“Konpetentzia digital profesionalak” laguntza-programa _2023

Dirulaguntza mota:
Eraldaketa digitala
Eskatzeko epea:
2023/06/09 - 2023/11/30
Araudia:
Minimis
Oinarri hauen helburua da Euskal Autonomia Erkidegoko enpresetan «Konpetentzia Digital Profesionalen» Ikanos Sistema ezartzeko proiektuak bultzatzeko gauzazko laguntzak emateko baldintzak zehaztea, enpresaren lehiakortasuna eta pertsonen garapen profesionala hobetzeko.
Programa honen xede den gauzazko laguntza enpresa onuradunari aholkularitza espezializatu eta indibidualizatua ematea izango da, diruz lagundutako proiektua gauzatzeko, hau da, «Konpetentzia Digital Profesionalen» Ikanos sistema ezartzeko.
ERAKUNDE ONURADUNAK
- Enpresa-jarduera egiten duten pertsona fisikoak eta juridikoak, enpresaren tamaina edozein dela ere
- Ezin izango dute deialdiko dirulaguntzarik eskuratu nortasun juridiko propioa duten erakundeek, administrazio publikoen mendekoek edo horien errudunak direnek.
DIRUZ LAGUN DAITEZKEEN JARDUERAK
- Diruz lagundu ahal izango da enpresa onuradunari aholkularitza espezializatu eta indibidualizatua ematea, «Enpresa onuradunaren plantillako 27 langileren gaitasun digitalen diagnostikoa eta ebaluazioa ezartzeko proiektuak, enpresan identifikatzen diren lanbide-profiletan oinarrituta eta Ikanos ereduaren arabera» egiteko.
- Proiektuek DIGCOMP eredu europarraren arabera garatutako Gaitasun Digitalen Ikanos metodologia erabili beharko dute.
- Proiektuak gauzatzeko gehieneko epea 6 hilabetekoa izango da, ebazpena ematen den egunetik zenbatzen hasita. Epe hori beste 6 hilabetez luzatu ahal izango da.
- Enpresa bakoitzak konpetentzia digital profesionalen proiektu bakarra egin ahal izango du deialdi honen kontura.
LAGUNTZAREN MODALITATEA ETA ZENBATEKOA
- Laguntzaren zenbatekoa kalkulatzeko, Konpetentzia Digital Profesionalen diagnostiko bakoitzaren gauzatze-zenbatekoari dagokion 300 euroko zenbatekoa enpresa eskatzailearen plantillako pertsona-kopuruaz biderkatuko da.
- Emandako gauzazko laguntzaren gehieneko zenbatekoa 8.100 eurokoa izango da, zergak kanpo
LAGUNTZA EMATEKO PROZEDURA
- Laguntzak behar bezala jasotako eskabideen ondoz ondoko konkurrentzia-prozedura baten bidez emango dira. Ildo horretatik, banan-banan eta ordenan ebatziko dira, eskaera oinarrietan eskatutako dokumentazio guztiarekin osatu den unearen arabera.
BATERAGARRITASUNA
- Bateraezina da beste laguntza batzuekin
AURKEZTEKO EPEA
- Laguntza-eskabideak aurkezteko epea oinarri hauek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean hasiko da, eta 2023ko azaroaren 30ean amaituko. Hala ere, eskatzaileei emango zaien laguntza teknikoa 2023ko azaroaren 30eko 15: 00etan amaituko da (Espainiako penintsulako ordua).
Enpresaren tamaina
1 - >250
Sektore ekonomikoa
Industria sektorea
Industriari lotutako zerbitzuak
Handizkako merkataritza
Elikagaigintza
Eraikuntza
Garraioa
Kultura eta sormen industriak
Gizarte ekonomiako enpresak
Erakundea
SPRI-Enpresa Garapenerako Euskal Agentzia
Eusko Jaurlaritza