• Hasiera
  • Taldea
  • Zerbitzuak
    • Enpresa berrien sorrera
    • Enpresei zerbitzuak
    • Behatokia
  • Programak
  • Lea-Artibai
    • Lea-Artibai
    • Enpresa ehuna
    • Eskualde estrategia
  • Bezeroak
  • Kontaktua
  • Berriak
  • Dirulaguntzak
    • Industria & B2B dirulaguntzak
    • Txikizkako merkataritza dirulaguntzak
    • Turismoa dirulaguntzak
    • Ekintzailetza dirulaguntzak
    • Udalen dirulaguntzak
  • es
Denak ikusi
BIKAINTEK Programa 2023
Dirulaguntza mota:
Kontratazioa/ formazioa
Eskatzeko epea:
2023/03/04 - 2023/04/25

Agindu honek I+G proiektuak garatzeko laguntzak arautzea du helburu. Laguntza horien bidez, doktore-titulua duten ikertzaileak kontratatu, eta industria-doktoregoak egingo dira, Euskal Autonomia Erkidegoko enpresetan, EAEn ekoizpen-instalazioren bat duten enpresetan edo Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko eragileetan. Hala, EAEko ekoizpen-sarearen lehiakortasuna areagotu ahalko da, talentua kontratatuz.

Diruz Lagundu Daitezkeen Jarduerak

Honako jarduera hauek lagunduko dira diruz:

  • Doktore-titulua duten ikertzaileen kontratazioa, entitate onuradunek garatuko dituzten I+G
    proiektuetan lan egiteko.
  • Industria-doktoregaiak prestatzea, 2030eko ZTBParen lehentasun estrategikoekin lerratutako
    industria-ikerketako proiektu batean parte har dezaten, zeina haien doktorego-tesiaren esparrua
    izango baita.

Erakunde Onuradunen Betekizunak

Erakunde onuradunek baldintza hauek bete beharko dituzte:

  • Ekoizpen-zentro bat edukitzea Euskal Autonomia Erkidegoan, non garatuko baita dirulagun-
    tza jasoko duen jarduera
  • gasunarekin eta Gizarte Segurantzarekin dituen betebeharrak egunean edukitzea, baita
    dirulaguntzak itzultzeko obligazioen ordainketak ere
  •  Jabetza industrialari eta intelektualari buruzko araudia betetzea.
  • Dirulaguntza edo laguntza publikoak eskuratzea eragozten duen zehapen administratibo-
    rik edo penalik ez izatea, ezta horretarako legezko inolako debekurik ere, sexu-bereizkeriagatiko
    debekuak barnean izanik, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko
    Legearen Testu Bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren
    50.5 artikuluan ezarritako xedatutakoarekin bat.
  • Ezin izango dira agindu honetan araututako dirulaguntzen onuradun izan Dirulaguntzei
    buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13.2 artikuluan aurreikusitako egoeretan dau-
    den pertsonak edo erakundeak, Europar Batasuneko Batzordeak laguntza bat legez kanpokotzat
    edo merkatu erkidearekin bateraezintzat jo eta gero xedatzeko dagoen berreskuratzeko agindu
    baten eraginpean daudenak, ez eta krisialdian dauden enpresak ere; krisialdian dauden enpresa
    ez finantzarioak salbatzeko eta berregituratzeko estatuko laguntzei buruzko jarraibideetan eman-
    dako definizioarekin bat eginez (C249 EBAO, 2014-07-31koa).
  • Ezin izango dira laguntza hauen onuradun izan armak egiten, merkaturatzen eta finantza-
    tzen diharduten entitateak, Herrialde Txirotuekiko Justizia eta Elkartasunerako Gutunari buruzko
    abenduaren 28ko 14/2007 Legean ezarritakoari jarraikiz.
  • Laguntza hauen onuradun izateko baldintzei eskabidea aurkezten denetik eta dirulaguntza-
    ren indarraldi osoan eutsi beharko zaie.

Kontratatuek Bete Beharreko Baldintzak

Kontratatuek honako baldintza hauek bete beharko dituzte:

  • Doktore-graduaren jabe izatea eskabidea aurkezten den unean. Doktore-titulua atzerriko unibertsitate batean lortu bada, Espainiako unibertsitate-sisteman duen baliokidetasun ziurtagiria aurkeztu beharko da.
  • Eskaera aurkeztu aurretik, laguntza eskatzen duen erakundearekin lan-harremanik ez izatea, ezta harekin akzio- edo sozietate-loturaren bat duen beste erakunderen batekin ere, edo 16.5 artikuluan zehaztutako kasuren batean ez egotea.
  • Laguntza eskatzen duen entitatean edo harekin akzio- edo sozietate-harremana duen beste batean kapital-partaidetzarik ez izatea, baldin eta entitatearen zuzeneko edo zeharkako benetako kontrol-gaitasuna ematen badu.

Erakunde Onuradunak

Honako erakunde hauek izan daitezke kapitulu honetan aurreikusitako laguntzen onuradun:

  • Euskal Autonomia Erkidegoan kokatuta dauden edo ekoizpen-instalazio bat duten enpresak.
  • Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarean (ZTBES) integratutako eragileak, Teknologia Zentroen, Ikerkuntza Kooperatiboko Zentroen eta enpresetako I+G Unitateen kategorietan, eskabidea egiteko unean akreditatuta daudenak, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarearen osaera arautzeari eta eguneratzeari buruzko ekainaren 23ko 109/2015 Dekretuan ezarritakoaren arabera.

Beste Intereseko Dokumentu Batzuk

Deialdiaren Araudia: 2301170e.pdf

Enpresaren tamaina
1 - >250
Sektore ekonomikoa
Industria sektorea
Industriari lotutako zerbitzuak
Erakundea
Eusko Jaurlaritza
Buletina ikusi
Gurekin hitzegitea gustatuko litzaizuke?
Xemein Etorbidea, 12-A
Lea-Artibai Berrikuntza Gunea
Markina Xemein (BIZKAIA)
946169172
kaixo@leartibaifundazioa.eus
© Leartibai Fundazioa 2025 | All Rights Reserved