• Hasiera
  • Taldea
  • Zerbitzuak
    • Enpresa berrien sorrera
    • Enpresei zerbitzuak
    • Behatokia
  • Programak
  • Lea-Artibai
    • Lea-Artibai
    • Enpresa ehuna
    • Eskualde estrategia
  • Bezeroak
  • Kontaktua
  • Berriak
  • Dirulaguntzak
    • Industria & B2B dirulaguntzak
    • Txikizkako merkataritza dirulaguntzak
    • Turismoa dirulaguntzak
    • Ekintzailetza dirulaguntzak
    • Udalen dirulaguntzak
  • es
Denak ikusi
Toki-erakundeek Euskal Autonomia Erkidegoko EGF Plus 2021-2027 programaren esparruan gazteak kontratatzeko dirulaguntzak_2023
Dirulaguntza mota:
Kontratazioa/ formazioa
Eskatzeko epea:
2022/06/23 - 2023/09/29

Deialdi honen xedea da Euskal Autonomia Erkidegoko toki-erakundeei Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan eta Gazteen Bermeko Sisteman izena emanda dauden gazte langabeak kontratatzeagatik emango zaizkien laguntzen oinarriak ezartzea eta laguntza horiek arautzea, lanbide-eskarmentua eskuratu eta gazte horien enplegagarritasuna sustatzeko neurriak baitira kontratazioak.

Erakunde onuradunak:

Euskal Autonomia Erkidegoko mankomunitateak, koadrilak eta udalerriak edo haien mendeko nortasun juridikoa duten toki-garapeneko agentziak

Diruz lagun daitezkeen jarduerak:

1. – Deialdi honen babesean, dirulaguntza jaso ahal izango dute 5. artikuluan aurreikusitako baldintzak betetzen dituzten gazteekin egindako lan-kontratuek.
Kontratazio horiek toki-eremutik sustatuko dira, eta zuzenean egingo dituzte dirulaguntzaren onuradun diren udalek, mankomunitateek, koadrilek edo toki-garapenerako agentziek.
Edonola ere, enplegu-eskaintzak Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak kudeatu beharko ditu.

2. – Kontratazioek baldintza hauek bete beharko dituzte:
a) Toki-eremuko onura publikoko edo gizarte-intereseko jarduerekin lotuta egotea.
b) Erakundeetako egiturazko zereginetan diharduten langileak ordezkatzea ez dakartenak.
c) Toki-erakundeek ezin izango dute kontratatu toki-erakundeek 2022ko ekitaldirako Euskadiko FSE Plus 20212027 Programaren esparruan gazteak kontratatzeko laguntzen deialdietan edo 2022ko ekitaldirako enplegua sustatzeko tokiko ekintzetan erakunde berak jada kontratatu duen pertsonarik.
d) Kontratuen iraupena 8 edo 12 hilabetekoa izango da, eta enplegu-politika aktiboen programei lotutako kontratuen formularekin formalizatuko dira.
e) Kontratuak lanaldi osokoak izango dira.
f) Kontratatutako pertsonak bete beharreko lanpostuak bere kualifikazio-mailaren araberakoa izan behar du.
g) Gehienez ere 70 kontratu lagunduko dira diruz erakunde onuradun bakoitzeko.

3. – Dirulaguntzatik kanpo geratzen dira Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak egindako edozein deialditan diruz lagundutako jarduerei lotuta egin daitezkeen lan-kontratuak.

4- Kontratuak bi hilabeteko epean hasi beharko dira, emakidaren ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita, ezinbesteko kasuetan edo behar bezala justifikatutako arrazoiengatik izan ezik, eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak atzerapena baimendu beharko du. Nolanahi ere, kontratuak hasteko epea 2023ko azaroaren 30ean amaituko da.

 

Diruz lagundu daitezkeen gastuak
Gazteak kontratatzeagatik, diruz lagundu daitezkeen gastuak soldata-kostuak dira, kontzeptu guztiengatiko Gizarte Segurantzako kotizazioa barne.

Aurreko paragrafoan aurreikusitako gastu-kontzeptu guztiengatik eman beharreko dirulaguntzaren zenbatekoa kalkulatzeko, honako hauek hartuko dira kontuan: kontratatuko diren pertsonen kopuruari buruz aurkeztutako kontratazio-planean jasotako aurreikuspenak, horietako bakoitzaren kontratazio-hilabeteak eta, eskatutako kualifikazio-mailaren arabera, aplikatu beharreko hurrengo modulua:

  • lizentziatura, ingeniaritza, arkitektura, unibertsitate-masterra:
    • Kontratatutako pertsona bakoitzeko modulua, 12 hilabeteko kontratazioa (eurotan):
    • Kontratatutako pertsona bakoitzeko modulua, 8 hilabeteko kontratazioa (eurotan): 26.106,38
  • unibertsitate-gradua, unibertsitate-diplomatura, ingeniaritza teknikoa, arkitektura teknikoa:
    • Kontratatutako pertsona bakoitzeko modulua, 12 hilabeteko kontratazioa (eurotan):
    • Kontratatutako pertsona bakoitzeko modulua, kontratazioko 8 hilabete (eurotan):
  • Goi-mailako edo erdi-mailako heziketa-zikloak, Batxilergoa:
    • Kontratatutako pertsona bakoitzeko modulua, 12 hilabeteko kontratazioa (eurotan): 29.135,31 euro
    • Kontratatutako pertsona bakoitzeko modulua, 8 hilabeteko kontratazioa (eurotan): 19.423,54
  • Oinarrizko Lanbide Heziketa, profesionaltasun-ziurtagiriak, DBHn graduatua:
    • Kontratatutako pertsona bakoitzeko modulua, 12 hilabeteko kontratazioa (eurotan): 26.419,77
    • Kontratatutako pertsona bakoitzeko modulua, 8 hilabeteko kontratazioa (eurotan): 17.613,18
  • Eskolatze-ziurtagiria, kualifikatu gabeak
    • Kontratatutako pertsona bakoitzeko modulua, 12 hilabeteko kontratazioa (eurotan): 22.636,69 euro
    • Kontratatutako pertsona bakoitzeko modulua, 8 hilabeteko kontratazioa (eurotan): 15.091,1
Udalerriaren tamaina
< 5000 biztanle
> 5000 biztanle
Erakundea
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak
Udalerriaren kokapena
Kostaldea
Landa eremua
Buletina ikusi
Gurekin hitzegitea gustatuko litzaizuke?
Xemein Etorbidea, 12-A
Lea-Artibai Berrikuntza Gunea
Markina Xemein (BIZKAIA)
946169172
kaixo@leartibaifundazioa.eus
© Leartibai Fundazioa 2025 | All Rights Reserved