• Hasiera
  • Taldea
  • Zerbitzuak
    • Ekintzailetza
    • Industria Lehiakortasuna
    • Tokiko Merkataritza
    • Talentua eta Enplegua
    • Turismoa
    • Toki Garapena
  • Programak
  • Kontaktua
  • Berriak
  • Dirulaguntzak
    • Industria & B2B dirulaguntzak
    • Txikizkako merkataritza dirulaguntzak
    • Turismoa dirulaguntzak
    • Ekintzailetza dirulaguntzak
    • Udalen dirulaguntzak
  • es
Denak ikusi
7.000 biztanletik beherako udalerrientzako dirulaguntzak, emakumeen eta gizonen berdintasuna sustatzeko jardueretarako 2026
Dirulaguntza mota:
Bestelako laguntzak
Eskatzeko epea:
2026/09/01 - 2026/09/30

Foru dekretu honen xedea Bizkaiko Lurralde Historikoko 7.000 biztanletik beherako zuzenbidezko udalerrientzako eta mankomunitateentzako laguntzak arautzea da, emakumeen eta gizonen berdintasuna sustatzeko jarduketetarako.

Erakunde onuradunak

7.000 biztanletik beherako zuzenbidezko udalerriek eta Bizkaiko Lurralde Historikoko mankomunitateek eskuratu ahal izango dituzte dekretu honetan jasotako dirulaguntzak.

Diruz lagundu daitezkeen jarduerak

  • Emakumeen ahalduntze pertsonalerako, kolektiborako, sozialerako eta/edo politikorako proiektuak: parte hartzeko prozesuak, emakumeen egiturak edo sareak sortzea eta/edo indartzea, etab.
  • Berdintasun-politikak zeharkako bihurtzeko proiektuak, bereziki, aurrekontuetan genero-ikuspegia txertatzen duten proiektuak.
  • Gizon eta mutil gazteekin lan egiteko proiektuak.
  • Aisialdi eta jai-guneetan genero-ikuspegia txertatzeko proiektuak.
  • Emakumeen aurkako indarkeria matxistarekin lotutako proiektuak.
  • Haurrekin egiten diren jardueretan genero-ikuspegia txertatzen duten proiektuak.
  • Desberdintasun-egoerei buruzko azterlanak edo diagnostikoak egitea udalerrian, bereziki sektore-eremuetan (jaiak, kultura, kirola, aisia, etab.).
  • Zainketen eremuan genero-ikuspegia txertatzen duten proiektuak.
  • Udalerrian berdintasun-sektore estrategikoetan prozesu eraldatzaileak sortzen dituzten proiektuak (zainketen banaketa, landa-eremua, adineko emakumeak eta bakardadea, zahartzea, hirigintza eta joan-etorriak…).

Diruz lagundu daitezkeen kontzeptuak

Diruz lagundu daitezkeen gastutzat hartuko dira diruz lagundutako proiektuaren izaerari zalantzarik gabe erantzuten diotenak, ezarritako epean egiten direnak, indarrean dagoen araudiaren arabera justifikatzen direnak eta justifikazio-aldia amaitu baino lehen benetan ordaintzen direnak.

Gauzatzeko epea

Proiektuak 2027ko urtarrilaren 1etik 2027ko abenduaren 31ra bitartean egin beharko dira.

Justifikatzeko epea

Justifikatzeko gehieneko epea 2028ko urtarrilaren 31 izango da.

Udalerriaren tamaina
< 5000 biztanle
> 5000 biztanle
Erakundea
Eusko Jaurlaritza
Udalerriaren kokapena
Kostaldea
Landa eremua
Buletina ikusi
Gurekin hitzegitea gustatuko litzaizuke?
Xemein Etorbidea, 12-A
Lea-Artibai Berrikuntza Gunea
Markina Xemein (BIZKAIA)
946169172
kaixo@leartibaifundazioa.eus
© Leartibai Fundazioa 2026 | All Rights Reserved