• Hasiera
  • Taldea
  • Zerbitzuak
    • Ekintzailetza
    • Industria Lehiakortasuna
    • Tokiko Merkataritza
    • Talentua eta Enplegua
    • Turismoa
    • Toki Garapena
  • Programak
  • Kontaktua
  • Berriak
  • Dirulaguntzak
    • Industria & B2B dirulaguntzak
    • Txikizkako merkataritza dirulaguntzak
    • Turismoa dirulaguntzak
    • Ekintzailetza dirulaguntzak
    • Udalen dirulaguntzak
  • es
Denak ikusi
Lehiatu Sustapena Programa 2026
Dirulaguntza mota:
Nazioartekotzea
Eskatzeko epea:
2026/06/20 - 2026/07/20
Araudia:
Minimis

Oinarri hauen xedea da Euskal Autonomia Erkidegotik kanpoko merkatuetan nekazaritza-, elikagai-, arrantza- eta basogintza-produktuak sustatzeko 2026ko ekitaldiko laguntzen oinarri arautzaileak ezartzea, «Lehiatu Sustapena Programa».

Pertsona onuradunak

Onuradunak nekazaritza-, elikagai-, arrantza- eta basogintza-sektoreetakoak izango dira, lehenengo transformaziora arte.

Onuradunek talde hauetakoren batean egon beharko dute:

  • Jarduera nagusia Euskadin garatzen duten pertsona fisiko edo juridiko pribatuak, nortasun juridiko propioa dutenak (mikroenpresa, enpresa txikia, enpresa ertaina eta enpresa handia).
  • Euskal Autonomia Erkidegoko Kontseilu Arautzaileak.
  • Jarduera nagusia Euskal Autonomia Erkidegoan garatzen duten esportazio-partzuergoak.

Diruz lagundu daitezkeen jarduerak

  • Erakusketari gisa parte hartzea Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo egiten diren eta izaera profesionala eta nazioartekoa duten azoka edo azoka komertzialetan.
  • Azoketara joatea, hau da, pertsona edo enpresa eskatzaileak Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo egiten diren eta izaera profesionala eta nazioartekoa duten azoketara egindako bisitetara.
  • Zuzeneko misioak eta produktuak Estatutik kanpoko merkatuetan aurkeztea enpresa eskatzailearen produktuak aurkezteko eta/edo dastatzeko ekintza bat da, merkataritza-harremanak areagotzeko eta produktuak kanpo-merkatu horretara esportatzeko.
  • Alderantzizko misioak: atzerriko erosleak edo preskripzio-emaileak gonbidatzea enpresak beren ekoizpen-establezimenduetan bisita ditzaten, Euskal Autonomia Erkidegoan bakarrik.
  • Estatutik kanpoko merkatuetako salmenta-puntuetan sustapen-jarduera zehatz eta espezifikoak, deialdiaren urtean zehar gauzatuak, hau da, produktuaren publizitatea eta dastatzea, kontsumitzailearen aintzatespena lortzeko.
  • Katalogoak, ikus-entzunezko materialak, webguneak eta hedabideetako publizitatea, gutxienez atzerriko hizkuntza batean enpresaren irudiari eta produktuei buruzko dibulgazio-materialak egiteko.

Ez da dirulaguntzarik emango Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren, Merkataritza, Industria eta Nabigazio Ganberen edo enpresei kanpo-merkataritzaren arloan finantza-laguntza ematen dieten antzeko erakundeen stand bat duten azoketan parte hartzeko, betiere azoka-gunea euskal enpresei eskaini bazaie.

Diruz lagundu daitezkeen kostuak

  • Azoketan, zuzeneko misioetan, produktuen aurkezpenetan, alderantzizko misioetan eta salmenta-puntuko jardueretan parte hartzeko joan-etorrien, mantenuaren eta ostatuaren gastuak.
  • Azoketan erakustoki gisa parte hartzearen edo azoketara joatearen gastuak.
    Aretoak eta ikus-entzunezko baliabideak alokatzeko gastuak.
  • Salmenta-puntuetako sustapenetatik, alderantzizko misioetatik edo produktuen aurkezpenetatik eratorritako gastuak.
  • Gutxienez atzerriko hizkuntza batean egindako katalogoak, ikus-entzunezko materialak eta web-orriak egiteko gastuak.

Laguntzaren gehieneko zenbatekoa onuradun bakoitzeko

  • Laguntzaren % 50, honako kasu hauetakoren bat betetzen denean:
    • Diruz lagundu daitezkeen jarduerak onuradunetako edozeinek egitea, enpresa handi gisa sailkatutakoek izan ezik, Euskal Autonomia Erkidegoko jatorri- eta kalitate-bereizgarriak dituzten produktuak sustatzen dituen jarduera baten bidez.
    • Diruz lagundu daitezkeen jarduerak onuradunetako edozeinek egitea, enpresa handi gisa sailkatutakoek izan ezik, Euskal Autonomia Erkidegoan gutxienez % 70eko lehengaia duten produktuak sustatzen dituen jarduera baten bidez.
  • % 30eko laguntza gainerako kasu guztietarako.

Jarduera bakoitzeko diruz lagundu daitekeen gastuaren gehieneko muga 10.000 eurokoa izango da, eta onuradun bakoitzeko laguntzaren gehieneko zenbatekoa 50.000 eurokoa izango da.

Laguntzen ordainketa

Ordainketak zuzenean egingo zaizkie onuradunei, aldez aurretik justifikatuta. Laguntzen ordainketa-aurrerakinik ez da emango.

Gauzatzeko epea

2026ko urtarrilaren 1etik 2026ko urriaren 31ra arte.

Justifikatzeko epea

Gauzatutako gastuak justifikatzeko epea, beranduenez, 2026ko azaroaren 10a izango da.

Enpresaren tamaina
1 - 250
Sektore ekonomikoa
Elikagaigintza
Erakundea
Eusko Jaurlaritza
Buletina ikusi
Gurekin hitzegitea gustatuko litzaizuke?
Xemein Etorbidea, 12-A
Lea-Artibai Berrikuntza Gunea
Markina Xemein (BIZKAIA)
946169172
kaixo@leartibaifundazioa.eus
© Leartibai Fundazioa 2026 | All Rights Reserved