Iraila 2022
Leartibai Fundazioak Lanbidek finantzatutako ENPRESA-IDEIAK GARATZEKO LAGUNTZAK eta ENPRESA-PROIEKTU BERRIAK MARTXAN JARTZEKO LAGUNTZAK programak jarriko ditu abian urrian zehar, Lea-Artibaiko ekintzaileentzat.
ENPRESA-IDEIAK GARATZEKO LAGUNTZAK
Negozio-ideia bat izanik, edozein jarduera-adarretan aztertu eta garatu nahi duten ekintzaileek jaso ahal izango dute laguntza hau, arduraldi esklusiboko erregimenean, Leartibai Fundazioaren ikuskaritzapean eta tutoretzapean. Programa honek bi hilabeteko iraupena izango du eta 1.300 euro arteko dirulaguntza jasoko du.
ENPRESA-PROIEKTU BERRIAK MARTXAN JARTZEKO LAGUNTZAK
Enpresa edo negozio berri bat ezartzeko enpresa-bideragarritasuneko plan bat duten (edo egiten hasi diren) ekintzaileek laguntza hau jaso ahal izango dute, baldin eta arduraldi esklusiboko erregimenean badaude eta aholkularitza- eta laguntza-prozesuan badaude enpresa-ezarpenean. Programa honek 3 hilabeteko iraupena izango du, eta, honen ondoren, ekintzaileek alta eman beharko dute EJZn (Ekonomia Jardueren Gaineko Zerga) prozesua amaitu eta gehienez ere 3 hilabeteko epean. Kasu honetan, laguntzaren zenbatekoa 1.950 euro artekoa izango da.
Bi laguntzen kasuan, onuradunek EAEn erroldatuta egon beharko dute eta benetan bizi beharko dute bertan, eta arduraldi esklusiboaren baldintza bete beharko dute (baldin eta programa garatzen den bitartean lanaldiaren % 30 baino gehiago edo 27 egun baino gehiago lanaldi osoan lan egiten ez badute). Gainera, aurreko urtean ezin izan dira alta emanda egon EJZn, ezta Langile Autonomoen Araubide Berezian ere, eta aurreko ekitaldietan ere ezin izan dira bi programa horietako bakar baten onuradun izan.
Bi laguntzetan izena emateko epea urriaren 5ean amaituko da. Informazio gehiago: