
Programa honen helburua da euskal industriari Basque Digital Innovation Hub (BDIH) eta Europako zenbait Digital Innovation Hubs (DIHs) esperimentazio- eta testatze-azpiegituren erabilerarako sarbidea, konexioa eta laguntza teknikoa emango dion zubi-plan bat aurrera eramatea.
Helburu hau BDIHko edo aukeratutako nazioarteko DIHko eragileek eskainitako laguntza tekniko baten bidez gauzatuko da, zenbait nodok eskaintzen dituzten teknologia digitalak eta jasangarriak xurgatzeko gaitasuna areagotzeko aukera emango duen ekintza-plan bat edo kontzeptu proba
bat egiteko. Hauek dira aipatutako nodo horiek: Robotika malgu eta kolaboratiboa, Fabrikazio gehigarria, Material aurreratuak, Zibersegurtasuna, Makina adimendun eta konektatuak, Sare elektriko digitalak eta Gailu medikoak eta osasun digitala, lehen aipatu ditugun azpiegituretan gauzatzekoak.
Ekintza horiek emaitzara irekitako metodologia bati jarraituz gauzatuko dira, enpresek aukera izan dezaten zentroek zer-nolako laguntza ematen dieten erabakitzeko; era horretan, eskaintzen diren aktibo eta zerbitzuen nahiz enpresen eta haien beharrizanen arteko egokitzapena hobea izango da.
Diruz lagundu daitezkeen jarduerak eta gauzatzeko epea
Diruz lagundu daitezkeen jardueratzat hartuko dira industria arloko enpresek eta produktu-prozesu industrialekin lotutako zerbitzuak eskaintzen dituzten enpresek gidatutako laguntza teknikoa emateko proiektuak, honako hauetarako aukera ematen badute:
- Teknologia digitalak eta jasangarriak xurgatzeko gaitasuna areagotzen duen ekintza-plan bat egitea, eta/edo
- Horien kontzeptu-proba bat egitea.
Proiektu horien gauzatzea 2023ko abenduaren 20a baino lehen amaitu behar da. Proiektuak, halabeharrez, honako teknologia hauek txertatzeko kontzeptu-proba bat diseinatzera bideratuta egongo dira:
- Robotika Malgua
- Fabrikazio Gehigarria
- Zibersegurtasuna
- Makina Adimendunak eta Konektatuak
- Material Aurreratuak
- Sare Elektriko Digitalak
- Gailu Medikoak eta Osasun Digitala
Gastu Hautagarriak
Gastu hautagarritzat hartuko dira ondorengo kontzeptu hauek, aurreko puntu batean deskribatutako diruz lagundu daitezkeen jarduerekin lotuak:
- Aurkeztutako proiektuaren alorrean aditua den eta proiektu horren exekuzioan parte hartu duen BDIHaren kontratazio-gastuak (erakunde onuradunak hautatuko du).
- Aurkeztutako proiektuaren alorrean aditua den eta proiektu horren exekuzioan parte hartu duen Europako DIHaren kontratazio-gastuak (erakunde onuradunak hautatuko du)
- Erakunde eskatzaileko langileen bidaia-gastuak (Europako DHI baten aktiboak erabiltzen direnean soilik).
Laguntzen Modalitatea eta Zenbatekoa
Deialdi honen xede diren laguntzak dirulaguntza gisa emango dira, honako ehuneko hauetan, onartutako gastu hautagarriak aintzat hartuta:
- Gastu hautagarrien % 80 diruz laguntzea, gehieneko zenbateko hauekin:
- 12.000 euro proiektua BDIHko eragile batekin lankidetzan gauzatuz gero.
- 20.000 euro proiektua BDIHko eragile batekin baino gehiagorekin lankidetzan gauzatuz gero.
- 15.000 euro proiektua Europako DIH batekin eginez gero, proiektuko 12.000 euroko eta bidaietarako 3.000 euroko muga partzialekin.