
Ebazpen honen xedea da Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeak emango dituen dirulaguntzen deialdia egitea eta dirulaguntza horiek arautzea, 2023ko ekitaldian langile autonomoen artean Laneko Arriskuen Prebentzioaren arloko prestakuntza sustatzera bideratutako jarduerak garatzeko.
ENTITATE ONURADUNAK:
Langile autonomoen elkarte profesionalak, erakunde sindikalak eta irabazi-asmorik gabeko erakundeak.
DIRUZ LAGUNDUTAKO JARDUERAK
Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunaren eta 2023ko azaroaren 30aren artean garatu diren prestakuntza-jarduera guztiak kontuan hartuko dira,
eta nahitaez bideratu beharko dira Autonomoen Araubide Berezian alta emanda dauden langile
autonomoen artean laneko arriskuen prebentzioaren gaineko prestakuntza sustatzera, betiere langile horien jarduera profesionalaren helbidea Euskal Autonomia Erkidegoan badago.
Diruz lagun daitezkeen jarduerak aurrez aurre edo online saioetan eman ahalko dira.
Prestakuntza-jarduera hauek gutxienez 10 irakastordu eta gehienez 30 irakastorduko ikastaroe–
tan egin beharko dira.
DIRUZ LAGUNDUTAKO GASTUAK:
- Irakastordu-gastuak
- Ikastaroaren kudeaketari dagozkion gastuak
DIRUZ LAGUNDUTAKOAREN ZENBATEKOA:
Gehienez 325 euroko dirulaguntza emango da prestatutako ikasle bakoitzeko, baina horrela kalkulatutako zenbatekoa (325 euro x ikastaroan prestatutako ikasleak) ezingo da izan ikastaroaren ordu kopurua bider 160 euro eginda ateratzen den emaitza baino altuagoa (160 euro x ikastaroaren ordu kopurua).
Inskripzio-epea irekita dagoen bitartean, erakunde eskatzaile bakoitzak eskabide bat baino
gehiago aurkeztu ahal izango du, erakunde eskatzaile bakoitzari emandako laguntzen guztizkoa
20.000 euro izan arte.