguntzaren onuradunak

Laguntzen onuradun izan daitezke egoitza soziala eta fiskala Bizkaian duten enpresak, 5 eta 50 pertsona bitarteko plantilla dutenak eta jarduera industrian, eraikuntzan, garraioan, industriarekin lotutako zerbitzuetan, turismoan eta handizkako merkataritzan egiten dutenak.

Dirulaguntza jaso dezakeen egitatea

Dirulaguntza jaso dezakeen egitatetzat hartuko da erakunde eskatzailearen Kudeaketa Aurreratuko Ekintza Planean sartuta dauden Kontsolidazio Proiektuak (2B proiektuak) garatzea, baldin eta Kudeaketa Aurreratuko Kontraste Txostenean enpresak lehentasunez landu beharko lituzkeen kudeaketa-elementuetako bati erantzuten badiote.

Diruz lagundu daitezkeen kontsolidazio-proiektuek (2B) gutxienez honako eremu hauetako bat hobetzera bideratuta egon beharko dute:

  • Estrategia
  • Bezeroak
  • Pertsonak
  • Gizartea
  • Berrikuntza
  • Emaitzak

Diruz lagundu daitezkeen gastuak

Diruz lagundu daitezkeen gastutzat hartuko dira, indarrean dagoen araudiaren arabera behar bezala justifikatuak izanik, epe barruan gauzatu direnak, beharrezkoak direnak eta proiektuaren edo jardueraren izaerari eta garapen normalari erantzuten diotenak.

Laguntzen banakako zenbatekoa

Laguntzen zenbatekoa kalkulatzeko, diruz lagun daitekeen gastu-oinarriari % 70 aplikatuko zaio.

Kudeabide programaren deialdietan egungo ekitaldiaren aurreko hiru ekitaldietatik bitan diruz lagun daitekeen gastuaren % 60ko dirulaguntza lortu duten erakundeen kasuan, dirulaguntzaren zenbatekoa diruz lagun daitekeen gastuaren oinarriari % 50 aplikatuta lortuko da.

Erakunde eskatzaile bakoitzak diruz lagundutako proiektu bakoitzean emandako laguntzak ez dira 10.500 eurotik gorakoak izango. Zenbateko hori 7.500 eurora murriztuko da aplikatu beharreko dirulaguntzaren ehunekoa % 50 denean.

Gauzatzeko epea

Diruz lagundutako jarduerak edo proiektuak 2026ko urtarrilaren 1etik 2027ko urriaren 1era bitartean hasi eta amaitu beharko dira, biak barne.

Justifikatzeko epea

Diruz lagundutako jarduerak edo proiektuak hilabeteko (1) epean justifikatu beharko dira, jarduera edo proiektua egiteko gehieneko epea amaitzen denetik zenbatzen hasita.

Beste dokumentu interesgarri batzuk

Oinarri arautzaileen onarpenaren eta 2026ko deialdiaren laburpena: I-280_eus.pdf

Enpresaren tamaina
5 - 50
Sektore ekonomikoa
Industria sektorea
Industriari lotutako zerbitzuak
Handizkako merkataritza
Eraikuntza
Garraioa
Buletina ikusi
Gurekin hitzegitea gustatuko litzaizuke?
Xemein Etorbidea, 12-A
Lea-Artibai Berrikuntza Gunea
Markina Xemein (BIZKAIA)
946169172
kaixo@leartibaifundazioa.eus
© Leartibai Fundazioa 2026 | All Rights Reserved