Foru-dekretu honen arabera, dirulaguntza jaso dezakete euskarak ingurune digitalean duen presentzia sustatzen laguntzen duten proiektuek, Euskararen Aholku Batzordeko barruko Ingurune Digitalean Batzorde-atal Bereziak Euskararen Ingurune Digitala: Gomendioak 2021-2024 dokumentuan euskarazko eduki digitalak sustatzeari begira jasotako gomendioen arabera. Izan ere, Bizkaiko Foru Aldundiak dokumentu horretan ezarritakoa hartu baitu arlo horretako abiabide nagusi legez. Horretara, bada, foru-dekretu arautzaile honen bidez, talde hauetakoren batean sar daitezkeen proiektuak izango dira dirulaguntzen deialdi honen xede:
- A MULTZOA: zerbitzu anizkoitzeko euskarazko atari eta webgune berriak, web bidezko parte-hartze eta komunikaziorako edukiak egitea, eta komunitate birtualak sustatzea helburu duten egitasmoak, eta 2024a baino lehen sortutako atari edo webguneak eduki eta zerbitzuez elikatzea helburu dutenak. Berariaz baloratuko dira weberako sortutako ikus-entzunezkoak sustatzen dituztenak, eta, bereziki, gazteen eta nerabeen aisialdira zuzendutakoak.
- B MULTZOA: Euskaraz dauden gailu mugikorretarako aplikazioak, bideo-jokoak eta ordenagailuetan erabiltzeko ekoizkinak, baita, ordenagailuetan edo gailu mugikorretan erabiltzekoak ez izan arren, euskaraz eginiko softwarea behar duten bestelako ekoizkinak ere.
- C MULTZOA: euskal kulturaren ondarearen gainean euskaraz dagoen informazioa digitalizatu eta zabaltzea. Euskarazko multimedia eduki berriak sortzea euskarri fisiko batean (CD, DVD, eta abar) argitaratzekoak baldin badira edota eduki hauen zabalkunderako soilik sortutako web bidez argitaratzen badira.
- D MULTZOA: softwarea euskaraz sortzea edo euskarara lokalizatzea helburu duten proiektuak.
Pertsona edota Erakunde Onuradunak
Bizkaiko Lurralde Historikoko merkataritza-sozietateak, kooperatiba-sozietateak, irabazi-asmorik gabeko pertsona juridikoak, enpresaburu indibidualak eta profesionalak izan daitezke foru-dekretu honetan araututako dirulaguntzen onuradun, 2005eko maiatzaren 31ko 5/2005 Foru Arauko 12. artikuluan jasotako egoeretako batean ez badaude, eta baldintza hauek betetzen badituzte:
- Egoitza soziala Bizkaiko Lurralde Historikoan izatea.
- Dagokien erregistroan izena emanda egotea, hala badagokio.
Diruz Lagundu Daitezkeen Gastuak
Diruz lagundu daitezkeen gastutzat hartuko dira diruz lagundutako jardueraren izaerari zalantzarik gabeko garrantzia diotenak, behar-beharrezkoak direnak eta ezarritako epean egiten direnak, eta diruz lagundu daitezkeen gastuak eskuratzeko kostua ezingo da izan, inola ere, merkatuko balioa baino handiagoa.
Balorazio-Irizpideak
Dirulaguntzetarako eskabideak ebazteko proposamena egiteko eta dirulaguntzen zenbatekoa ezartzeko, epaimahai kalifikatzaileak, proiektuaren izaera kontuan hartuta, honako irizpide hauek erabiliko ditu, bai eta berorien haztapena ere. Haztapena 100 puntukoa izango da, gehienez, eta honetara egingo da:
- Ingurune digitalean euskararen erabilera sustatzeko eragingarritasuna (eman beharreko kopuru osoaren 20 puntu emango dira gehienez).
- Proiektuaren izaera berritzailea eta zabalkunde-maila (eman beharreko kopuru osoaren 10 puntu emango dira gehienez).
- Proiektuaren osotasuna, eguneratze-plana eta softwarearen lizentzia (eman beharreko kopuru osoaren 25 puntu emango dira gehienez).
- Edukiaren kalitatea: erkidego birtualen sustapen-maila; erabilitako teknologiaren berrikuntza; edukiak —berdintasuna eta indarkeria-eza sustatzea, taldeko lana bultzatzea, psikomotrizitatea eta adimena lantzea, euskara hobetzeko balio izatea…— (eman beharreko kopuru osoaren 25 puntu emango dira gehienez).
- Proiektuaren balizko hartzaileen izaera eta haren erabilera-maila (eman beharreko kopuru osoaren 10 puntu emango dira gehien.
- Proiektuak gizon eta emakumeen arteko berdintasuna sustatzeko duen edukia (eman beharreko kopuru osoaren 5 puntu emango dira gehienez).
- Entitate eskatzaileak emakumeen eta gizonen berdintasunerako politiketan edo jarduketetan eginiko ibilbidea (eman beharreko kopuru osoaren 5 puntu emango dira gehienez).
Beste Dokumentu Interesgarri Batzuk
Laburpena: I-1587_eus.pdf (bizkaia.eus)