
Onuradun izan daitezke ETE izaera duten enpresak, Espainian nortasun juridiko propioa dutenak eta legez eratuta eta dagokion erregistroan behar bezala inskribatuta daudenak.
Aholkularitza espezializatu eta pertsonalizatuaren helburua enpresaren diagnostiko eta analisi bat eskaintzea da, enpresaren hazkunde-eremu potentzialak detektatzeko eta Hazkunde Plan bat egiteko. Plan horretan, berrikuntzan, giza baliabideetan, eragiketetan, digitalizazioan, marketinean eta merkaturatzean eta finantzetan hobetzeko ekintza zehatzak proposatuko dira. Plan horrek enpresak landu beharreko ildo estrategikoak jasoko ditu, eta enpresa onuradunak garatu eta ezartzeko proposatutako ekintza bakoitza abian jartzeko ibilbide-orria zehaztuko du.
Erakunde onuradunak laguntza-programa bat jasoko du, aholkularitzako 50 ordukoa, eta lau eta bost hilabete arteko iraupena izango du ETE onuradun bakoitzarentzat. Etapa hauek aurreikusten dira:
- Enpresaren barne-diagnostikoa eta -analisia.
- Hazkunde-plan bat egitea.
- Talde-tailerra eta zerbitzuaren prestazioa ixtea.
Deialdi honetarako gastua, gehienez, HAMABOST MILIOI BEDERATZIEHUN ETA LAUROGEITA HAMAR MILA EUROKOA (15.990.000,00 €) izango da, eta EOI Fundazioak jarriko du, Berreskurapen, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren kargura.
Eskabideak aurkezteko epea 2023ko irailaren 5ean hasiko da, eta deialdian ezarritako aurrekontu-kreditua agortu arte egongo da zabalik.