Agindu honen xedea da Eusko Jaurlaritzak, Ekonomia, Lan eta Enplegu Sailaren bitartez, Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuko gizarte-ekonomiako enpresen eta erakundeen elkarte-egiturak sendotzeko emango dituen laguntzetarako deialdia egitea 2026ko ekitaldirako.
Erakunde Onuradunak
Laguntza hauetara aurkeztu ahal izango dira nortasun juridiko propioa duten erakunde elkartuak, interes komunen ordezkaritza eta defentsarako eratuak eta beren jarduera nagusiki Euskal Autonomia Erkidegoan garatzen dutenak, honako talde hauetako batekoak badira:
- Lan-sozietateak eta lan elkartuko kooperatibak.
- Lan elkartukoak ez diren kooperatibak, izaera konfederaleko erakunde elkartuak eta Gizarte Ekonomiako erakundeen integrazio-erakundeak.
- Ekonomia solidarioko erakunde elkartuak eta ekimen sozialeko enplegu-zentro berezien elkarteak.
- Gutxienez bi urteko antzinatasuna duten langile autonomoen sektorearteko erakundeak.
Era berean, kooperatiben defentsa eta sustapena helburu duten erakunde elkartuak eta gehienbat Gizarte Ekonomiako erakundez osatutako ekonomia solidarioko egitura elkartuak ere laguntza hauetara aurkeztu ahal izango dira.
Diruz lagundu daitezkeen jarduketak
Laguntzak deialdian aurreikusitako erakunde elkartuen mantentze- eta sendotze-lanetarako egitura-gastuak finantzatzera bideratuko dira, 2026. urtean egindakoak, erakunde bakoitzari legeek eta estatutuek esleitutako helburuak betetzeko.
Diruz lagundu daitezkeen gastuak
Honako egitura-gastu hauek izango dira diruz lagungarriak:
- Erakunde elkartuaren zerbitzura dauden langileen gastuak.
- Funtzionamendu-gastuak, zuzendaritza-kontseiluetara eta batzordeetara joateagatik sortutakoak eta erakunde ordezkariei ordaindutako kuotak barne.
- Erakunde-partaidetzako organoetan parte hartzeagatik sortutako asistentzia- eta ordezkaritza-gastuak.
- Egituraren jarduera arruntarekin lotutako kanpo-gastuak (txosten juridikoak, auditoriak, marken babesa eta abar).
- Erakundearen jabetzako immobilizatuaren amortizazioak.
Laguntzen Zenbatekoa
- Lan-sozietateen eta lan elkartuko kooperatiben erakunde elkartuak.
-
- 7 € lehenengo 5.000 bazkide langile bakoitzeko.
- 6 € 5.001 eta 10.000 arteko bazkide langile bakoitzeko.
- 5 € 10.001. bazkidetik aurrera bazkide langile bakoitzeko.
- 90 € ordezkatutako enpresa bakoitzeko.
- Gainera, erakunde-partaidetzako organoetan benetako asistentzia eta parte-hartzea sustatzeko, gehienez 70.000 €-ko laguntza espezifikoa emango da; saio bakoitza 8.750 €-tan baloratuko da.
- Laguntzak ezingo du inola ere aurreikusitako gastuen %50 gainditu, ezta ordezkaritza txikiena duen erakundeari emandako laguntzaren hirukoitza ere.
-
- Lan elkartukoak ez diren kooperatibak, erakunde konfederalak, ekonomia solidarioko erakundeak, ekimen sozialeko enplegu-zentro bereziak eta langile autonomoen sektorearteko erakundeak.
- Onartutako plangintzan aurreikusitako gastuen %50 finantzatuko da, erakunde eskatzaile bakoitzeko gehienez 50.000 €-ko mugarekin.
Gauzatze Epea
2026 urtean egindako egitura-gastuak izango dira diruz lagungarriak.
Justifikazio Epea
Justifikazio-dokumentazioa diruz lagundutako jarduketak amaitu eta 3 hilabeteko epean aurkeztu beharko da, eta, edonola ere, 2027ko uztailaren 31 baino lehen.
Intereseko beste xehetasun batzuk
- Laguntzak lehiaketa ez den norgehiagoka-prozeduraren bidez emango dira.
- Dirulaguntzak helburu bererako emandako beste laguntza batzuekin bateragarriak dira, baldin eta diruz lagundutako jardueraren kostu osoa gainditzen ez bada.
- Laguntzaren ordainketa zatika egingo da: %75 2026an eta gainerako %25 2027an, gastuak behar bezala justifikatu ondoren.
- Ebazpena agindua indarrean sartu eta gehienez sei hilabeteko epean jakinarazi beharko da.