• Hasiera
  • Taldea
  • Zerbitzuak
    • Enpresa berrien sorrera
    • Enpresei zerbitzuak
    • Behatokia
  • Programak
  • Lea-Artibai
    • Lea-Artibai
    • Enpresa ehuna
    • Eskualde estrategia
  • Bezeroak
  • Kontaktua
  • Berriak
  • Dirulaguntzak
    • Industria & B2B dirulaguntzak
    • Txikizkako merkataritza dirulaguntzak
    • Turismoa dirulaguntzak
    • Ekintzailetza dirulaguntzak
    • Udalen dirulaguntzak
  • es
Denak ikusi
Ekonomiaren zenbait sektoretan energia berriztagarri termikoen instalazioak ezartzearekin lotutako pizgarrien programa
Dirulaguntza mota:
Ingurumena eta efizientzia energetikoa ,  Bestelako laguntzak
Eskatzeko epea:
2022/03/24 - 2023/12/31

Deialdia 2 pizgarri-programaz osatuta dago: batetik, industria-sektorean, nekazaritza eta abeltzaintzaren sektorean, zerbitzu-sektorean edo ekonomiaren beste sektore batzuetan, bizitegiena barne, energia berriztagarri termikoen instalazioak egiteko; eta, bestetik, sektore publikoko bizitegitarako ez diren eraikin, establezimendu eta azpiegituretan energia berriztagarri termikoen instalazioak egiteko.

 

Entitate onuradunak:

1. pizgarri-programaren barruan, subjektu hauek izango dira laguntzen azken hartzaileak, merkatuan ondasunak edo zerbitzuak eskaintzeko jarduera ekonomikoren bat egiten badute:

  • Pertsona fisikoak.
  • Pertsona juridikoak.
  • Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen 2.2 artikuluak hizpide dituen administrazio publikoetako edozeinetako sektore publiko instituzionaleko edozein entitate, baita irabazi-asmorik gabeko erakunde pribatuak edo zuzenbide pribatuko entitateak ere.
  • Aurreko hiru puntuetako figuretako edozeinetako talde, elkarte, partzuergo zein beste edozein kolaborazio modutako erakundeak, nortasun juridikoarekin edo gabe.

2. pizgarri-programarako, subjektu hauek izango dira laguntzen azken hartzaileak, merkatuan ondasunak edo zerbitzuak eskaintzeko jarduera ekonomikorik egiten ez badute:

  • Toki-araubidearen oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 3. artikuluan xedatzen diren lurralde-mailako toki-erakundeak edo tokiko zein tokiaz gaindiko beste edozein entitate, aurrekoez bestelakoa dena, legez eratuta dagoena eta nortasun juridiko propioa daukana.
  • Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen 2.2 artikuluak hizpide dituen administrazio publikoetako edozeinetako sektore publiko instituzionaleko edozein entitate, baita irabazi-asmorik gabeko erakunde pribatuak edo zuzenbide pribatuko entitateak ere.
  • Aurreko puntuko figuretako edozeinetako talde, elkarte, partzuergo zein beste edozein kolaborazio modutako erakundeak, nortasun juridikoarekin edo gabe.
Udalerriaren tamaina
< 5000 biztanle
> 5000 biztanle
Erakundea
Eusko Jaurlaritza
Udalerriaren kokapena
Kostaldea
Buletina ikusi
Gurekin hitzegitea gustatuko litzaizuke?
Xemein Etorbidea, 12-A
Lea-Artibai Berrikuntza Gunea
Markina Xemein (BIZKAIA)
946169172
kaixo@leartibaifundazioa.eus
© Leartibai Fundazioa 2025 | All Rights Reserved