• Hasiera
  • Taldea
  • Zerbitzuak
    • Ekintzailetza
    • Industria Lehiakortasuna
    • Tokiko Merkataritza
    • Talentua eta Enplegua
    • Turismoa
    • Toki Garapena
  • Programak
  • Kontaktua
  • Berriak
  • Dirulaguntzak
    • Industria & B2B dirulaguntzak
    • Txikizkako merkataritza dirulaguntzak
    • Turismoa dirulaguntzak
    • Ekintzailetza dirulaguntzak
    • Udalen dirulaguntzak
  • es
Denak ikusi
Dibertsifika Programa 2026
Dirulaguntza mota:
Inbertsioetarako laguntzak
Eskatzeko epea:
2026/06/27 - 2026/07/30

Diruz lagunduko dira Euskal Autonomia Erkidegoan lehiakortasuna eta hazkundea hobetzea dakarten inbertsio produktiboak, honako jarduera hauen bidez:

  • Enpresaren jarduera negozio-lerro, produktu, zerbitzu eta merkatu berrietara dibertsifikatzera bideratutako inbertsio produktiboak.
  • Enpresaren produktibitatearen eta lehiakortasunaren hazkundea eta hobekuntza bultzatzen duten inbertsio produktiboak.

Erakunde onuradunak

Enpresa txiki eta ertainek (ETE) eskuratu ahal izango dituzte agindu honetan jasotako dirulaguntzak, baldin eta industria-produktuarekin eta -prozesuarekin lotutako zerbitzuak ematen badituzte, logistika-zerbitzuak barne, eta garraioa kanpo, baldin eta laguntzaren xede diren inbertsioak EAEn badaude.

ETEek gutxienez 200.000,00 euroko inbertsio onartua egin beharko dute.

Laguntza jaso dezakeen inbertsioa

  • 203 Jabetza industriala eta patenteak
  • 206 Aplikazio informatikoak
  • 210 Lurrak eta ondasun naturalak
  • 211 Eraikuntzak
  • 212 Instalazio teknikoak
  • 213 Makineria
  • 214 Tresneria
  • 215 Beste instalazio batzuk
  • 217 Informazioa prozesatzeko ekipoak

Dirulaguntzen intentsitatea

Enpresa-tipologiaren arabera:

  • Enpresa txikiak: +%20
    Enpresa ertaina: +%10

Laguntzaren ordainketa

Lehenengo ordainketa, aldez aurretik, emandako dirulaguntzaren zenbatekoaren % 21,15ekoa izango da, eta laguntza onartu ondoren egingo da, edo, dirulaguntza emateko ebazpena jakinarazi eta 15 eguneko epean, berariaz uko egiten ez bazaio.

Gainerako ordainketak enpresa onuradunak laguntzaren justifikazioa bete ondoren egingo dira.

Gauzatzeko epea

Diruz lagunduko dira 2026ko ekitaldian eskabidea egin ondoren hasten diren inbertsioak, 2027ko abenduaren 31ra arte gehienez ere.

Justifikatzeko epea

Diruz lagundutako jarduerak egin izanaren azken justifikazioa 2028ko otsailaren 28a baino lehen egin beharko da.

Enpresaren tamaina
1 - 250
Sektore ekonomikoa
Industria sektorea
Industriari lotutako zerbitzuak
Handizkako merkataritza
Erakundea
SPRI-Enpresa Garapenerako Euskal Agentzia
Eusko Jaurlaritza
Buletina ikusi
Gurekin hitzegitea gustatuko litzaizuke?
Xemein Etorbidea, 12-A
Lea-Artibai Berrikuntza Gunea
Markina Xemein (BIZKAIA)
946169172
kaixo@leartibaifundazioa.eus
© Leartibai Fundazioa 2026 | All Rights Reserved