Xedea:
Agindu honen xedea da turismo-jarduera egokitu, berreskuratu eta berrabiarazteko laguntza-programaren deialdia egitea.
Euskal Autonomia Erkidegoan tokiko garapena erraztuko duten turismo-negozio berriak sortzea bultzatuko da, bai eta euskal turismo-enpresen lehiakortasuna hobetzera bideratutako jarduerak ere, berrikuntza teknologikoa bultzatuz, turismo-eskaintza hobetu eta optimizatuz eta/edo turismo seguru, iraunkor, arduratsu eta irisgarri baterantz egokituz, betiere honako laguntza-ildo hauetan sartzen badira:
– Turismo-negozio berriak sortzeko ekintzailetza.
– Turismo-enpresen lehiakortasuna hobetzea.
Onuradunak:
Pertsona fisiko eta juridikoak, bai eta ondasun-erkidegoak eta sozietate zibilak ere, Euskal Autonomia Erkidegoan turismo-jarduera gauzatzeko legez eska daitezkeen baldintzak betetzen badituzte:
a) ostatu-enpresa turistikoak,
b) bitartekaritzako turismo-enpresak,
c) jatetxe-arloko enpresak,
d) turismo-garraioko enpresak,
e) turismo aktiboko enpresak,
f) kongresuen antolatzaile profesionalak (OPCak),
g) turismo-gidak,
h) autokarabanentzako harrera-eremu berezien titularrak.
Diruz lagun daitezkeen jarduerak:
a) Negozio turistiko berriak sortzeko ekintzailetza, I. eranskinean garatzen direnak.
b) Turismo-enpresen lehiakortasuna hobetzea. Horien ezaugarriak II. eranskinean garatzen dira:
– Enpresa-berrikuntza eta turismo-zerbitzuen berrikuntza, konponbide teknologikoen bidez.
– Enpresen turismo-eskaintza hobetzea eta optimizatzea.
– Eskaintza turismo seguru, iraunkor, arduratsu eta irisgarri batera egokitzea.
2. – Bi lerroak baztertzaileak dira.
3. – Laguntzaren xede diren inbertsioak EAEn kokatu beharko dira.
Laguntzen zenbatekoa:
1. – I. eranskinean jasotako negozio berriak sortzeko ekintzailetzari buruzko proiektuetarako gehieneko dirulaguntza diruz lagun daitekeen gastuaren % 40koa izango da, 18.000 eurora arte.
2. – II. eranskinean jasotako turismo-enpresen lehiakortasuna hobetzeko proiektuetarako gehieneko dirulaguntza diruz lagundu daitekeen gastuaren % 30 izango da, 15.000 eurora arte.