Deialdi honen xedea da urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartutako Langileen Estatutuaren Legearen testu bateginaren 12.7 artikuluan aipatzen diren txanda-kontratuetarako dirulaguntzak arautzea.
Deialdi honetan aurreikusitako dirulaguntzak 2025eko urriaren 21etik aurrera Euskal Autonomia Erkidegoan kokatutako lantokietan zerbitzuak emateko sinatutako lan-kontratuei aplikatuko zaizkie.
Erakunde onuradunak
Deialdi honetan araututako dirulaguntzen onuradun izan daitezke pertsona fisiko edo juridikoak, banako enpresaburuak, ondasun-erkidegoak eta sozietate zibilak, bai eta bertan ezarritako baldintzetan txanda-kontratuak egiten dituzten elkarte eta fundazioak ere.
Diruz lagundu daitezkeen jarduerak
Diruz lagunduko dira lanaldi osoko eta mugagabeko txanda-kontratuak, edo iraupen jakinekoak, baldin eta, kasu horretan, kontratua amaitzean edo lehenago mugagabe bihurtzeko konpromisoa jasota badago.
Dirulaguntza jaso ahal izateko, errelebista gisa kontratatutako pertsonak jaso beharreko urteko ordainsari gordinak indarrean dagoen Lanbide arteko Gutxieneko Soldata (LGS) izan behar du gutxienez.
Txanda-kontratuak baldintza hauek betetzen dituzten pertsonekin sinatu behar dira:
- 30 urtetik beherakoak edo 45 urtetik gorakoak izatea.
- Honako egoera hauetakoren batean egotea:
- Kontratua hasi aurreko egunean langabezian egotea.
- Enpresarekin iraupen jakineko kontratu bat hitzartuta izatea.
Dirulaguntzen zenbatekoa
Txanda-hartzailearen kontratazioa, 4. artikuluan araututakoaren arabera, 8.400 euroko dirulaguntzarekin egingo da. Kopuru hori % 10 igoko da erreleboa hartzen duen pertsona emakumea bada.
Ordaintzeko modua
Deialdi honen babesean emandako dirulaguntzak honela ordainduko dira:
- % 60, eskaera baiesten den unean.
- Gainerako % 40a dirulaguntza eman zenetik urtebete igaro ondoren ordainduko da.
Aurkezteko epea
Dirulaguntzen eskabideak aurkezteko epea honako hau izango da:
- Deialdi hau EHAAn argitaratu aurretik hasitako kontratuak: hiru hilabete, argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
- Deialdia EHAAn argitaratu ondoren edo egun berean hasitako kontratuak: hiru hilabete, txanda-kontratua hasten den egunetik zenbatzen hasita.
Edonola ere, eskabideak aurkezteko azken eguna 2026ko urriaren 20a izango da.
Justifikatzeko epea
Dirulaguntza urtebeteko epean justifikatuko da, ematen den egunetik zenbatzen hasita.
Beste dokumentu interesgarri batzuk
Akatsen zuzenketa: 2602557e.pdf